2024/06/28ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. 2024/I
2024ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 3,5 egin dute gora Euskal AEn
Inportazioek % 4,2%ko hazkuntza izan dute
2024ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 3,5 egin dute gora, 2023ko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 1,3koa izan da.
Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, % 4,2 egin dute gora urte artean, baina % 0,3 behera, 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Esportazio “energetikoen” prezioek % 11,9 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta, eta “ez-energetikoenek”, % 3,0. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ondasun “energetikoen” prezioek % 10,2 egin dute gora, eta “ez-energetikoenek”, % 0,9.
Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak % 10,4 egin zuen gora urte arteko tasan, eta “ez-energetikoenak”, % 2,0 egin zuen gora. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoek” % 0,5 egin dute behera, eta “ez-energetikoek” % 0,4.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2024/I
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 1,3 | 3,5 | -0,3 | 4,2 |
| | | | | |
| Energiazko gaiak | 10,2 | 11,9 | -0,5 | 10,4 |
| Energiazkoak ez diren gaiak | 0,9 | 3,0 | -0,4 | 2,0 |
| Kontsumo-ondasunak | 2,0 | 1,5 | 4,7 | 9,0 |
| Kapital-ondasunak | 1,4 | 6,9 | -2,2 | 9,7 |
| Bitarteko ondasunak | 0,9 | 3,2 | -0,6 | 3,3 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2024ko Ekainaren 28a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Ondasunen helmuga ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, Kontsumo-ondasunen, Tarteko ondasunen eta Kapital-ondasunen esportazioen prezioek aurreko urtearekin alderatuta izan duten igoera nabarmentzen da (% 1,5, % 3,2 eta % 6,9 hurrenez hurren). 2023ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, egiaztatzen da, era berean, prezioek gora egin dutela hiru sektoreetan: Tarteko ondasunek % 0,9 egin dute gora, Kontsumo-ondasunek % 2,0 eta Kapital-ondasunek % 1,4.
Analisia inportazioetara bideratuta, ikusten da urte arteko konparazioan hiru ondasun motak hazi egin direla: Bitarteko ondasunak % 3,3, Kontsumo-ondasunak % 9,0 eta Kapital-ondasunak % 9,7. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Kontsumo-ondasunen prezioak bakarrik igo dira (% 4,7).
Esportazioak zer arlo ekonomikotara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, gora egin dute eremu guztietan. ELGAn % 0,4 igo dira, EB-28n % 1,4, Eurogunean % 2,3 eta Munduko gainerako herrialdeetan % 6,9. 2023ko lehen hiruhilekoari dagokionez, joera errepikatu egin da: prezioek gora egin dute ia eremu ekonomiko guztietan, eta nabarmentzekoak dira Munduko gainerako herrialdeak (% 18,5), ELGA (% 1,1) eta EB-28 (% 0,5).
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2024/I
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 1,3 | 3,5 | -0,3 | 4,2 |
| | | | | |
| Euro eremua | 2,3 | -0,1 | 0,4 | 4,4 |
| EB-28 | 1,4 | 0,5 | -1,5 | 5,8 |
| ELGE | 0,4 | 1,1 | -2,3 | 6,1 |
| Munduko besteak | 6,9 | 18,5 | 3,4 | -0,4 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2024ko Ekainaren 28a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Inportazioei dagokienez, ia eremu geografiko guztietan igo dira prezioak aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Munduko gainerako herrialdeetan izan ezik, non % 0,4 jaitsi baitira. Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasak negatiboak dira ELGAn (–% 2,3) eta EB-28n (–% 1,5), eta positiboak Munduko gainerako herrialdeetan (% 3,4) eta Eurogunean (% 0,4).
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
Euskadiko AEko kanpo-merkataritzako balio unitarioaren indizeei (BUI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskadiko AEko kanpo-merkataritzako balio unitarioaren indizeei (BUI) buruzko datu-bankua