2024/07/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024KO EKAINA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 igo dira 2024ko ekainean aurreko hilaren aldean
2023ko ekainaren aldean, industria-prezioek % 6,0ko jaitsiera izan dute
Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 igo dira 2024ko ekainean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 6,0 jaitsi da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko ekainean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,5) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 0,9) sektoreek igo dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, hileko prezioetan jaitsiera izan duten sektoreak hauek izan dira: Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 1,5) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 0,9).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2024ko maiatzaren aldean, Energiaren prezioak % 0,9 igo dira; Ekipamenduko ondasunenak, berriz, % 0,2. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,3 jaitsi dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,2 igo direlako; Kontsumo ez iraunkorreko ondasunen prezioak, berriz, % 0,3 jaitsi dira. Azkenik, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,2 jaitsi dira.
Urte arteko datuetan, 2024ko ekaina 2023ko ekainaren aldean, prezio-jaitsierarik handienak honako arlo hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 41,8), eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industriak (% 5,4). Aitzitik, urte artean igoerarik handiena izan duten prezioak honakoak izan dira: Erauzketa-industriak (% 14,2), eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 4,2).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 26,0) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,9) emandako jaitsierarekin. Kontsumo-ondasunen prezioak, ordea, % 2,0 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 3,3 eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 3,1 igo direlako. Azkenik, Ekipamenduko ondasunen prezioak % 1,8 igo dira.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2024
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 122,5 | 0,1 | -6,0 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 139,4 | 0,4 | 14,2 |
| Manufaktura-industria | 129,4 | -0,3 | 0,3 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 132,0 | -0,5 | 1,1 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 113,4 | -0,1 | 0,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 141,5 | 0,5 | -5,4 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 131,8 | -1,5 | 1,5 |
| Industria kimikoa | 146,2 | -0,1 | -1,8 |
| Botiken fabrikazioa | 131,8 | -0,9 | 4,2 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 120,3 | -0,3 | -2,2 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 139,9 | -0,3 | -0,1 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 122,2 | 0,9 | 1,2 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 120,1 | 0,2 | 2,9 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 116,7 | 0,0 | 1,0 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 116,3 | 0,3 | 3,0 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 122,3 | 0,0 | 1,2 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 80,8 | 4,5 | -41,8 |
| Ura | 135,5 | -0,3 | 2,7 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 130,2 | -0,3 | 2,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 121,9 | 0,2 | 3,3 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 131,6 | -0,3 | 1,8 |
| Ekipo-ondasunak | 120,8 | 0,2 | 1,8 |
| Bitarteko ondasunak | 134,7 | -0,2 | -0,9 |
| Energia | 101,4 | 0,9 | -26,0 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Uztailaren 23a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 93,69ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62