2024/05/10eko prentsa-oharra
INDUSTRIAREN INKESTA – ESKUALDEAK. 2022
Industriaren negozio-zifra Euskal AEko 20 eskualdeetatik 19tan hazi zen 2022an, eskuragarri dauden azken datuen arabera
Añana (% 2,9), Durangaldea (% 2,7) eta Goierri (% 1,8) dira, hurrenez hurren, enpleguan hazkunderik handiena izan duten eskualdeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Euskal AEko manufaktura- eta erauzketa-industriaren negozio-zifraren zenbatekoa % 26,1 igo da 2022an, eta hogei eskualdeetatik hemeretzitan igo da, Eustaten datuen arabera.
Lurraldeka, hiru lurraldeetan handitu da negozio-zifra, intentsitate desberdinarekin bada ere. Gipuzkoan % 15,4 igo da, Araban % 23,6 eta Bizkaian % 36,1.
Eskualde-mailako negozio-zifrak joera bera erakusten du; Euskal AEko hogei eskualdeetatik hemeretzik urteko hazkunde-tasa positiboak dituzte. Hazkunde handienak izan dituzten eskualdeak Arabako Kantaurialdea (% 72,0), Gorbeialdea (% 40,2) eta Bilbo Handia (% 44,5) izan dira. Gipuzkoan Donostialdea da (% 19,4) negozio-zifraren zenbatekoa gehien igo duen eskualdea.
Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak
Enplegua, batez beste, % 1,2 hazi zen Euskal AEn, eskualde-mailan, eta, lurralde historikoka, adierazle horren onura handiena izan zuten eskualdeak hurrengoak izan ziren: Araban Añana (% 2,9); Bizkaian Durangaldea (% 2,7) eta Bilbo Handia (% 2,2); eta Gipuzkoan Goierri (% 1,8). Arabako Mendialdeak bakarrik izan du bilakaera negatiboa, negozio-zifrak % 7,9 egin baitu behera 2021etik 2022ra bitartean.
Balio erantsi gordinari dagokionez, % 14,6 igo zen eskuragarri zegoen azken urtean, aurreko urtearen aldean. BEG ekoitzitakoaren eta erabilitako ondasunen balioaren arteko diferentzia da, sortutako aberastasuna adierazten duena.
Berriro ere, eskualde guztien bilakaera positiboa izan da; horrela, Euskal AEko hogei eskualdeetatik hemezortzik balantze positiboa izan dute, eta negozio-zifrarekin gertatu den bezala, Arabako Kantaurialdea izan da balio erantsia gainerako eskualdeek baino gehiago igo duen eskualdea, % 53,9ko hazkundera iritsi arte.
Araba
Erauzketa- eta manufaktura-industrietako enpleguak % 1,3 egin zuen gora Arabako eskualde guztietan, eta Añana izan zen, lehen esan bezala, enpleguan urte arteko hazkunderik handiena izan zuen eskualdea, % 2,9koa. Aitzitik, lurralde horretako bi eskualdetan enpleguak behera egin du 2021etik 2022ra: Arabako Mendialdean enplegua % 2,8 jaitsi da, eta Arabako Kantaurialdean % 0,6. Gainerako hiru eskualdeetan hazkundeak izan dira: Arabako Lautadan, hiriburua Vitoria-Gasteiz den eta lurraldeko enpleguaren % 63,7 biltzen duen eskualdean, eta Gorbeialdean, % 1,7; eta Arabako Errioxan, neurritsuago, % 0,6.
Negozio-zifrari dagokionez, Araban aurreko urtean baino % 23,6 gehiago izan da; Arabako Lautadan aurreko urtean baino % 18,4 gehiago. Eskualde horretan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua, eta lurralde osoaren % 68,7 hartzen du.
Bestalde, Arabako Mendialdean izan ezik (eskualde horretan negozio-zifra % 7,9 jaitsi da), lurraldeko gainerako eskualdeetan hazkunde handiak izan dira. Horietako bitan igoera % 40tik gorakoa da: Gorbeialdea (% 40,2) eta, bereziki, Arabako Kantaurialdea (% 72). Eskualde hori bigarrena da fakturazioari eta enplegu-bolumenari dagokienez, Arabako fakturazio osoaren % 12 eta enpleguaren % 13,6 biltzen baitu. Azkenik, Añana (% 13,4 gehiago) eta Arabako Errioxa (% 11,5) daude.
Balio erantsi gordinari dagokionez, % 14,6ko igoera izan zen Euskal AE osoan. Eskualdeen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoko hogei eskualdeetatik bitan bakarrik izan da negatiboa, horietako bat Araban. Hain zuzen, Añanan, eta balio erantsia % 2 jaitsi da. Araban, oro har, balio erantsia % 11,7 hazi da, eta gainerako eskualdeetan ere aldakuntza positiboa izan da: Arabako Kantaurialdean (% 53,9), Gorbeialdean (% 14,5), Arabako Mendialdean (% 8,4), Arabako Errioxan (% 7,4) eta Arabako Lautadan (% 6,9).
Bizkaia
Bizkaian enplegua % 1,8 gehitu da eta zazpi eskualdeetatik lauk urteko aldakuntza positiboa izan dute. Durangaldea (% 2,7), Bilbo Handia (% 2,2), Arratia-Nerbioi (% 1,1) eta Plentzia-Mungia (% 1,0). Gainerako eskualdeetan, enpleguak behera egin du; kasurik adierazgarriena Enkarterrietan gertatu da, % 2,4 enplegu gutxiagorekin. Ondoren, Markina-Ondarroa eta Gernika-Bermeo, biak % 1,5eko jaitsierarekin.
Bi eskualdetan izan da joera positiboa lurraldeko negozio-zifraren bilakaerari dagokionez, % 36,1eko hazkundea izan baitute: Bilbo Handian (fakturazio osoaren % 69,8) eta Durangaldean (% 18,1), eta bien artean Bizkaian erregistratutako guztizko negozio-zifraren % 87,9 izan dute. Bietan bilakaera positiboa izan da: Bilbo Handia % 44,5 hazi da – Bilboko hiriburua bertan kokatzen da eta enpleguaren % 54,5 hartzen du –, eta Durangaldea % 25,7, enpleguaren % 24,8 barnebiltzen duelarik. Bien artean, Bizkaiko enplegu osoaren ia % 80 hartzen dute.
Lurralde horretako gainerako eskualdeek ere, positiboan, aurreko eskualdeek baino aldaketa gutxiago izan dituzte: Arratia-Nerbioi (% 16,8), Markina-Ondarroa (% 14,8), Gernika-Bermeo (% 11,3), Plentzia-Mungia (% 9,8) eta Enkarterriak, lurraldeko joeraren alde gutxien duena, negozio-zifrak % 6,7 egin baitu gora.
Era berean, Bizkaiak izan du balio erantsiaren hazkunderik handiena (% 24,9). Eskualde guztiek, batek izan ezik, bilakaera positiboak izan dituzte, batez ere Bilbo Handiak, % 33,5eko igoerarekin, lurraldeko balio erantsiaren erdia baino gehiago metatzen duena izanik. Ondoren datoz Durangaldea (% 18,7), Markina-Ondarroa (% 8,8), Gernika-Bermeo (% 7,7), Arratia-Nerbioi (% 6,7) eta Plentzia-Mungia (% 6,0). Enkarterrietan, bestalde, balio erantsiaren % 0,6ko beherakada izan da.
Gipuzkoa
Gipuzkoan enpleguarekiko eraginak txikiagoak izan dira (% 0,7) eta, Bizkaian bezala, eskualde horietako lauk bakarrik hobetu dute beren kopurua. Enpleguak Goierrin izan du aldakuntza positiborik handiena (% 1,8), eta ondoren Donostialdean, % 1,7ko hazkundearekin. Bien artean lurraldeko enplegu osoaren % 42,3 dira. Bi eskualde horien ondoren, Tolosaldea (% 1,6) eta Urola Kosta (% 1,4) datoz. Lurralde horretako gainerako hiru eskualdeetan enpleguak behera egin du; hala, Debagoienean, Bidasoa Beherean eta Debabarrenean enpleguak % 0,4, % 1,5 eta % 2,3 egin du behera, hurrenez hurren.
Negozio-zifraren konparaziozko bilakaerak, enpleguarekin gertatzen zen bezala, hirugarren kokatzen du Gipuzkoa Euskal AEko lurraldeen artean. Negozio-zifra % 15,4 hazi den arren, urrun dago Arabako % 23,6tik eta Bizkaiko % 36,1etik. Eskualdeek lurralde osoan duten ehunekoa Bidasoa Behereko % 4,0tik Donostialdeko % 25,3ra bitartekoa da. Azken horren parte-hartzetik hurbil daude Goierri (% 20,7) eta Debagoiena (% 16,6).
Eskualde-mailan, Bidasoa Beherean erregistratutako % 10,8ko fakturazioaren eta Donostialdean erregistratutako % 19,4ko fakturazioaren artean dago; azken eskualde horretan kokatzen da hiriburua, eta Gipuzkoako negozio-zifra osoan enpleguaren tamainaren oso antzeko pisua du. Horrela, Donostialdeak negozio-zifraren % 25,3 eta lurraldeko enpleguaren % 25,5 bereganatzen ditu, kasu bietan Bilbo Handiak eta Arabako Lautadak dituzten zifrak baino txikiagoak. Lurralde horretako gainerako eskualdeetan negozio-zifrak gehitu egin dira, lurraldeetako batez bestekora gehiago hurbilduz. Debagoiena % 16,9 hazi da, Urola Kosta % 14,7, Tolosaldea % 13,6, Debabarrena % 13,2 eta Goierri % 12,7.
Aurreko urtearekin alderatuta sortutako aberastasunak, balio erantsiak, Gipuzkoako lurraldeko negozio-zifraren eta enpleguaren zenbatekoaren antzeko portaera izan du, eta, beraz, % 6,6ko hazkundea, Bizkaiaren (% 24,9) eta Arabaren (% 11,7) azpitik. Bere eskualdeen artean, balio erantsiaren hazkunderik handiena Donostialdean gertatu da, aurreko urtekoa baino % 10,1 handiagoa baita; ondoren, Tolosaldea (% 9,7 gehiago), Debabarrena (% 7,6), Goierri (% 6,2), Bidasoa Beherea (% 6,1), Urola Kosta (% 4,6) eta, azkenik, Debagoiena (aldakuntza positibo txikiena izan du, balio erantsia % 1,7 handitu baita).
Euskal AEko erauzketa- eta manufaktura-industriaren langile okupatuak, Negozio-zifra eta balio erantsia faktore-kostutan, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera. 2022
| Langile okupatuak (kopurua) | Negozio-zifra (milaka euro) | Balio erantsia faktore-kostutan (mila eurotan) |
| 2021 | 2022 | 2022/2021 (%) | 2021 | 2022 | 2022/2021 (%) | 2021 | 2022 | 2022/2021 (%) |
| | | | | | | | | |
Euskal AE | 192.685 | 195.068 | 1,2 | 51.297.320 | 64.694.540 | 26,1 | 13.110.515 | 15.025.244 | 14,6 |
| | | | | | | | | |
Araba/Álava | 39.895 | 40.415 | 1,3 | 12.318.994 | 15.229.377 | 23,6 | 2.874.581 | 3.211.877 | 11,7 |
Añana | 2.227 | 2.291 | 2,9 | 612.927 | 694.894 | 13,4 | 154.086 | 151.009 | -2,0 |
Arabako Lautada / Llanada Alavesa | 25.333 | 25.764 | 1,7 | 8.829.076 | 10.457.313 | 18,4 | 1.904.796 | 2.036.500 | 6,9 |
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa | 353 | 343 | -2,8 | 61.659 | 56.765 | -7,9 | 15.275 | 16.553 | 8,4 |
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa | 3.800 | 3.822 | 0,6 | 921.751 | 1.027.922 | 11,5 | 308.663 | 331.358 | 7,4 |
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea | 2.652 | 2.696 | 1,7 | 831.025 | 1.164.945 | 40,2 | 203.630 | 233.143 | 14,5 |
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa | 5.530 | 5.499 | -0,6 | 1.062.557 | 1.827.538 | 72,0 | 288.132 | 443.314 | 53,9 |
| | | | | | | | | |
Bizkaia | 74.353 | 75.681 | 1,8 | 21.701.954 | 29.533.494 | 36,1 | 4.921.788 | 6.146.139 | 24,9 |
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión | 3.501 | 3.538 | 1,1 | 826.250 | 964.972 | 16,8 | 203.741 | 217.427 | 6,7 |
Bilbo Handia / Gran Bilbao | 40.337 | 41.224 | 2,2 | 14.260.001 | 20.600.709 | 44,5 | 2.793.366 | 3.728.278 | 33,5 |
Durangaldea / Duranguesado | 18.314 | 18.802 | 2,7 | 4.252.414 | 5.346.153 | 25,7 | 1.239.905 | 1.471.774 | 18,7 |
Enkartazioak / Encartaciones | 1.432 | 1.398 | -2,4 | 274.228 | 292.625 | 6,7 | 67.197 | 66.826 | -0,6 |
Gernika-Bermeo | 3.071 | 3.025 | -1,5 | 640.420 | 713.026 | 11,3 | 162.995 | 175.471 | 7,7 |
Markina-Ondarroa | 3.229 | 3.181 | -1,5 | 510.053 | 585.552 | 14,8 | 167.952 | 182.666 | 8,8 |
Plentzia-Mungia | 4.469 | 4.513 | 1,0 | 938.588 | 1.030.457 | 9,8 | 286.633 | 303.696 | 6,0 |
| | | | | | | | | |
Gipuzkoa | 78.437 | 78.972 | 0,7 | 17.276.372 | 19.931.669 | 15,4 | 5.314.146 | 5.667.228 | 6,6 |
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa | 4.473 | 4.405 | -1,5 | 725.600 | 804.131 | 10,8 | 238.986 | 253.518 | 6,1 |
Debabarrena / Bajo Deba | 8.311 | 8.119 | -2,3 | 1.504.862 | 1.703.453 | 13,2 | 508.901 | 547.551 | 7,6 |
Debagoiena / Alto Deba | 14.281 | 14.231 | -0,4 | 2.834.930 | 3.312.721 | 16,9 | 1.003.559 | 1.020.917 | 1,7 |
Donostialdea | 19.826 | 20.166 | 1,7 | 4.225.720 | 5.044.854 | 19,4 | 1.345.594 | 1.481.596 | 10,1 |
Goierri | 13.046 | 13.277 | 1,8 | 3.659.527 | 4.125.961 | 12,7 | 980.787 | 1.041.494 | 6,2 |
Tolosaldea | 8.040 | 8.171 | 1,6 | 2.017.654 | 2.292.673 | 13,6 | 571.264 | 626.401 | 9,7 |
Urola Kosta | 10.460 | 10.603 | 1,4 | 2.308.078 | 2.647.876 | 14,7 | 665.055 | 695.751 | 4,6 |
Data 2024ko Maiatzaren 10a
Iturria: Eustat. Industriaren inkesta
Metodologia-oharra:
Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da, eta eskualdeen araberako desagregazio horretan B (erauzketa-industriak) eta C (manufaktura-industria) sekzioak bakarrik sartzen dira.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62