2024/04/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZAREN ETA KONPONKETAREN INKESTA. 2022
Euskal AEn, ibilgailuen merkataritzaren eta konponketaren sektorean negozio-zifra %12,1 igo da 2022an
Txikizkako merkataritza txikienak, bederatzi langile baino gutxiagokoak, presentzia galdu du establezimendu handienen mesedetan
2022an, Merkataritza eta ibilgailuen konponketa sektoreak 40.927 milioi euro fakturatu zituen, 2021ean baino 4.407 milioi gehiago, hau da, %12,1eko igoera, Eustaten datuen arabera.
34.795 establezimenduk jardun zuten sektore horretan, aurreko urtean, 2021ean, baino %3,1 gutxiagok. Landunen kopurua apur bat jaitsi da, 2022an 128.160 izan baitira enplegatuak, 2021ean baino %0,5 gutxiago. Horrela, joan den hamarkadan hasitako joera motela, baina beheranzkoa, jarraitzen du. Horrela, 2010. urtearekin alderatuta, enpleguan %6,6ko beherakada metatu da.
Aldi berean, lan egindako orduen kopurua ere %3,4 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, baina %12,6ra arte 2010. urtearekin alderatuta, eta 2022an urte hartatik aurrerako gutxienekoa izan da.
Hala ere, langile-kostuak %6,3 igo dira, eta 2022rako 3.993 milioi euroko balio nominala ezarri da, ezagutzen den serie historikoaren maximoa.
Salmenten gaineko merkataritza-marjina – merkataritza-marjina gordinak birsaltzeko salgaien salmenta garbien balioarekiko duen proportzioa – sektore osoak lortu zuen %22,1ekoa izan zen, 2021ekoa baino ehuneko 0,2 puntu txikiagoa, eta, ondorioz, 2010az geroztik izandako alderik txikiena, hiru adarren arteko aldeekin.
Euskal AEko merkataritza- eta ibilgailuen konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila euro). 2022
| Euskal AE | Gehikuntza % 2021-2022 | Araba/Álava | Gehikuntza % 2021-2022 | Bizkaia | Gehikuntza % 2021-2022 | Gipuzkoa | Gehikuntza % 2021-2022 |
Landunkopurua NU | 128.160 | -0,5 | 19.271 | 1,4 | 67.028 | -0,8 | 41.861 | -1,0 |
Negozio zifraren zenbatekoa guztira | 40.927.280 | 12,1 | 7.228.431 | 16,4 | 21.006.400 | 11,5 | 12.692.449 | 10,6 |
Hornidurak | 31.431.740 | 14,5 | 5.610.136 | 19,8 | 16.143.426 | 13,9 | 9.678.178 | 12,5 |
Pertsonal gastuak | 3.993.129 | 6,3 | 611.604 | 8,7 | 2.058.336 | 5,6 | 1.323.189 | 6,3 |
Ekitaldiaren emaitza | 1.677.036 | -9,1 | 443.607 | 9,5 | 749.090 | -14,9 | 484.339 | -13,4 |
Merkataritzamarjina salmenten aldean % (*) | 22,1 | -0,9 | 21,5 | -5,4 | 22,0 | -0,6 | 22,7 | 1,3 |
(*)Aldea portzentajezko puntutan
Data 2024ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Lurralde Historikoka
Lurraldeka, Arabak ditu adierazlerik onenak. Lurralde horretan %16,4 gehitu dira salmentak eta enplegua ere zertxobait gehitu da (%1,4); bestalde, Bizkaian negozio-zifra %11,5 gehitu da, eta horrek eragin negatiboa izan du enpleguan (%-0,8); Gipuzkoan, berriz, %10,6 igo da fakturazioan, baina pertsonalean %1 jaitsi da.
2022an, Bizkaiak 21.006 milioi euro fakturatu zituen, guztizkoaren %51,3, Gipuzkoak 12.692 milioi, %31,0, eta 7.228 milioi Arabak, Euskal AEren %17,7.
Aldi berean, langile-gastuak %8,7 igo ziren Araban, %6,3 Gipuzkoan eta %5,6 Bizkaian.
Salmenten gaineko merkataritza-marjina ehuneko 1,3 puntu igo da Gipuzkoan, baina beste bi lurraldeetan jaitsi egin da, Araban ehuneko 5,4 puntu jaitsi da eta Bizkaian 0,6 puntu jaitsi.
Dibisioak
Ibilgailuen Merkataritza eta Konponketa osatzen duten hiru dibisioak dira Ibilgailuen Salmenta eta Konponketa, Handizkako Merkataritza eta Txikizkako Merkataritza. 2022an fakturatutako bolumenari dagokionez, bilakaera positiboa izan dute hirurek, intentsitate desberdinarekin bada ere. Aldiz, enpleguaren joera ez da hain aldekoa, eta Handizkako merkataritzan bakarrik mantendu ahal izan da aurreko urteko zifretan, beste bi dibisioek langile okupatuak lagatzen zituzten bitartean.
Txikizkako merkataritza da ugariena, bai langileei dagokienez (sektoreko enpleguaren %59,1 hartu du), bai establezimenduei dagokienez (sektorearen %63,2). Sektore horrek guztizkoaren %34,2 fakturatu zuen, eta negozio-zifra %7,4 gehitu zen, baina enpleguak pixka bat behera egin zuen (%0,6).
Euskal AEko merkataritza- eta konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (milaka euro). 2022
| Landun-kopurua | Fakturazioa | Merkataritza marjina |
| Balioa | guztizkoaren gaineko % | Gehikuntza % 2021-2022 | Balioa | guztizkoaren gaineko % | Gehikuntza % 2021-2022 | Balioa |
MERKATARITZA ETA KONPONKETA | 128.160 | 100,0 | -0,5 | 40.927.280 | 100,0 | 12,1 | 22,1 |
| | | | | | | |
Ibilgailuen salmenta eta konponketa | 11.776 | 9,2 | -2,0 | 3.199.173 | 7,8 | 2,5 | 20,2 |
Ibilgailuak saltzea | 3.740 | 31,8 | -5,2 | 1.808.566 | 56,5 | -4,2 | 14,2 |
Motordun ibilgailuak iraunarazi eta konpontzea | 6.342 | 53,9 | 2,2 | 846.408 | 26,5 | 16,1 | . |
Ibilgailu motordunen ordezko piezen eta osagarrien merkataritza | 1.480 | 12,6 | -9,6 | 499.753 | 15,6 | 9,1 | 28,8 |
Motozikleten salmenta, mantentze-lana eta konponketa | 214 | 1,8 | -4,5 | 44.446 | 1,4 | -6,3 | 25,5 |
| | | | | | | |
Handizkako merkataritza eta bitartekariak | 40.599 | 31,7 | 0,0 | 23.720.840 | 58,0 | 16,5 | 19,7 |
Merkataritzako bitartekariak | 4.581 | 11,3 | 1,0 | 532.971 | 2,2 | 23,4 | . |
Nekazaritzako lehengaien eta animalia bizien handizkako merkataritza | 473 | 1,2 | 2,2 | 402.612 | 1,7 | 3,7 | 12,7 |
Elikagaien, edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza | 9.372 | 23,1 | -1,4 | 4.729.603 | 19,9 | 9,1 | 19,3 |
Etxean erabiltzeko artikuluen handizkako merkataritza | 6.134 | 15,1 | -1,4 | 3.137.965 | 13,2 | 5,7 | 25,8 |
Informazioaren teknologietarako eta komunikazioetarako ekipoen handizkako merkataritza | 1.396 | 3,4 | 2,2 | 1.010.639 | 4,3 | 5,4 | 15,6 |
Beste makineria, ekipo eta hornidura batzuen handizkako merkataritza | 7.758 | 19,1 | 1,6 | 2.837.276 | 12,0 | 16,9 | 27,7 |
Espezializatutako handizkako beste salerosketa batzuk | 9.903 | 24,4 | 0,2 | 10.584.127 | 44,6 | 24,5 | 16,8 |
Espezializatu gabeko handizkako merkataritza | 982 | 2,4 | 1,4 | 485.647 | 2,0 | 39,5 | 24,4 |
| | | | | | | |
Txikizkako merkataritza | 75.785 | 59,1 | -0,6 | 14.007.267 | 34,2 | 7,4 | 26,6 |
Saltoki ez-espezializatuetako t.m | 25.281 | 33,4 | -0,3 | 5.187.106 | 37,0 | 7,7 | 23,7 |
Elikagaien, edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza | 12.494 | 16,5 | -1,4 | 1.849.527 | 13,2 | 4,2 | 22,8 |
Ibilgailu industriarako erregaien txikizkako merkataritza | 2.080 | 2,7 | 1,7 | 1.629.793 | 11,6 | 27,5 | 6,5 |
Informazioaren teknologietarako eta komunikazioetarako ekipoen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan | 1.916 | 2,5 | 0,2 | 270.500 | 1,9 | 8,2 | 26,1 |
Etxean erabiltzeko beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza | 7.773 | 10,3 | -3,4 | 1.301.331 | 9,3 | -1,1 | 34,8 |
Kulturarako eta aisialdirako artikuluen txikizkako merkataritza | 3.627 | 4,8 | -2,2 | 497.399 | 3,6 | -1,0 | 28,4 |
Beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan | 20.336 | 26,8 | 0,3 | 2.987.384 | 21,3 | 5,5 | 39,2 |
Txikizkako merkataritza salmenta postuetan eta azoka txikietan | 801 | 1,1 | 6,2 | 58.753 | 0,4 | 32,4 | 33,7 |
Establezimenduetaneta azoka txikietan egiten ez den txikizkako merkataritza | 1.477 | 1,9 | -0,6 | 225.474 | 1,6 | -0,8 | 47,6 |
Data 2024ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Handizkako merkataritza eta bitartekariak, sektoreko salmenten %58,0 eta enpleguaren %31,7 9.699 establezimendutan banatuta, negozio-zifraren bilakaera positiboena erakusten duen dibisioa da. Negozio-zifrak %16,5 egin zuen gora, eta langile okupatuak ia berdin geratu ziren: 40.599 pertsona.
Ibilgailuen salmenta eta konponketak ere bilakaera positiboa erakusten du negozio-zifran, %2,5eko hazkundearekin fakturazio-bolumenean eta langileen %2,0ko jaitsierarekin. Atal honek enpleguaren %9,2 xurgatzen du 2022an, 3.102 establezimendutan kontzentratzen dena, eta merkataritza osoaren fakturazioaren %7,8.
Merkataritza-marjina aztertuz gero, ikusten da Txikizkako merkataritzak salmenten gaineko %26,6ko merkataritza-marjina lortu zuela, 2021ean baino ehuneko 1,0 puntu gutxiago. Handizkako merkataritzan %19,7koa izan zen, 0,5 puntu gehiago; Ibilgailuen salmenta eta konponketa dibisioaren marjina, berriz, %20,2koa izan zen, aurreko ekitaldian baino ehuneko 0,6 puntu gehiago.
Establezimenduen tamaina
Merkataritza eta konponketa sektoreko establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik txikienak, 1 eta 9 langile bitartekoek, fakturazioa %8 igo dute, baina enplegua (%-1,6) eta establezimenduen kopurua (%-3,4) jaitsi egin dira. Hamar-berrogeita bederatzi enpleguko geruzak hiru adierazleak gehitu ditu: negozio-zifra %18,4 hazi da, langileak %2,6 eta establezimenduen kopurua %2,5. Bestalde, berrogeita hamar pertsonatik gorako geruzaren fakturazioak %6,3 egin du gora, enpleguak %2,9 egin du behera eta establezimendu-kopuruak ere %3,4 egin du behera, 2021arekin alderatuta.
Euskal AEko merkataritza- eta ibilgailuen konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, enplegu-geruzaren arabera (mila euro). 2022
| Establezimendu kopurua | Landun-kopurua | Fakturazioa |
| Balioa | guztizkoaren gaineko % | Gehikuntza % 2021-2022 | Balioa | guztizkoaren gaineko % | Gehikuntza % 2021-2022 | Balioa | guztizkoaren gaineko % | Gehikuntza % 2021-2022 |
GUZTIRA | 34.795 | 100,0 | -3,1 | 128.160 | 100,0 | -0,5 | 40.927.280 | 100,0 | 12,1 |
Batetik 9ra | 32.559 | 93,6 | -3,4 | 69.542 | 54,3 | -1,6 | 15.599.658 | 38,1 | 8,0 |
10etik 49ra | 2.067 | 5,9 | 2,5 | 39.445 | 30,8 | 2,6 | 18.173.314 | 44,4 | 18,4 |
50 edo gehiago | 169 | 0,5 | -3,4 | 19.173 | 15,0 | -2,9 | 7.154.308 | 17,5 | 6,3 |
Data 2024ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Txikizkako merkataritza txikiak, bederatzi langile baino gutxiagokoak, establezimenduen %19,5 eta enpleguaren %11,9 galdu ditu 2015etik
Txikizkako merkataritzan arreta jarrita, eta denbora-ikuspegi zabalago batetik, azpimarratzekoa da 2015. urteaz geroztik establezimendu-kopuruak nabarmen egin duela behera. Izan ere, 8 urtetan soilik, ia bost mila establezimendu galdu dira (4.907), hasierako 26.901 establezimenduetatik 2022ko 21.994 establezimenduetara igaroz, hau da, % 18,2ko murrizketa.
Enpleguak ere okerrera egin badu ere (1.957 langile gutxiago), ez du enfasi berarekin egin, eta % 2,5eko jaitsiera erlatiboa izan du 2015aren aldean. Hala ere, horrek guztiak ez du eragotzi azken 8 urteetan negozio-zifrak % 8,8 gora egitea, termino nominaletan.
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren dibisioko aldagai nagusiak urtearen arabera, enplegu-geruzaren arabera (mila euro). 2015-2022
| Establezimendu kopurua | Landun-kopurua | Fakturazioa |
| Guztira | Batetik 9ra | 10etik 49ra | 50 edo gehiago | Guztira | Batetik 9ra | 10etik 49ra | 50 edo gehiago | Guztira | Batetik 9ra | 10etik 49ra | 50 edo gehiago |
2015 | 26.901 | 26.056 | 765 | 80 | 77.742 | 50.792 | 14.547 | 12.403 | 12.869.366 | 7.591.662 | 2.933.957 | 2.343.747 |
2022 | 21.994 | 20.988 | 901 | 105 | 75.785 | 44.760 | 17.257 | 13.768 | 14.007.267 | 6.635.591 | 4.362.910 | 3.008.766 |
Data 2024ko Apirilaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritza eta konponketaren gaineko inkesta
Hala ere, joera hori desberdina da establezimenduen tamainaren arabera.
Egia esan, tamaina txikiagoko establezimenduen gainbeheraren ondorio da, hau da, bederatzi enplegu baino gutxiagokoen gainbeheraren ondorio. Hala, 2015etik 2022ra bitarteko aldian, %19,5 establezimendu gutxiago izan dira, eta %11,9 langile gutxiago – 6.032 pertsona – enplegu-tarte horretarako. Aldi berean, negozio-zifra %12,6 murriztu da.
Aitzitik, bederatzi langile baino gehiagokoek, oro har, lehenengoek eragindako enplegu-galera xurgatzen dute neurri handi batean, aldi horretan 4.075 enplegu berri sortu baitira, %15,1 gehiago. Era berean, bederatzi enplegutik gorako establezimenduen negozio-zifrak %39,7 egin du gora, eta 7.372 milioi eurora iritsi da 2022an, 2015ean 5.278 milioi eurorekin alderatuta; horrela, bederatzi enplegutik beherako establezimenduek 956 milioi galdu dituzte aztertutako zortzi urteetan, baina bederatzitik gorakoek 2.094 milioi euro irabazi dituzte.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62