2024/05/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi dira 2024ko apirilean aurreko hilaren aldean

2023ko apirilarekin alderatuta, industriako prezioek % 6,2ko jaitsiera izan dute

2024ko apirilean, Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi ziren aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Apirileko urte arteko tasak azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen du, eta % 6,2ko atzerakada izan du.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko apirilean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 0,7) sektoreek izan dituztela, aurreko hilaren aldean, jaitsierarik handienak prezioetan. Aitzitik, hileko arteko prezioen igoera izan duten sektoreak Industria kimikoa eta Ura (% 1,3) eta Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,0) izan dira.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2024ko martxoarekin alderatuta, Energiaren prezioak % 1,2 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,2 igo dira, Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak % 0,2 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak ere % 0,2 igo direlako. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,2 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunenak % 0,1 igo dira.

Urte artean, 2024ko apirila 2023ko apirilarekin alderatuta, prezioen jaitsierarik handienak ondoko adarretan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 41,7) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 5,7). Aitzitik, urte arteko prezioetan igoera handiena izan duten adarrak ondokoak izan dira: Erauzketa industriak (% 10,7) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (% 8,0).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2024

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA122,8-0,3-6,2
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak138,60,210,7
Manufaktura-industria130,00,1-0,2
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,20,0-1,9
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza113,40,71,2
Zurgintza, papera eta arte grafikoak140,80,3-5,7
Kokeak eta petrolioa fintzen142,01,01,8
Industria kimikoa146,61,3-3,0
Botiken fabrikazioa131,8-0,73,5
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,70,6-2,3
Metalurgia eta produktu metalikoak138,9-0,5-0,9
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa120,7-0,7-1,0
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa120,00,08,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,80,01,5
Garraiorako materialen fabrikazioa115,00,11,6
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa122,10,80,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna78,6-4,4-41,7
Ura136,21,33,0
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,30,2-0,1
Kontsumoondasun iraunkorrak121,10,213,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak130,60,2-1,9
Ekipo-ondasunak120,00,10,8
Bitarteko ondasunak134,2-0,2-1,3
Energia105,5-1,2-24,5

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 24,5) eta Bitarteko ondasunetan (% 1,3). Kontsumo-ondasunenak % 0,1 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 13,2 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 1,9 jaitsi direlako. Ekipo-ondasunen prezioak, aldiz, % 0,8 igo dira.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 93,49ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi dira 2024ko apirilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022090_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali