HomeGaiakIngurumenaren kontuakPrentsa Oharrak Euskal AEko ingurumen-zergak...

2024/03/15eko prentsa-oharra

INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUAK. AURRERAPENA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ingurumen-zergak 1.284 milioi eurora iritsi ziren 2022an

2022an ingurumen-zergak Euskal AEko zerga guztien % 6,7 izan ziren

Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.284 milioi eurokoa izan zen 2022an, aurreko urtean baino 78 milioi gutxiago (-% 5,7), hau da, BPGren % 1,5, Eustatek landutako Ingurumen Zergen Kontuaren arabera.

Kontu hori Ingurumen Kontuen Sistemaren parte da, eta Eurostaten metodologiari jarraituz lantzen da. Bere esparrua honako zerga hauek osatzen dute: zerga-oinarritzat dutenak ingurumenean eragin negatiboa, egiaztatua eta espezifikoa duen materialen baten unitate fisikoa (edo antzekoa), SEC2010 – Kontuen Europako Sisteman zerga gisa identifikatua.

2022an ingurumen-zergak Euskal AEko zerga guztien % 6,7 izan ziren, 2021ean baino puntu bat gutxiago.

Ingurumen-zergak, ingurumenaren arloko irizpidearen arabera, hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energiaren gaineko zergak, Garraioaren gaineko zergak eta Kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergak.

Euskal AEKo ingurumen zergak, motaren eta ingurumen izaeraren arabera (milaka euro). 2018-2022

Excel csv
 20182019202020212022(a)Urteko aldakuntza-tasa (%)
      2021/20202022(a)/2021
INGURUMEN ZERGAK GUZTIRA1.256.2311.370.2261.196.4411.361.7141.284.05113,8-5,7
ENERGIAREN GAINEKO ZERGAK1.081.9591.194.2541.030.6391.193.1451.104.65015,8-7,4
GARRAIO-ZERGAK163.503164.902154.250157.433163.8712,14,1
KUTSADURA- ETA BALIABIDE-ZERGAK10.76911.07011.55211.13615.530-3,639,5

(a)Aurrerapena

Data 2024ko Martxoaren 15a

Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak

Azpimarratzekoa da Energiaren gaineko zergek sortutako diru-sarreren jaitsiera, batez ere prezio elektrikoen igoera kontrolatzeko hartutako premiazko neurri erregulatzaileen ondorioz

Ingurumen-zergen izaerari dagokionez, lehenik eta behin, energiaren gaineko zergak nabarmentzen dira, zenbateko handiena erregistratu baitzuten, eta 1.105 milioira iritsi ziren 2022an, ingurumen-zerga guztien % 86,0 izanik. Horiek izan ziren jaitsiera handiena izan zutenak ere, % 7,4 2021. urtearekin alderatuta. Jaitsiera hori Hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren bilakaeraren ondorio zuzena izan zen: 925 milioi, energiaren gaineko zergen % 83,8, eta % 7,7ko jaitsiera, hau da, 2021ean baino 77 milioi gutxiago.

Multzo horretan, Hidrokarburoen gaineko zerga bereziari garrantzian jarraitzen diote Berotegi efektudun gasak igortzeko eskubideek (140 miloirekin), eta 2021. urtearekin alderatuta % 57,0 igo ziren arren isurketa-eskubideen batez besteko prezioen igoera nabarmenaren ondorioz (% 46,8), ez dute konpentsatzen multzo honetako beste zerga batzuen eragin negatiboa. Aurrezki-plan eta efizientzia energetikoaren errekargua, 12 milioirekin (-% 7,4) eta CORES baliabidea, 14 milioirekin (-% 1,4), ere zerga-multzo horretakoak dira.

Multzo berean, Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren eta Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren batuketa 13 milioira iritsi zen, 62 milioi gutxiago, 2021. urtearekin alderatuta % 82,3ko jaitsira. Jaitsiera horren jatorria elektrizitatearen txikizkako merkatuetan prezio-igoeraren eragina arintzeko aplikatu ziren premiazko neurrien multzoa izan zen. Bestalde, azpimarratzekoa da 2021ean ez zela erregistratu Ur kontinentalak energia elektrikoa ekoizteko erabiltzeagatiko kanonetik eratorritako diru-sarrerarik, hori arautzen zuen Dekretua bertan behera utzi izanaren ondorioz.

Bigarrenik, garraioaren gaineko zergek 164 milioi euroko ekarpena egin zuten 2022an, hau da, ingurumen-izaerako zerga guztien % 12,8, aurreko urtean baino % 4,1 gehiago. Kategoria horretan Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga nabarmentzen da: 2022an 138 milioi euro, zerga-multzo horretako % 84,5.

Azkenik, kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergek ingurumen-izaerako zerga guztien % 1,2ko ekarpena egin zuten: 16 milioi euro, 4 milioi gehiago, eta % 39,5 igo ziren aurreko urtearekin alderatuta. Zerga-multzo honetako igoera, batez ere, Negutegi efektudun gas fluoratuen gaineko zergaren ondorio da, % 81,0 igo baitziren, aurreko urtean baino 3 milioi gehiago.

Zerga-motaren araberako sailkapenari dagokionez, BEZik gabeko produktuen gaineko zergak eta Inportazioen gaineko zergak dira ingurumen-zergen ehuneko handiena biltzen dutenak, % 46,0, hain zuzen ere; 2022an zifra 1.001 milioikoa izan zen, ingurumen-zerga guztien % 77,9, 2021ean baino 5,1 puntu gutxiago.

graf0021964_01_e.png

Bestalde, ingurumena xede duten Bestelako gastu arruntak % 41,6 izan ziren, 2021ean baino 1,4 puntu gutxiago, eta 139 milioi eurora iritsi ziren. Azkenik, Ekoizpenaren gaineko beste zerga batzuen barruan % 18,5 ingurumen-zergei dagozkie, 2021ean baino 6 puntu gehiago, guztira 145 milioi euro, eta 2021. urtearekin alderatuta igoera % 54,3koa izan zen, beraz.

Ingurumenaren arloko presio fiskalaren Europako analisi konparatiboa

Fiskalitate berdea, BPGren gaineko ingurumen-zergen bidez bildutako diruaren ehuneko gisa neurtua, 2022an % 1,5ekoa izan zen Euskal AEn, herrialde hauen azpitik: Danimarka (% 2,4), Frantzia (% 2,1) eta Alemania (% 1,6); baina Irlandaren (% 0,9) eta Luxenburgoren (% 1,2) gainetik eta Espainiaren eta Lituaniaren parean. 27-EBko batez bestekoa % 2,0 izan zen. Taularen goiko muturrean, % 3tik gorako tasekin, Grezia, Kroazia edo Bulgaria daude.

2022an, 2021arekin alderatuta, 27-EBko herrialde kide askotan jaitsi dira orokorrean ingurumen-zergak BPGren ehuneko gisa, eta salbuespenak Bulgaria, Errumania eta Grezia dira.

graf0021964_02_e.png

Jarduera-adarren eta etxeen araberako analisia

Etxeek ingurumen-zerga guztien % 46,8ko ekarpena egin zuten. Zerga-motaren arabera: Garraioari dagozkion zergen % 78,1 eta Energiaren gaineko zergen % 42,7.

Jarduera-adarrei dagokienez, ingurumen-zerga guztien % 53,2 egokitu zitzaien; eta zerga-mota kontuan hartuta, nabarmentzekoa da Energiaren gaineko zergen % 57,3ko ekarpena eta Garraioaren gaineko zergen % 21,9koa.

Aldi berean, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa batera hartuta, adar horrek guztizkoaren % 35,9ko ekarpena egin zuen, eta ondoren Manufaktura Industriak % 15,4koa.

Euskal AEko ingurumen zergak jarduera adarren eta etxeen arabera (milaka euro). 2022

Excel csv
 2022(a)%
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA5.1110,4
INDUSTRIA ETA ENERGIA278.44521,7
Manufaktura-industria197.92615,4
Energia80.5196,3
ERAIKUNTZA21.7901,7
ZERBITZUAK377.13129,4
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa306.80623,9
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak44.5593,5
-Gainerako zerbitzuak25.7662,0
ETXEGUNEAK600.24446,8
GUZTIRA1.282.721100,0

(a)Aurrerapena

Data 2024ko Martxoaren 15a

Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak

Ingurumen-zergen lurralde-azterketa

2022rako ingurumen-zergen lurraldeen araberako banaketak erakusten du Bizkaiak guztizkoaren % 56,1 metatu zuela, Gipuzkoak % 29,8 eta Arabak gainerako % 14,1.

Gainera, 2022an Euskal AEn ingurumen-zergen jaitsiera % 5,7koa izan bazen ere, ikusten da Gipuzkoan jaitsiera hori % 12,3koa izan zela 2021arekin alderatuta, ondoren Arabakoa % 10,6koa eta Bizkaian -% 0,3koa.

Euskal AEKo ingurumen zergak, lurralde historikoaren arabera (milaka euro). 2019-2022

Excel csv
 2019202020212022(a)Urteko aldakuntza-tasa (%)
     2020/20192021/20202022(a)/2021
EUSKAL AE1.370.2261.196.4411.361.7141.284.051-12,713,8-5,7
ARABA/ALAVA207.754192.772202.054180.713-7,24,8-10,6
BIZKAIA712.009622.404723.217720.751-12,616,2-0,3
GIPUZKOA450.463381.265436.443382.587-15,414,5-12,3

(a)Aurrerapena

Data 2024ko Martxoaren 15a

Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak

Ingurumen-zergak, lurraldeen BPGri dagokionez, Bizkaian % 1,6 izan ziren 2022an, eta bai Araban eta bai Gipuzkoan, 2022an % 1,4.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ingurumen-zergak 1.284 milioi eurora iritsi ziren 2022an

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Eragiketa kodea : 
173304
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2014-2023
Eguneratze data : 
2024/03/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021964_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali