2024/09/05eko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,7 igo dira 2024ko uztailean

Aurreko hilaren aldean salmentak % 1,3 handitu dira

Eustaten datuen arabera, eta prezio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,7 handitu dira 2024ko uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean.

2024ko ekainarekin alderatuta, prezio konstanteetan egindako salmentak % 1,3 igo dira uztailean.

Salmentak hil artean % 0,9 igo dira Elikadura sektorean eta % 2,2 Gainerako produktuak sektorean. Urte artean, 2024ko uztaila eta 2023ko uztaila alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 3,1 igo dira Elikadura sektorean eta % 2,1 Gainerako produktuak sektorean.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE2,71,30,2
Araba/Álava0,51,20,0
Bizkaia3,62,1-0,1
Gipuzkoa2,10,10,8
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak3,10,90,7
Gainerako produktuak2,12,2-0,8
    
ENPLEGU-INDIZEA   
Euskal AE1,80,01,3

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Irailaren 5a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

2024ko uztailean azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute urte arteko prezio konstanteetan hiru lurralde historikoetan: % 3,6 Bizkaian, % 2,1 Gipuzkoan eta % 0,5 Araban.

Aurreko hilaren aldean, hau da, 2024ko ekainaren aldean, salmentak % 2,1 igo dira Bizkaian, % 1,2 Araban eta % 0,1 Gipuzkoan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuen kopurua, azkenik, % 1,8 handitu da 2023ko uztailarekin alderatuta. Hilabete arteko datuei dagokienez, indizeak ez du aldaketarik izan.

2024ko lehenengo zazpi hilabeteetan metatutako aldian, Euskal AE osoan salmentak % 0,2 igo direla ikusi da. Gipuzkoan hazkundea % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, berriz, % 0,1 jaitsi da. Araban, aldiz, lehenengo zazpi hilabeteetako salmentak aurreko urteko lehenengo zazpi hilabeteetan metatutakoaren maila berean mantendu dira.

Elikaduran, salmenten urte honetako metatua —orain arte— % 0,7 igo da; Gainerako produktuetan, aldiz, metatutako aldakuntza % 0,8 jaitsi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.

Eustatek eskerrak ematen dizkie merkataritza-indizea egiten lagundu duten azalera handietako eta elikadura-kate handietako establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,7 igo dira 2024ko uztailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022235_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali