2024/07/29ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2024KO EKAINA
Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,3 murriztu dira 2024ko ekainean
Lehenengo sei hilabeteetako metatuak % 0,2ko jaitsiera izan du salmentetan
Eustaten datuen arabera, eta prezio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,3 murriztu dira 2024ko ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean.
2024ko maiatzarekin alderatuta, ordea, prezio konstanteetako salmentak ez dira aldatu.
Elikagaien sektorean, prezio konstanteetan salmentak % 0,7 handitu dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, aldiz, salmentak % 1,4 murriztu dira.
Urte artean, 2024ko ekaina 2023ko ekainarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 0,3 murriztu dira Elikaduraren sektorean eta % 3,2 Gainerako produktuen sektorean.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2024
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -1,3 | 0,0 | -0,2 |
| Araba/Álava | -3,8 | -1,2 | -0,1 |
| Bizkaia | -0,6 | 0,8 | -0,7 |
| Gipuzkoa | -1,3 | -0,8 | 0,5 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -0,3 | 0,7 | 0,3 |
| Gainerako produktuak | -3,2 | -1,4 | -1,3 |
| | | | |
| ENPLEGU-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 1,7 | 1,3 | 1,2 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2024ko Uztailaren 29a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2024ko ekainean azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek behera egin dute urte arteko prezio konstanteetan hiru lurraldeetan: % 0,6 Bizkaian, % 1,3 Gipuzkoan eta % 3,8 Araban.
Aurreko hilaren aldean, hau da, 2024ko maiatzaren aldean, salmentak % 0,8 gehitu dira Bizkaian. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 1,2 eta % 0,8 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuak, azkenik, % 1,7 gehitu dira 2023ko ekainarekin alderatuta. Hil arteko datuei dagokienez, indizea % 1,3 igo da.
Lehenengo sei hilabeteetako metatuak % 0,2ko jaitsiera izan du salmentetan. Jaitsiera hori hiru lurraldeetako bitan eman da: -% 0,1 Araban eta -% 0,7 Bizkaian. Gipuzkoan, aldiz, lehenengo sei hilabeteetako salmentek puntu erdiko igoera izan dute. Elikaduran salmenten metatuak % 0,3ko igoera izan du, eta Gainerako produktuetan aldakuntza metatua negatiboa izan da, % 1,3koa.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie merkataritza-indizea egiten lagundu duten azalera handietako eta elikadura-kate handietako establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62