2024/09/27ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK - UBI. 2024/II
2024ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,9 igo ziren Euskal AEn
Inportazioen prezioak % 2,4 gehitu ziren
2024ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,9 igo dira 2023ko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, ez da aldaketa esanguratsurik ikusten (% 0,0). Inportazioen prezioak, bestalde, % 2,4 igo dira urte artean, eta % 1,1 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Esportazio "energetikoen" prezioak % 10,1 igo ziren aurreko urtearen aldean, eta "ez-energetikoenak" % 1,7. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun "energetikoen" prezioak % 1,1 jaitsi dira eta "ez-energetikoenak" % 0,2 igo dira.
Inportazioen kasuan, produktu "energetikoen" prezioen indizea % 3,6 hazi zen, urte arteko tasan, eta "ez-energetikoena" % 1,3. Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio "energetikoak" % 3,0 igo dira eta "ez-energetikoak" % 0,2 jaitsi.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2024/II
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 0,0 | 1,9 | 1,1 | 2,4 |
| | | | | |
| Energiazko gaiak | -1,1 | 10,1 | 3,0 | 3,6 |
| Energiazkoak ez diren gaiak | 0,2 | 1,7 | -0,2 | 1,3 |
| Kontsumo-ondasunak | -2,5 | -2,0 | -0,3 | 6,5 |
| Kapital-ondasunak | 0,4 | 7,6 | -1,1 | 2,6 |
| Bitarteko ondasunak | 0,8 | 1,8 | 1,4 | 1,9 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2024ko Irailaren 27a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmentzekoa da aurreko urtearekiko hazkundea Kapital-Ondasunen (% 7,6), Bitarteko Ondasunen (% 1,8) eta Kontsumo-Ondasunen (%-2,0) esportazioen prezioetan. 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, joera bera du, baina apalagoa: Bitarteko Ondasunek % 0,8ko hazkundea izan dute, Kapital-Ondasunek % 0,4koa eta Kontsumo-Ondasunek % 2,5ekoa.
Analisia inportazioetara bideratuta, ikus daiteke urte arteko konparazioan hiru ondasun-motek izan dituztela hazkundeak prezioetan: Kontsumo-Ondasunek % 6,5, Bitarteko Ondasunek % 1,9 eta Kapital-Ondasunen % 2,6. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Bitarteko Ondasunen prezioak % 1,4 igo dira, eta Kontsumo- eta Kapital-Ondasunak, berriz, % 0,3 eta % 1,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioak, aurreko hiruhilekoaren aldean, igo egin ziren eremu guztietan, ELGArenak izan ezik, 0,4 jaitsi baitziren. Horrela, % 2,2 igo dira munduko gainerako herrialdeetara bideratutakoak, % 0,3 eurogunekoak eta % 0,2 EB-28koak. 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, Munduko gainerakoan izandako hazkundea nabarmentzen da (% 14,9), jaitsierekin beste hiru eremuetan: Eurogunea (%-0,7), EB-28 (%-0,5) eta ELGA (%-0,1).
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2024/II
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 0,0 | 1,9 | 1,1 | 2,4 |
| | | | | |
| Euro eremua | 0,3 | -0,7 | 2,5 | 3,5 |
| EB-28 | 0,2 | -0,5 | 2,5 | 3,7 |
| ELGE | -0,4 | -0,1 | 2,6 | 5,0 |
| Munduko besteak | 2,2 | 14,9 | -1,9 | -3,1 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2024ko Irailaren 27a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Inportazioei dagokienez, ia eremu geografiko guztietan igo dira prezioak aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Munduko Gainerakoan izan ezik, non % 3,1 jaitsi baitira. Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasak positiboak dira Eurogunean eta EB-28n (% 2,5 bi kasuetan) eta ELGAn (% 2,6), baina jaitsi egin da Munduko Gainerakoan (% 1.9).
Informazio gehiago:
Eustat-Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62