2024/05/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 jaitsi dira 2024ko apirilean

Aurreko hilarekin alderatuta, salmentak % 0,4 jaitsi dira

Eustaten datuen arabera, eta joan den hilarekin alderatuta, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 gutxitu ziren 2024ko apirilean, prezio konstanteetan.

2024ko martxoarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 0,4 jaitsi dira.

Elikaduraren sektorean, prezio konstanteetako salmentak % 0,9 gutxitu dira hilabete artean. Gainerako produktuen sektorean, berriz, salmentak % 0,4 igo dira.

Urtetik urterako balioetan, 2024ko apirilean, 2023ko apirilaren aldean, prezio konstanteetako salmentak % 0,8 murriztu dira Elikaduran, eta % 1,3 Gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Iraila 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,00,40,0
Araba/Álava0,80,3-0,2
Bizkaia1,90,7-0,2
Gipuzkoa-0,5-0,10,3
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-0,9-0,40,4
Gainerako produktuak4,71,9-0,8
    
ENPLEGU-INDIZEA   
Euskal AE0,7-0,61,3

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Urriaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Urtetik urterako balioetan, Bizkaian % 1,7 jaitsi dira azalera handietako eta elikadura-kateetako salmentak eta % 1,3 Araban. Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 0,4 igo dira prezio konstanteetan.

Aurreko hilarekin, hau da, 2024ko martxoarekin alderatuta, salmentek behera egin dute bai Bizkaian bai Araban, % 0,8 eta % 0,5, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, salmenten balioa, prezio konstanteetan, aurreko hilarekin alderatuta, % 0,2 igo da.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua % 0,7 igo da 2023ko apirilarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, langileen indizea % 0,4 jaitsi da.

METODOLOGIA-OHARRA

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizearen erreferentzia-urtea berritu egin da, eta 2021. urtea da indizearen oinarri berria. Oinarria aldatzeko prozesuak metodologiaren eguneraketa sakona ekarri du, eta, besteak beste, baliozkotze- eta inputazio-metodoak berrikusi dira eta aztergai den biztanleria doitu da. Horrek guztiak indizearen serieak eguneratzea ekarri du.

Urte arteko aldakuntzak, egutegiaren eraginak zuzenduta dituzten serieetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta hilabete artekoak urtaroen eragina kendutakoetatik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea % 89,2ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 jaitsi dira 2024ko apirilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022094_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali