2024/04/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN INKESTA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren negozio-zifra %13,3 igo da 2022an

Negozio-bolumenaren %27,4 bizitegi-obra berriko eraikingintzari dagokio

2022an, eraikuntzaren sektorearen fakturazioa %13,3 igo zen 2021aren aldean, eta 9.332 milioi eurora iritsi zen Euskal AE osoan, Eustatek landutako datuen arabera.

Zifra hori 2019an lortutako 9.656 milioi euroetatik oso gertu dago. Horrekin batera, eraikuntzaren jardueraren beste adierazle garrantzitsu batzuek, hala nola enpleguak (%4,8 hazi da), lan egindako orduek (%4,5) edo balio erantsi gordinak (%9,8), 2019koen ia marjina berdinetan kokatzen diren balioak erregistratzen dituzte, eta horrek esan nahi du eraikuntzaren sektoreak pandemiaren aurreko dinamismo-mailak berreskuratu dituela.

Halaber, hiru lurraldeek partekatzen dute joera hau, intentsitate desberdinarekin bada ere. Horrela, Bizkaiak, 4.774 milioi euroko negozio-zifra izan du (Euskal AEko guztizkoaren %51,2), hiru lurraldeetako hazkunderik indartsuena, %15,9koa. Gipuzkoak 3.289 milioi euro fakturatzen ditu, erkidego osoaren %35,2, eta 2021ean lortutako diru-sarrerak %11,7 gainditu ditu. Araba, apalago, %8,3 hobetu da, eta 1.268 milioi euroko fakturazioa izan du; lurralde hori Euskal AEko guztizkoaren %13,6 da.

Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Prezio korronteak (milaka euro). 2021-2022

Excel csv
 20222021Gehikuntza (%)
Landunkopurua NU63.00360.1154,8
Negozio zifraren zenbatekoa guztira9.332.3568.235.40113,3
Hornidurak5.099.2004.433.07815,0
Kanpo-zerbitzuak1.119.394957.66216,9
Pertsonal gastuak2.156.1611.986.9848,5
Amortizazioetarako zuzkidurak145.683141.9232,6
Emaitza zergak ordaindu aurretik874.665754.81915,9
Eragiketa jarraituetatiko ekitaldiaren emaitza802.585686.32116,9
Egindako inbertsioa193.575214.920-9,9

Data 2024ko Apirilaren 30a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren inkesta

Salmenten %13,3ko igoera hori positiboa da establezimenduen enplegu-tamainetan, baina intentsitate desberdinarekin islatzen da horietako bakoitzean. Goiko geruzak, 20 enplegu edo gehiagokoak, salmentak %20,6 handitu ditu. Horren atzetik, soldatarik gabekoen geruzak fakturazioa %10,8 handitu du. Azkenik, 1-19 enpleguko geruza dago, %8,7ko negozio-zifra duena. Igoera horien ondoren, eraikuntzaren sektorean fakturatutako guztizkoaren erdia baino gehiago 1-19 enpleguko geruzari dagokio (%53,2), %39,8 20 enplegu eta gehiagokoei, eta gainerako %7,1 soldatapekorik gabeko establezimenduei.

Enplegua 2019ko zifretara itzuli da; 63 mila pertsonara

2022an, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko enplegua %4,8 hazi zen 2021etik. Zifra absolutuetan, 2.888 enplegu garbi gehiago daude aurreko urtearen aldean, 63.003.

2020an okupazioak beherakada handia izan zuen – %-5,1ekoa –, eta 2000. urtetik lehen aldiz 60 mila enplegutik behera kokatu zuen sektorea (59.963). 2021eko susperraldi ahularen ondoren (60.115), 2022rako 63 mila landunek aurreko hamarkadako zifretara itzularazi zuten sektorea.

Lurraldeka, eta hazkundeari dagokionez, eraikuntzaren sektoreko Bizkaiko enplegua (%5,1) eta, bereziki, Arabakoa (%6,1) dinamikoagoak dira, Gipuzkoa baino (%3,8). 2022an Bizkaiak sektoreko enpleguaren %53,2 du, Gipuzkoak %32,8 eta Arabak %14,0.

2022. urte honetan, lurraldeka lan egindako ordu kopuruaren adierazlearen bilakaera enplegurako deskribatutakoaren paraleloa da: erkidego osoan %4,5eko igoerari dagokionez, Araba nabarmentzen da %6,4ko hazkundearekin; Bizkaian, apalagoa, igoera %4,6koa da, eta Gipuzkoak, enpleguarekin gertatzen den bezala, hazkunderik txikiena du, %3,5.

graf0022020_01_e.png

Enpleguaren erdia baino gehiago – %57 – eraikuntza-obretako eraikinen eta instalazioen akaberan kontzentratzen da

Tamainaren arabera, Eraikuntzaren hiru azpisektore nagusiak honako hauek dira: Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazio batzuk (19.186 enplegu), Eraikinen akabera (16.665 enplegu) eta Eraikinen eraikuntza (11.551 langile), hiruren artean eraikuntzako langileen %75 baino zertxobait gehiago okupatuz. 2022an bilakaera positiboa izan dute guztiek, %6,2 enplegu gehiago Eraikinen akabera azpisektorean, %3,4 gehiago Instalazioak azpisektorean eta %2,7ko gehikuntza Eraikinen eraikuntza azpisektorean.

Aipatu behar da 2022an eraikuntzaren sektorean lan egiten zuten langileen %11,9 emakumeak zirela. Proportzio hori 2021ekoa (%11,1) baino handiagoa da, eta 2011tik izandako handiena.

Negozio-bolumenaren %27,4 bizitegi-obra berriko eraikingintzak sortzen du

Eraikuntza-enpresen negozio-zifraren banaketari dagokionez, negozio-zifrari egindako ekarpenik handiena Bizitegi-obra berriko eraikingintza da, fakturazio osoaren %27,4 hartzen baitu; ondoren, %24,6, negozio-zifraren bostena baino zertxobait gehiago, Bizitegi-zaharberritzetik dator. Bizitegitarako ez den eraikingintza berria (%8,8) eta Bizitegitarako ez den zaharberritzea (%8,6) gehituz gero, Eraikingintza, oro har, fakturatutako hamar eurotik ia zazpi esleitzen dira (%69,4).

Higiezinen sustapenak (%14,8) eta Obra zibilak (%11,8) eta Eraikuntzarekin zerikusirik ez duten beste jarduera batzuek (%4) osatzen dute eraikuntza-enpresen negozioaren banaketa ekonomikoa.

graf0022020_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren negozio-zifra %13,3 igo da 2022an

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2024/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022020_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali