2024/04/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak %2,2 jaitsi dira 2024ko martxoan, aurreko hilaren aldean

2023ko martxoarekin alderatuta, industriako prezioek %6,5 egin dute behera

2024ko martxoan Euskal AEko industria-prezioak %2,2 jaitsi ziren aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Martxoko urte arteko tasak, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen duenak, %6,5eko atzerakada izan du.

Azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2024ko martxoan, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%15,8) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%1,7) sektoreek izan dituztela jaitsierarik handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioen hil arteko igoera izan duten sektoreak hauek izan dira: Erauzketa-industriak (%3,9) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (%1,3).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2023ko otsailarekin alderatuta, Energiaren prezioak %7,7 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunen prezioak %0,7 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,8 jaitsi direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo direlako. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak %1,1 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunenak, berriz, %0,6 igo dira.

Urte artean, 2024ko martxoa 2023ko martxoarekin alderatuta, prezioen jaitsierarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%38,9) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%6,9) adarretan izan dira. Aitzitik, urte arteko terminoetan igoera handiena izan duten prezioak Erauzketa industriak (%8,9) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoak (%7,6) adarretan izan dira.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2024

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA123,2-2,2-6,5
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak138,33,98,9
Manufaktura-industria129,9-0,5-1,0
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,1-0,5-1,6
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza112,60,17,6
Zurgintza, papera eta arte grafikoak140,4-0,6-6,9
Kokeak eta petrolioa fintzen140,60,1-2,7
Industria kimikoa144,6-0,4-4,6
Botiken fabrikazioa132,80,33,3
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,0-0,9-2,9
Metalurgia eta produktu metalikoak139,7-1,7-1,2
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa121,70,6-0,2
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa120,00,74,1
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,8-0,21,6
Garraiorako materialen fabrikazioa114,91,32,0
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa121,20,20,9
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna82,2-15,8-38,9
Ura134,40,83,3
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,0-0,7-0,7
Kontsumoondasun iraunkorrak120,90,35,4
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak130,4-0,8-1,5
Ekipo-ondasunak119,90,60,9
Bitarteko ondasunak134,4-1,1-1,7
Energia106,8-7,7-24,8

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Apirilaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (%24,8) eta Bitarteko ondasunetan (%1,7). Kontsumo-ondasunenak %0,7 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,4 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,5 jaitsi direlako. Ekipo-ondasunen prezioak, aldiz, %0,9 igo dira.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren %95,27ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak %2,2 jaitsi dira 2024ko martxoan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/04/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022011_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali