2024/03/26ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEN, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,1 igo dira 2024ko otsailean

Aurreko hilaren aldean, 2024ko urtarrila, salmentak %2,3 igo dira

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,1 igo dira 2024ko otsailean, 2023ko otsailaren aldean.

2024ko urtarrilaren aldean, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %2,3 igo dira otsailean.

Elikaduraren sektorean, prezio finkoko salmentak %1,8 hazi dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, bestalde, salmenten hazkundea % 3,3koa izan da.

Urte arteko datuei dagokienez, 2024ko otsaila eta 2023ko otsaila alderatuta, prezio finkoko salmenten bilakaera positiboa izan da, bai Elikaduran bai Gainerako produktuetan, biak %2,1eko hazkundea izan baitute.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE2,12,3-0,6
Araba/Álava4,32,70,6
Bizkaia1,31,9-1,2
Gipuzkoa2,42,90,1
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak2,11,80,3
Gainerako produktuak2,13,3-2,0
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE2,80,82,2

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Martxoaren 26a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

2024ko otsailean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek emaitza positiboak izan dituzte hiru lurraldeetan, urte arteko terminoetan. Horrela, Arabako salmentak, prezio finkoetan eta lan-egutegi homogeneoan, %4,3 igo dira, Gipuzkoakoak %2,4 eta Bizkaikoak %1,3.

2024ko urtarrilaren aldean, hau da, hilabete arteko terminoetan, salmentak %2,9 gehitu dira Gipuzkoan, %2,7 Araban eta %1,9 Bizkaian.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %2,8 gehitu da 2023ko otsailaren aldean. Hil artean, langileen indizeak %0,8 egin du gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegiko efektuak zuzenduta dituzten serieetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta hilabete artekoak urtaroen eragina kendutakoetatik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea %89,2ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEN, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,1 igo dira 2024ko otsailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021981_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali