2024/05/13ko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA 2023/IV
Heriotzak % 3,9 gutxitu ziren 2023ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn
2023 osoan, % 7,8 jaitsi dira heriotzak, eta % 79,4 COVID-19ak eragindakoak
2023ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.699 pertsona hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 3,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 231 heriotza gutxiago izan dira aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta 442 gehiago 2010-2019 urteetako 4. hiruhilekoen batezbestekoa baino.
Lurralde historikoka, nabarmentzekoak dira Gipuzkoako heriotzak, hiruhileko honetan beherakada % 4,8ra iritsi baitzen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (1.840 heriotza); Bizkaian (3.087 heriotza) % 3,9koa izan zen jaitsiera, eta Araban (772 heriotza) % 1,8koa. Sexuen arabera, 2.920 emakume eta 2.779 gizon hil ziren; hau da, % 2,9ko jaitsiera izan zuten emakumeek eta % 4,9koa gizonek.
Hiruhileko honetan izandako heriotzen artean, 11 urtebetetik beherakoak izan ziren eta 138 ehun urtetik beherakoak.
Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2023/IV
| 2023/IV | 2023/III | 2022/IV |
| KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
HERIOTZAK | 5.699 | 100,0 | 5.127 | 100,0 | 11,2 | 5.930 | 100,0 | -3,9 |
| | | | | | | | |
Egoitza duen lurraldea | | | | | | | | |
Araba / Álava | 772 | 13,5 | 654 | 12,8 | 18,0 | 786 | 13,3 | -1,8 |
Bizkaia | 3.087 | 54,2 | 2.747 | 53,6 | 12,4 | 3.211 | 54,1 | -3,9 |
Gipuzkoa | 1.840 | 32,3 | 1.726 | 33,7 | 6,6 | 1.933 | 32,6 | -4,8 |
| | | | | | | | |
Adina | | | | | | | | |
1 urtetik beherakoak | 11 | 0,2 | 9 | 0,2 | 22,2 | 11 | 0,2 | 0,0 |
1-19 urte | 10 | 0,2 | 5 | 0,1 | 100,0 | 8 | 0,1 | 25,0 |
20-39 urte | 36 | 0,6 | 37 | 0,7 | -2,7 | 38 | 0,6 | -5,3 |
40-59 urte | 349 | 6,1 | 310 | 6,0 | 12,6 | 389 | 6,6 | -10,3 |
60-79 urte | 1.619 | 28,4 | 1.504 | 29,3 | 7,6 | 1.618 | 27,3 | 0,1 |
80-99 urte | 3.536 | 62,0 | 3.171 | 61,8 | 11,5 | 3.772 | 63,6 | -6,3 |
100 urte edo gehiago | 138 | 2,4 | 91 | 1,8 | 51,6 | 94 | 1,6 | 46,8 |
| | | | | | | | |
Gizonak | 2.779 | 100,0 | 2.595 | 100,0 | 7,1 | 2.923 | 100,0 | -4,9 |
1 urtetik beherakoak | 6 | 0,2 | 2 | 0,1 | 200,0 | 8 | 0,3 | -25,0 |
1-19 urte | 6 | 0,2 | 3 | 0,1 | 100,0 | 6 | 0,2 | 0,0 |
20-39 urte | 27 | 1,0 | 26 | 1,0 | 3,8 | 23 | 0,8 | 17,4 |
40-59 urte | 222 | 8,0 | 206 | 7,9 | 7,8 | 255 | 8,7 | -12,9 |
60-79 urte | 1.043 | 37,5 | 989 | 38,1 | 5,5 | 1.044 | 35,7 | -0,1 |
80-99 urte | 1.448 | 52,1 | 1.361 | 52,4 | 6,4 | 1.582 | 54,1 | -8,5 |
100 urte edo gehiago | 27 | 1,0 | 8 | 0,3 | 237,5 | 5 | 0,2 | 440,0 |
| | | | | | | | |
Emakumeak | 2.920 | 100,0 | 2.532 | 100,0 | 15,3 | 3.007 | 100,0 | -2,9 |
1 urtetik beherakoak | 5 | 0,2 | 7 | 0,3 | -28,6 | 3 | 0,1 | 66,7 |
1-19 urte | 4 | 0,1 | 2 | 0,1 | 100,0 | 2 | 0,1 | 100,0 |
20-39 urte | 9 | 0,3 | 11 | 0,4 | -18,2 | 15 | 0,5 | -40,0 |
40-59 urte | 127 | 4,3 | 104 | 4,1 | 22,1 | 134 | 4,5 | -5,2 |
60-79 urte | 576 | 19,7 | 515 | 20,3 | 11,8 | 574 | 19,1 | 0,3 |
80-99 urte | 2.088 | 71,5 | 1.810 | 71,5 | 15,4 | 2.190 | 72,8 | -4,7 |
100 urte edo gehiago | 111 | 3,8 | 83 | 3,3 | 33,7 | 89 | 3,0 | 24,7 |
| | | | | | | | |
HERIOTZA-HILABETEA | | | | | | | | |
Urria | 1.760 | 30,9 | | | | 1.952 | 32,9 | -9,8 |
Azaroa | 1.843 | 32,3 | | | | 1.839 | 31,0 | 0,2 |
Abendua | 2.096 | 36,8 | | | | 2.139 | 36,1 | -2,0 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | | | | | | |
| | | | | | | | |
Data 2024ko Maiatzaren 13a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.600 eta 1.407 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 52,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistema da, 446 kasurekin (% 7,8). Nerbio-sistemaren eta digestio-sistemaren ondoriozko heriotzak % 7,3 eta % 4,3 izan ziren, hurrenez hurren.
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexuaren arabera; gizonen artean, tumoreak izan ziren lehen heriotza-kausa (% 34,2) eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak bigarrena (% 24,2); emakumeen artean, berriz, kontrakoa gertatu zen: zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 25,2) izan ziren kausa nagusia, eta tumoreak (% 22,3) bigarrena.
Heriotzak heriotza-arrazoiaren eta sexuaren arabera (1). 2023/IV
| 2023/IV | 2023/III | 2022/IV |
| KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
HERIOTZAK | 5.699 | 100,0 | 5.127 | 100,0 | 11,2 | 5.930 | 100,0 | -3,9 |
| | | | | | | | |
Heriotza-kausa | | | | | | | | |
Guztira | | | | | | | | |
Neoplasiak | 1.600 | 28,1 | 1.534 | 29,9 | 4,3 | 1.634 | 27,6 | -2,1 |
Zirkulazio sistema | 1.407 | 24,7 | 1.194 | 23,3 | 17,8 | 1.433 | 24,2 | -1,8 |
Arnas sistema | 446 | 7,8 | 301 | 5,9 | 48,2 | 463 | 7,8 | -3,7 |
Nerbio sistema | 415 | 7,3 | 342 | 6,7 | 21,3 | 401 | 6,8 | 3,5 |
Txegoste sistema | 246 | 4,3 | 233 | 4,5 | 5,6 | 285 | 4,8 | -13,7 |
Gainerako kausak | 1.585 | 27,8 | 1.523 | 29,7 | 4,1 | 1.714 | 28,9 | -7,5 |
COVID-19 baieztatuta | 74 | 1,3 | 121 | 2,4 | -38,8 | 200 | 3,4 | -63,0 |
COVID-19 probablea | 0 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 | 1 | 0,0 | -100,0 |
Bestelakoak | 1.511 | 26,5 | 1.402 | 27,3 | 7,8 | 1.513 | 25,5 | -0,1 |
| | | | | | | | |
Gizonak | | | | | | | | |
Neoplasiak | 950 | 34,2 | 919 | 35,4 | 3,4 | 973 | 33,3 | -2,4 |
Zirkulazio sistema | 672 | 24,2 | 581 | 22,4 | 15,7 | 668 | 22,9 | 0,6 |
Arnas sistema | 222 | 8,0 | 169 | 6,5 | 31,4 | 242 | 8,3 | -8,3 |
Nerbio sistema | 169 | 6,1 | 139 | 5,4 | 21,6 | 172 | 5,9 | -1,7 |
Txegoste sistema | 125 | 4,5 | 135 | 5,2 | -7,4 | 155 | 5,3 | -19,4 |
Gainerako kausak | 641 | 23,1 | 652 | 25,1 | -1,7 | 713 | 24,4 | -10,1 |
COVID-19 baieztatuta | 42 | 1,5 | 60 | 2,3 | -30,0 | 99 | 3,4 | -57,6 |
COVID-19 probablea | 0 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 | 1 | 0,0 | -100,0 |
Bestelakoak | 599 | 21,6 | 592 | 22,8 | 1,2 | 613 | 21,0 | -2,3 |
| | | | | | | | |
Emakumeak | | | | | | | | |
Neoplasiak | 650 | 22,3 | 615 | 24,3 | 5,7 | 661 | 22,0 | -1,7 |
Zirkulazio sistema | 735 | 25,2 | 613 | 24,2 | 19,9 | 765 | 25,4 | -3,9 |
Arnas sistema | 224 | 7,7 | 132 | 5,2 | 69,7 | 221 | 7,3 | 1,4 |
Nerbio sistema | 246 | 8,4 | 203 | 8,0 | 21,2 | 229 | 7,6 | 7,4 |
Txegoste sistema | 121 | 4,1 | 98 | 3,9 | 23,5 | 130 | 4,3 | -6,9 |
Gainerako kausak | 944 | 32,3 | 871 | 34,4 | 8,4 | 1.001 | 33,3 | -5,7 |
COVID-19 baieztatuta | 32 | 1,1 | 61 | 2,4 | -47,5 | 101 | 3,4 | -68,3 |
COVID-19 probablea | 0 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 | 0 | 0,0 | 0,0 |
Bestelakoak | 912 | 31,2 | 810 | 32,0 | 12,6 | 900 | 29,9 | 1,3 |
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | | | | | | |
| | | | | | | | |
Data 2024ko Maiatzaren 13a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
COVID-19ak eragindako heriotzak 74 izan ziren 2023ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 63,2 gutxiago
Laugarren hiruhilekoan, 74 heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz, hau da, heriotza guztien % 1,3. Gainera, beste 20 heriotza izan ziren, zeinetan COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe.
Lurraldeka, zifrarik altuena Bizkaiari dagokio (48), ondoren Arabari (14) eta azkenik Gipuzkoari (12). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, COVID-19ak eragindako 17 heriotzarekin; ondoren, Gasteiz, 10ekin, eta Donostia, 3rekin.
COVID-19agatik gizon gehiago hil ziren emakumeak baino: 42 eta 32, hurrenez hurren. Aldiz, adinaren arabera, nabarmendu behar da COVID-19aren ondoriozko heriotzen % 98,6 60 urtetik gorakoetan gertatu zirela, eta % 73 80 urtetik gorakoetan.
Heriotza gehienak EAEko ospitaleetan gertatu ziren (% 86,5), eta ondoren, etxeetan (% 10,8).
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2023/IV
| Heriotzak guztira | COVID-19 guztira | COVID-19 baieztatuta | COVID-19 probablea |
| | | | |
Euskal AE | 5.699 | 74 | 74 | 0 |
| | | | |
Bizileku-lurralde historikoak | | | | |
Araba/Álava | 772 | 14 | 14 | 0 |
Bizkaia | 3.087 | 48 | 48 | 0 |
Gipuzkoa | 1.840 | 12 | 12 | 0 |
| | | | |
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle) | | | | |
Barakaldo | 289 | 2 | 2 | 0 |
Basauri | 136 | 3 | 3 | 0 |
Bilbao | 1.006 | 17 | 17 | 0 |
Donostia / San Sebastian | 478 | 3 | 3 | 0 |
Getxo | 191 | 2 | 2 | 0 |
Irun | 136 | 2 | 2 | 0 |
Portugalete | 146 | 2 | 2 | 0 |
Santurtzi | 116 | 3 | 3 | 0 |
Vitoria-Gasteiz | 548 | 10 | 10 | 0 |
| | | | |
Sexua | | | | |
Gizonak | 2.779 | 42 | 42 | 0 |
Emakumeak | 2.920 | 32 | 32 | 0 |
| | | | |
Adina | | | | |
40 urtetik beherakoak | 57 | 0 | 0 | 0 |
40 urtetik 59ra | 349 | 1 | 1 | 0 |
60 urtetik 79ra | 1.619 | 19 | 19 | 0 |
80 urte edo gehiago | 3.674 | 54 | 54 | 0 |
Data 2024ko Maiatzaren 13a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
2023ko BALANTZEA
2023ko behin-behineko datuen arabera, 22.310 pertsona hil ziren; horietatik 11.279 emakumeak izan ziren eta 11.031 gizonak. 2022aren aldean, % 7,8ko jaitsiera izan zen heriotzen kopuruan. Lurralde historikoen arabera, beherakada hori % 9,6koa izan zen Bizkaian (11.886 hildako), % 8koa Araban (2.916 hildako) eta % 4,6koa Gipuzkoan (7.508 hildako).
Iaz izandako heriotzen artean, 35 urtebetetik beherakoak izan ziren, 2022koa baino balio txikiagoa, orduan urtebete baino gutxiagoko 41 hil baitziren. Bestalde, 100 urte edo gehiagoko 440 pertsona hil ziren, 2022an baino 23 gehiago.
2023ko behin-behineko datuekin, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, heriotzak jaiotzak baino 8.889 gehiago izan baitziren. Lurraldeka, Bizkaiak 5.239 biztanle galdu zituen arrazoi horregatik, Gipuzkoak 2.948 eta Arabak 702.
2023an 354 heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz (guztiak analisi zehatz batek baieztatuta), hau da, aurreko urteko 1.721 heriotzak baino % 79,4 gutxiago. 2021ean COVID-19ak eragindako heriotzak 1.682 izan ziren eta 2020an 3.096.
Komeni da azpimarratzea COVID-19a hilabete hauetako beste 96 heriotzatan ere presente egon dela, baina heriotza horien kausa nagusia izan gabe, heriotza-ziurtagiri medikoetan agertzen den bezala eta Osasunaren Mundu Erakundearen heriotza-kausak kodetzeko irizpideak aplikatuta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62