2024/06/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024 MAIATZA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,6 jaitsi dira 2024ko maiatzean
Aurreko hilaren aldean, salmentak % 0,2 gehitu dira
Eustaten datuen arabera, eta prezio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,6 gutxitu dira 2024ko maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean.
2024ko apirilaren aldean, prezio finkoetako salmentak % 0,2 gehitu ziren.
Elikaduraren sektorean, prezio konstanteetako salmentak % 0,5 gehitu dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, berriz, salmentek % 0,4 egin dute behera.
Urte artean, 2024ko maiatza eta 2023ko maiatza alderatuta, prezio finkoetako salmentak % 1,3 murriztu dira Elikaduraren sektorean, eta Gainerako produktuetan, berriz, % 0,7 igo dira.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2024
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -0,6 | 0,2 | 0,0 |
| Araba/Álava | -0,3 | -0,3 | 0,7 |
| Bizkaia | -1,7 | -0,2 | -0,7 |
| Gipuzkoa | 1,1 | 1,1 | 0,9 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -1,3 | 0,5 | 0,4 |
| Gainerako produktuak | 0,7 | -0,4 | -0,8 |
| | | | |
| ENPLEGU-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | -0,5 | -0,8 | 1,1 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2024ko Ekainaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2024ko maiatzean azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,7 jaitsi ziren Bizkaian urte artean, eta % 0,3 Araban. Gipuzkoan, aldiz, prezio finkoetako salmentak % 1,1 gehitu dira.
Aurreko hilaren aldean, hau da, 2024ko apirilaren aldean, salmentek behera egin dute Bizkaian eta Araban, % 0,2 eta % 0,3, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, prezio finkoetako salmenten balioa aurreko hilekoa baino % 1,1 handiagoa izan da.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuak % 0,5 gutxitu dira, 2023ko maiatzaren aldean. Hil arteko datuei dagokienez, indizea % 0,8 jaitsi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzenduta dituzten serieetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta hilabete artekoak urtaroen eragina kendutakoetatik.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea % 97,3ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62