2024/04/17ko prentsa-oharra
INDUSTRIAREN INKESTA. 2022
2022an Euskal AEn industriaren negozio-zifra %27 eta balio erantsia %15,2 igo ziren
Inbertsioa %39,8 hazi zen: 2.500 milioitik gora, 2009. urtetik lehen aldiz
Eustaten datuen arabera, 2022 aparteko urtea izan zen euskal industriarentzat; izan ere, 2021ekoa baino %27 handiagoa izan zen negozio-zifraren hazkundea, eta balio erantsiarena %15,2 handiagoa.
Guztizko diru-sarreren bolumenak 74 mila milioi euroko muga gainditu zuen lehen aldiz, 74.642 milioi euro prezio arruntetan 2022an, eta, horrela, ezagutzen den serie historikoko handiena bihurtu zen.
Faktore-kostuko balio erantsi gordina, berriz, 16.650 milioi eurokoa izan zen, 2021ean baino %15,2 handiagoa, historiako bigarren handiena, 2008koaren ondoren. Adierazle honek ondasun eta zerbitzuen ekoizpen osoaren balio ekonomikoa neurtzen du, ekoizteko beharrezkoak izan diren baliabideak, diru-laguntzak eta zeharkako zergak kenduta.
Euskal industriak 2022an izan zuen indar hori adierazle ekonomiko guztietan proiektatu zen. Enplegutik hasita, Euskal AEko industriako landunen kopurua %1,4 igo zen. Hala, 204.774 langile zeuden guztira, 2.824 gehiago; 2021ean baino %2,5 ordu gehiago. Era berean, langile-gastuak %6,6 gehitu ziren.
Euskal AEko industriaren adierazle ekonomiko nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila €). 2022
| Euskal AE | 2022-2021 gehiguntza (%) | Araba/Álava | 2022-2021 gehiguntza (%) | Bizkaia | 2022-2021 gehiguntza (%) | Gipuzkoa | 2022-2021 gehiguntza (%) |
Pertsona enplegatuak NU | 204.774 | 1,4 | 42.217 | 1,4 | 80.829 | 2,1 | 81.728 | 0,7 |
Negozio kopurua | 74.641.778 | 27,0 | 16.599.678 | 23,5 | 35.602.015 | 38,1 | 22.440.085 | 14,8 |
Balio Erantsi Gordina faktore-kostuetan | 16.649.729 | 15,2 | 3.441.656 | 10,9 | 7.131.574 | 26,9 | 6.076.499 | 6,0 |
Pertsonal gastuak | 9.810.848 | 6,6 | 2.049.352 | 6,6 | 3.783.159 | 6,8 | 3.978.337 | 6,5 |
Itxurazko lan-produktibitatea | 81,3 | 13,6 | 81,5 | 9,3 | 88,2 | 24,3 | 74,4 | 5,3 |
Pertsonal-kostuak pertsonako | 47,9 | 5,1 | 48,5 | 5,1 | 46,8 | 4,6 | 48,7 | 5,7 |
Soldaten arabera doitutako lan-produktibitatea ( %) | 169,7 | 8,0 | 167,9 | 4,0 | 188,5 | 18,9 | 152,7 | -0,4 |
Data 2024ko Apirilaren 17a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
2022an, euskal industria-sektoreak 81.308 euroko itxurazko lan-produktibitatea erregistratu zuen – produkzio-prozesuari aplikatutako lan-unitate baten errendimendua – enplegatutako pertsona bakoitzeko, 2021ekoa baino %13,6 handiagoa, eta lehen aldiz gainditu zen pertsona bakoitzeko laurogei mila euroko muga.
Langile bakoitzeko kostua 47.911 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %5,1 handiagoa. Bi adierazleak uztartuz gero, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen ratioa lortzen da; horrek adierazten du zenbat balio erantsi lortzen den langile bakoitzeko, batez besteko kostuak kontuan hartuta. 2022rako bere balioa %169,7koa da, edo bestela esanda, balio erantsiaren terminoetan enplegatutako pertsona bakoitzeko kostuen balioa baino 1,697 aldiz handiagoa lortu zen. Adierazle hori %8 igo da 2022an 2021arekin alderatuta.
Era berean, inbertsioa, indartsu suspertu da 2020an ikusitako ahultasunetik: 2.520 milioi euro, 2021ekoa baino handiagoa. Gogora dezagun COVID-19 pandemiaren urtean %13,5eko tasa negatiboa lortu zela, eta 2021ean erakutsitako susperraldi txikitik (%1,2) %39,8 igo da 2022 urtean, 2009tik izan den inbertsio ekonomiko indartsuena.
Lurraldekako azterketa
Negozio-zifraren zenbatekoa hiru lurraldeetan igo da, baina Bizkaian nabarmendu da gehien. Hain zuzen ere, 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan gehien fakturatutako 15.884 milioi euroetatik, Bizkaiak 9.827 milioi hartu zituen, %61,9, eta bere negozio-zifrak %38,1 egin zuen gora. Araban ere bizkortu egin da (%23,5), eta Gipuzkoan, aldiz, igoera handia izan da (%14,8).
Industriako enpleguari dagokionez, negozio-zifraren antzeko portaera izan zuten lurraldeka: Bizkaian izan zen enplegu-gehikuntzarik handiena (%2,1), eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, %1,4ko eta %0,7ko gehikuntzak izan zituzten, hurrenez hurren.
Emaitza horiek, jakina, industriak lurralde bakoitzean sortutako balio erantsi gordinera eramaten dira. Hala, 2022ko magnitude hori 2021ekoa baino %26,9 handiagoa izan zen Bizkaian, %10,9 Araban eta %6 Gipuzkoan. Langile bakoitzeko neurtuta, itxurazko lan-produktibitatea honako hau da: Bizkaia eta Gipuzkoa mutur banatan kokatzen dira – lehenengoan produktibitate-irabazia %24,3koa izan zen, eta bigarrenean %5,3koa –, eta, Araba bien erdian – %9,3 –.
Gainerako adierazleekin alderatuta, Bizkaian izan zen doikuntza txikiena enplegatutako pertsona bakoitzeko kostuetan, %4,6 igo baitzen; Araban eta Gipuzkoan, berriz, %5,1 eta %5,7, hurrenez hurren. Horrela, bada, pertsonako batez besteko kostua Bizkaian izan zen txikiena (46.804 euro), Araban 48.543 eurokoa eta Gipuzkoan 48.678 eurokoa. Datu horien arabera, soldaten araberako lan-produktibitatearen koefizientea batez besteko kostuen %152,7 izan zen Gipuzkoan, %167,9ra iritsi zen Araban, eta %188,5era Bizkaian.
Sektorekako azterketa
Gure erkidegoko balio erantsiko sektore nagusiak, 2022an, hauek izan ziren: Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoa izan ezik; Metalurgia; Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioa; eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa, b.a.s.g. Produktu metalikoen fabrikazioak bakarrik euskal industriaren balio erantsi osoaren %19,4 metatzen du, eta aipatutako hiru horiek batuta guztizkoaren ia %40ra iristen dira (%39,7).
Nabarmendu behar da hiru sektore horiek industriaren balio erantsi osoaren ehunekoak bat datozela industrian lan egin zuten pertsonen multzoarekin; hala, Produktu metalikoen fabrikazioak enplegu guztien %24,8ko ehunekoa izan zuen, Makineria eta ekipoen fabrikazioak %11,3koa eta Metalurgiak %8koa.
Azken azpisektore hori, Metalurgia, eta Produktu metalikoen fabrikazioa, izan ziren adierazle horretan industriak izan zuen bilakaera bikainaren zergadunetako bi, %11 eta %10,5eko igoerak izan baitzituzten, hurrenez hurren, 2021aren aldean.
Hala ere, atal honetan aipatu behar da Kokeriak eta petrolioa fintzea eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura sektoreak direla balio erantsiaren igoeraren erantzule nagusiak, nahiz eta euskal industrian enplegatutako pertsonen %0,5 eta %1,2 besterik ez zuten hartzen, hurrenez hurren.
Negozio-zifraren ikuspegitik, eta %27ko batez besteko hazkunderako, berriro ere Kokeriak eta petrolio-fintzea eta Energia elektrikoa izan ziren nagusi, %92,1 eta %38,8ko igoerekin. Azpisektore garrantzitsuen salmentek ere nabarmen egin zuten aurrera, euskal industrian duten garrantziagatik, hala nola Siderurgian (%29,8) edo Motordun ibilgailuen fabrikazioan (%18,9), besteak beste, negozio-zifraren hazkundearen testuinguru orokor batean.
Bestalde, aipatu behar da gure erkidegoko industriaren azpisektoreek oso ezaugarri heterogeneoak dituztela. Hala, itxurazko lan-produktibitatea 32 mila euro artekoa izan zen Ehungintzan, jantzigintzan, larrugintzan eta oinetakoetan, eta 1.107 mila euro artekoa Koke-fabriketan eta petrolioa fintzean. Itxuraz lan-produktibitate handia duten beste sektore batzuk hauek dira: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura eta Farmazia-produktuen fabrikazioa. Lehenengoak 417 mila eurotik gorako produktibitatea gainditzen du pertsonako, eta bigarrenak 166 mila eurotik gertu dago. Aitzitik, honako sektore hauek nabarmentzen dira: Ehungintza, jantzigintza, larruaren eta oinetakoen industria (31.725 euro pertsonako) eta Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa (40.683 euro).
Antzeko portaerarekin ditugu pertsonako batez besteko langile-kostuak: Ehungintzan, jantzigintzan, larrugintzan eta oinetakoetan, 22.900 euro pertsona bakoitzeko, eta Koke-fabriketan eta petrolioa fintzeko sektorean, 108.963 euro enplegatuko.
Euskal AEko industriaren adierazle ekonomiko nagusiak, sektorearen arabera (A64). Mila €. 2022
| Pertsona enplegatuak NU | Negozio kopurua | Balio erantsia | Pertsonal gastuak | Itxurazko lan-produktibitatea | Pertsonal-kostuak pertsonako | Soldaten arabera doitutako lan-produktibitatea ( %) |
Ateratze-industriak | 445 | 116.609 | 38.271 | 24.094 | 86,0 | 54,1 | 158,8 |
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 14.932 | 4.785.193 | 837.812 | 517.710 | 56,1 | 34,7 | 161,8 |
Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria | 2.429 | 228.349 | 77.060 | 55.625 | 31,7 | 22,9 | 138,5 |
Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza | 3.908 | 740.827 | 226.958 | 138.237 | 58,1 | 35,4 | 164,2 |
Paperaren industria | 3.839 | 1.890.331 | 420.322 | 209.712 | 109,5 | 54,6 | 200,4 |
Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa | 3.654 | 375.075 | 148.657 | 117.261 | 40,7 | 32,1 | 126,8 |
Kokeak eta petrolioa fintzen | 973 | 9.992.681 | 1.076.930 | 106.021 | 1.106,8 | 109,0 | 1.015,8 |
Industria kimikoa | 4.029 | 1.798.108 | 402.945 | 216.300 | 100,0 | 53,7 | 186,3 |
Botiken fabrikazioa | 1.248 | 455.247 | 206.804 | 72.996 | 165,7 | 58,5 | 283,3 |
Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa | 13.527 | 3.864.751 | 1.124.566 | 647.934 | 83,1 | 47,9 | 173,6 |
Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | 5.021 | 1.396.692 | 455.738 | 262.169 | 90,8 | 52,2 | 173,8 |
Metalurgia, burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa | 16.415 | 9.118.859 | 1.725.840 | 947.559 | 105,1 | 57,7 | 182,1 |
Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 50.865 | 9.217.238 | 3.226.983 | 2.280.238 | 63,4 | 44,8 | 141,5 |
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 7.119 | 1.200.774 | 411.013 | 290.676 | 57,7 | 40,8 | 141,4 |
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 9.009 | 2.133.513 | 559.971 | 428.583 | 62,2 | 47,6 | 130,7 |
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 23.093 | 5.743.572 | 1.659.034 | 1.203.493 | 71,8 | 52,1 | 137,9 |
Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa | 12.272 | 6.594.335 | 922.233 | 685.010 | 75,1 | 55,8 | 134,6 |
Beste garraio material baten fabrikazioa | 7.353 | 2.964.526 | 721.613 | 483.140 | 98,1 | 65,7 | 149,4 |
Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk | 6.923 | 1.110.470 | 352.938 | 237.383 | 51,0 | 34,3 | 148,7 |
Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa | 8.014 | 967.390 | 429.556 | 359.772 | 53,6 | 44,9 | 119,4 |
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 2.538 | 8.531.954 | 1.059.548 | 203.563 | 417,5 | 80,2 | 520,5 |
Ura hartu, araztu eta banatzea | 1.546 | 345.392 | 161.277 | 86.984 | 104,3 | 56,3 | 185,4 |
Hondakin urak hartu eta tratatzea; hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzea | 5.622 | 1.069.892 | 403.660 | 236.388 | 71,8 | 42,0 | 170,8 |
Data 2024ko Apirilaren 17a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62