2024/09/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024KO ABUZTUA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi dira 2024ko abuztuan, aurreko hilaren aldean
2023ko abuztuaren aldean, industria-prezioek % 5,5eko jaitsiera izan dute
Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,3 egin dute behera 2024ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 5,5 jaitsi da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2024ko abuztuan Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 6,5) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 1,4) sektoreek izan dituztela jaitsiera handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituzten sektoreak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 8,5) eta Industria kimikoa (% 0,8) izan dira.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2024ko uztailaren aldean, Bitarteko ondasunen prezioak % 1,0 jaitsi dira; Kontsumo-ondasunenak % 0,6 jaitsi dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,2 igo direlako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,7 jaitsi direlako. Energiaren prezioak %0,1 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunak %0,3 igo.
Urte arteko datuetan, 2024ko abuztuan, 2023ko abuztuaren aldean, prezio-jaitsierarik handienak honako arlo hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 24,0) eta Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 17,3). Aitzitik, urte artean igoerarik handiena izan duten prezioak honakoak izan dira: Erauzketa-industriak (% 9,8), eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 5,8).
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2024
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 124,1 | -0,3 | -5,5 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 135,5 | 0,2 | 9,8 |
| Manufaktura-industria | 128,7 | -1,3 | -2,7 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 132,9 | -0,8 | 1,1 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 114,8 | 0,3 | 5,8 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 142,1 | -0,2 | -2,1 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 124,1 | -6,5 | -17,3 |
| Industria kimikoa | 146,4 | 0,8 | 0,8 |
| Botiken fabrikazioa | 130,0 | 0,2 | -1,3 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 119,3 | -1,0 | -1,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 140,3 | -1,4 | -2,4 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 123,3 | -0,8 | 1,5 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 120,1 | 0,0 | 3,0 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 116,8 | 0,0 | 0,8 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 116,9 | 0,3 | 3,1 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 122,6 | 0,3 | 0,4 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 95,7 | 8,5 | -24,0 |
| Ura | 135,9 | -0,5 | 3,0 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 130,8 | -0,6 | 1,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 122,1 | 0,2 | 3,6 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 132,3 | -0,7 | 1,0 |
| Ekipo-ondasunak | 121,4 | 0,3 | 2,0 |
| Bitarteko ondasunak | 134,7 | -1,0 | -1,9 |
| Energia | 106,1 | -0,1 | -24,2 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Irailaren 24a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 24,2) eta Bitarteko ondasunetan (% 1,9) emandako jaitsierarekin. Kontsumo-ondasunen prezioak, % 1,3 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 3,6 eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 1,0 igo direlako. Azkenik, Ekipamenduko ondasunen prezioak % 2,0 igo dira urte artean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 92,11ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62