2024/09/30eko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 gehitu dira 2024ko abuztuan

Aurreko hilaren aldean salmentek ez dute aldaketa esanguratsurik izan (% 0,0)

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko abuztuan, prezio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 gehitu ziren aurreko urteko hil beraren aldean.

2024ko uztailarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak ez dira aldatu.

Salmentak hil artean % 0,4 gehitu dira Elikaduraren sektorean eta % 0,8 jaitsi dira Gainerako Produktuen sektorean. Urte artean, 2024ko abuztuan eta 2023ko abuztuan, prezio finkoetako salmentak % 1,6 igo dira Elikaduran, eta % 0,1 jaitsi Gainerako Produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,00,0-0,2
Araba/Álava1,7-0,2-0,3
Bizkaia0,7-0,4-0,5
Gipuzkoa1,10,80,4
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak1,60,40,5
Gainerako produktuak-0,1-0,8-1,5
    
ENPLEGU-INDIZEA   
Euskal AE1,90,61,4

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Irailaren 30a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

2024ko abuztuan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak hiru lurralde historikoetan gehitu ziren urte arteko terminoetan eta prezio finkoetan: % 1,7 Araban, % 0,7 Bizkaian eta % 1,1 Gipuzkoan.

Aurreko hilaren, hau da, 2024ko uztailaren aldean, salmentek % 0,8 egin dute gora Gipuzkoan, eta Bizkaian eta Araban % 0,4 eta % 0,2 egin dute behera, hurrenez hurren.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuak % 1,9 gehitu dira 2023ko abuztuaren aldean. Hil arteko datuei dagokienez, indizeak % 0,6ko igoera izan du.

2024ko lehenengo zortzi hilabeteetan metatutako aldian, salmenten jaitsiera metatua % 0,2koa izan da Euskal AE osoan. Gipuzkoan hazkundea % 0,4koa izan da, aitzitik, Bizkaian % 0,5 jaitsi da eta Araban % 0,3.

Elikaduran, salmenten metatuak % 0,5eko igoera izan du aurten, eta Gainerako Produktuetan, berriz, aldakuntza metatua % 1,5 jaitsi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,87ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 gehitu dira 2024ko abuztuan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022274_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali