HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn heriotzak...

2024/07/26ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn heriotzak % 7,8 gutxitu ziren 2023an

Hilabeteen arabera, nabarmentzekoa da uztaila, heriotzak % 30,8 gutxitu baitziren 2022ko uztailaren aldean

2023an 22.311 pertsona hil ziren Euskal AEn, hau da, 2022an baino % 7,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historikoen arabera, jaitsierarik nabarmenena Bizkaian izan zen, % 9,6, 11.888 heriotzarekin; ondoren Araban, 2.914 heriotzarekin (-% 8,1), eta azkenik Gipuzkoan, 7.509rekin (-% 4,6). 2019arekin alderatuta (COVID-19aren pandemiaren aurreko urtea), heriotzen kopuruak % 3,5 egin zuen gora.

2023an heriotzek behera egin zuten hilabete guztietan, martxoan eta azaroan izan ezik. Nabarmentzekoa da uztailean % 30,8 jaitsi zela 2022ko hil beraren aldean.

graf0022190_01_e.png

Hildakoen batez besteko adina 81,5 urte izan zen

2023ko heriotzen guztizkoa kontuan hartuta, 11.277 emakume eta 11.034 gizon hil ziren, eta 2023an hildako pertsonen batez besteko adina 81,5 urtekoa izan zen; hamar urte lehenago, 2013an, batez bestekoa 78,8 urtekoa izan zen, hau da, batez besteko adinak 2,7 urte egin du gora azken hamarkadan.

Gizonak batez beste 78,3 urterekin hil ziren eta emakumeak 84,7 urterekin 2023an; 2013an, berriz, batez bestekoak 75,5 eta 82,4 urte izan ziren, hurrenez hurren. Ondorioz, azkeneko 10 urteotan, gizonen batez besteko heriotza-adinak gora egin du 2,8 urte, eta emakumeenak 2,3 urte.

Haurren heriotza-tasari dagokionez, urte bat baino gutxiagoko 35 haur hil ziren EAEn. Jaioberrien heriotza-tasak, bizitzako lehen 28 egunei dagokienez, 24 heriotza erregistratu zituen; horietako 3 lehen 24 orduetan hil ziren, eta beste 16 lehen astean. Urtebetetik beherakoen artean, mutilen heriotzak guztizkoaren % 51,4 izan ziren.

2023an 100 urte edo gehiago zituzten (1923an edo lehenago jaioak) 552 pertsona hil ziren, eta horien artean % 83,5 emakumeak ziren. Ehun urtetik gorako 31 pertsona gehiago hil ziren, 2022an jasotako kopuruarekin alderatuta.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adina. 2022-2023

Excel csv
 20232022Gehikuntza (%)
Euskal AE22.31124.194-7,8
    
Bizileku-lurralde historikoak   
Araba/Álava2.9143.170-8,1
Bizkaia11.88813.152-9,6
Gipuzkoa7.5097.872-4,6
    
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)   
Barakaldo1.0441.211-13,8
Basauri5294937,3
Bilbao3.8384.301-10,8
Donostia / San Sebastian2.0222.207-8,4
Getxo742817-9,2
Irun598664-9,9
Portugalete561607-7,6
Santurtzi522542-3,7
Vitoria-Gasteiz2.1242.363-10,1
    
Sexua   
Gizonak11.03411.864-7,0
Emakumeak11.27712.330-8,5
    
Adina   
40 urtetik beherakoak212250-15,2
40 urtetik 59ra1.3171.547-14,9
60 urtetik 79ra6.3406.769-6,3
80 urte edo gehiago14.44215.628-7,6

Data 2024ko Uztailaren 26a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Heriotzen % 28 tumoreek eragin zuten

2023an izandako heriotzen % 28 (6.248 heriotza) tumoreek eragin zuten; ondoren, heriotzen % 25,4 (5.659 heriotza) zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin zuten, eta hirugarrenik, heriotzen % 8,5 (1.903 heriotza) buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek.

Heriotzen kausek ezberdinak izaten jarraitzen dute sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreak zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren lekuan tumoreak. Gainera, aipatzekoa da buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek eragindako heriotzen artean emakumeen ehunekoa handiagoa dela, kanpoko kausen kasuan gertatzen ez den bezala, non gizonen ehunekoa handiagoa den.

Halaber, heriotzaren arrazoia aldatu egiten da adinaren arabera. Urtebetetik beherakoetan, heriotza ohikoenak jaiotza-inguruko gaixotasunek eta sortzetiko malformazioek eragin zituzten; 1 eta 39 urte bitartekoetan, heriotza-kausa nagusiak kanpo-kausak izan ziren, horien artean istripuak eta suizidioak; 40 eta 79 urte bitartekoetan, tumoreak izan ziren lehenengo heriotza-kausa eta, 80 urtetik aurrera, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.

Euskal AEko heriotzak, horren arrazoiaren, adin-taldeari jarraiki. 2023

Excel csv
 Guztira1 urtetik beherakoak1 -19 urte20 - 39 urte40 urtetik 59ra60 urtetik 79ra80 urte edo gehiago
Guztira22.31135321451.3176.34014.442
I.Ciertas Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk3541022372256
II.Tumores Neoplasiak (tumoreak)6.24806426302.9992.571
III.Enfermedades Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak eta immunitate-mekanismoari dagozkion trastorno batzuk11011132084
IV.Enfermedades Gaixotasun endrokino, nutrizional eta metabolikoak73302134163533
V.Trastornos Trastorno mentalak eta portaeraren trastornoak1.90300071941.702
VI.Enfermedades Nerbio-sistemako gaixotasunak1.495159544201.006
IX.Enfermedades Zirkulazio-sistemako gaixotasunak5.65905162441.2814.113
X.Enfermedades Arnas sistemako gaixotasunak1.642013333761.229
XI.Enfermedades Txegoste-sistemako gaixotasunak1.05110258301689
XII.Enfermedades Larruazaleko eta azalpeko ehuneko gaixotasunak8400001074
XIII.Enfermedades Sistema muskulo-eskeletikoaren eta ehun konektiboaren gaixotasunak332000657269
XIV.Sistema genito-urinarioko gaixotasunak7650006105654
XV. Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa1001000
XVI.Jaiotinguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk232001110
XVII.Sortzetiko malformazioak, deformazioak eta kromosoma-anormalitateak4981216184
XVIII.Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak7503252360657
XX.Hilkortasunaren kanpo-kausak7540960175185325
COVID-19 baieztatuta358000478276
COVID-19 probablea0000000

Data 2024ko Uztailaren 26a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

COVID-19aren birusak heriotzen % 1,6 eragin zituen

2023an 358 heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz, guztizkoaren % 1,6 (guztiek azterketa espezifikoarekin baieztatutako COVID-19a zuten). Arrazoi horrek eragindako heriotzak 2022an baino % 79,2 gutxiago izan dira.

Lurraldeen arabera, Bizkaia izan zen heriotza gehien izan zituen lurraldea (228), ondoren Gipuzkoa (91) eta azkenik Araba (39). Heriotza horiek ehunekotan kontuan hartuta, Bizkaian COVID-19aren ondoriozko heriotzen ehunekoa guztizkoaren % 1,9 da, Gipuzkoan % 1,2 eta Araban % 1,3. Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, 78 heriotza eragin baititu COVID-19ak (% 2), Donostian 27 (% 1,3) eta Gasteizen 23 (% 1,1). Barakaldo eta Getxo ere nabarmentzen dira, 20 (% 1,9) eta 13 (% 1,7) heriotzarekin, hurrenez hurren.

COVID-19aren ondorioz hil ziren emakumeen kopurua (182) gizonena (176) baino handiagoa izan zen. Adinari dagokionez, 80 urtetik gorakoen artean izan da COVID-19ak eragindako heriotzen % 77,1.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2023

Excel csv
 Heriotzak guztiraCOVID-19 guztiraCOVID-19 baieztatutaCOVID-19 probablea
Euskal AE22.3113583580
     
Bizileku-lurralde historikoak    
Araba/Álava2.91439390
Bizkaia11.8882282280
Gipuzkoa7.50991910
     
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)    
Barakaldo1.04420200
Basauri529770
Bilbao3.83878780
Donostia / San Sebastian2.02227270
Getxo74213130
Irun598770
Portugalete56110100
Santurtzi522880
Vitoria-Gasteiz2.12423230
     
Sexua    
Gizonak11.0341761760
Emakumeak11.2771821820
     
Adina    
40 urtetik beherakoak212000
40 urtetik 59ra1.317440
60 urtetik 79ra6.34088880
80 urte edo gehiago14.4422762760

Data 2024ko Uztailaren 26a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Hilabeteen arabera, iraila izan zen COVID-19aren ondorioz heriotza gehien izan zituen hilabetea (57), eta ondoren abuztua (51).

graf0022190_02_e.png

Gainera, beste 96 heriotza izan ziren, zeinetan COVID-19a heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina ez zen kausa nagusia izan.

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, jaiotzak baino 8.858 heriotza gehiago izan baitziren. Lurraldeen arabera, saldo negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian 5.217 pertsonakoa izan zen, Gipuzkoan 2.943 pertsonakoa eta Araban 698 pertsonakoa. 2022an emaitza begetatiboa ere negatiboa izan zen, jaiotzak baino 10.558 heriotza gehiago izan baitziren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn heriotzak % 7,8 gutxitu ziren 2023an

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2024/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022190_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar