2024/06/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak bere horretan mantendu dira 2024ko maiatzean, aurreko hilaren aldean

2023ko maiatzarekin alderatuta, industriako prezioek % 4,6 egin dute behera

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak konstante mantendu dira 2024ko maiatzean, aurreko hilaren aldean. Maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 4,6 jaitsi da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko maiatzean, Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 5,8), Industria kimikoa eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (% 0,2) sektoreek izan dituztela, aurreko hilaren aldean, jaitsierarik handienak prezioetan. Aitzitik, hileko arteko prezioetan igoera izan duten sektoreak hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,0) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 1,0).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2024ko apirilarekin alderatuta, energiaren prezioak % 2,7 jaitsi dira; Kontsumo-ondasunenak, berriz, egonkor mantendu dira, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,5 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 0,1 jaitsi direlako. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,6 igo dira eta Ekipoko ondasunenak % 0,5.

Urte artean, 2024ko maiatza 2023ko maiatzarekin alderatuta, prezioen jaitsierarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 37,6) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 6,7) adarretan izan dira. Aitzitik, urte arteko terminoetan igoerarik handiena izan duten prezioak Erauzketa industriak (% 12,3) eta Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 3,3) adarretan izan dira.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2024

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA122,80,0-4,6
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak138,80,112,3
Manufaktura-industria129,7-0,40,9
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria132,7-0,10,9
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza113,60,1-0,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak140,80,0-6,7
Kokeak eta petrolioa fintzen133,9-5,83,3
Industria kimikoa146,3-0,2-2,3
Botiken fabrikazioa131,7-0,11,9
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,70,0-1,7
Metalurgia eta produktu metalikoak140,21,01,1
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa121,00,31,1
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa119,8-0,22,6
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,70,01,2
Garraiorako materialen fabrikazioa116,00,82,7
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa122,20,11,0
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna81,03,0-37,6
Ura135,9-0,32,7
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak130,50,01,4
Kontsumoondasun iraunkorrak121,70,53,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak132,0-0,11,1
Ekipo-ondasunak120,50,51,6
Bitarteko ondasunak134,90,6-0,3
Energia102,6-2,7-22,0

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Ekainaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 22,0) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,3). Kontsumo-ondasunen prezioak, aldiz, % 1,4 igo dira, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 3,0 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak % 1,1 igo direlako. Azkenik, Ekipo-ondasunen prezioak % 1,6 igo dira.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 92,31ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio-oharra:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak bere horretan mantendu dira 2024ko maiatzean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/06/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022118_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali