2024/04/26ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,9 jaitsi dira 2024ko martxoan

Lehen hiruhilekoko metatuan, salmentak %0,6 jaitsi dira, baina langile okupatuak %2,1 gehitu dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,9 gutxitu ziren 2024ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

2024ko otsailari dagokionez, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, prezio finkoetako salmentak %2,9 jaitsi dira.

Elikaduraren sektorean, prezio finkoetako salmentak %2,7 gutxitu dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, berriz, salmentak %3,1 jaitsi dira.

Urte artean, 2024ko martxoan eta 2023ko martxoan, prezio finkoetako salmentak %0,3 gehitu dira Elikaduran; Gainerako produktuetan, berriz, %3,2 jaitsi dira.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,9-2,9-0,6
Araba/Álava1,6-2,20,9
Bizkaia-3,2-3,8-1,8
Gipuzkoa2,5-1,60,9
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak0,3-2,70,3
Gainerako produktuak-3,2-3,1-2,3
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE1,70,02,1

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Apirilaren 26a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

2024ko martxoan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,5 gehitu dira urte artean Gipuzkoan eta %1,6 Araban; Bizkaian, berriz, %3,2 jaitsi dira, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuak %1,7 gehitu dira 2023ko martxoaren aldean. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizea konstantea izan da.

Lehen hiruhilekoko metatuan, salmentak %0,6 jaitsi dira; %0,3ko igoera Elikaduran eta %2,3ko jaitsiera Gainerako produktuetan. Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak bakarrik izan ditu datu negatiboak hiruhilekoko salmenten metatuan (%1,8). Araban eta Gipuzkoan %0,9ko igoera izan da bi kasuetan, hori guztia prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Enplegatuek %2,1eko gehikuntza metatua izan dute.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzenduta dituzten serieetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta hilabete artekoak urtaroen eragina kendutakoetatik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea %89,2ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,9 jaitsi dira 2024ko martxoan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022017_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali