2024/08/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024KO UZTAILA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 igo dira 2024ko uztailean aurreko hilaren aldean
2023ko uztailaren aldean, industria-prezioek % 3,9ko jaitsiera izan dute
Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 igo dira 2024ko uztailean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 3,9 jaitsi da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko uztailean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa sektoreek igo dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bi kasuetan % 1,8. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Erauzketa-industriak (% 3,0) eta Industria kimikoa (% 0,4) izan dira.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2024ko ekainaren aldean, Energiaren prezioak % 1,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 0,9 eta Ekipamenduko ondasunenak, berriz, % 0,2. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,9 igo dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 1,0 igo direlako, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak aldatu ez izanaren ondorioz.
Urte arteko datuetan, 2024ko uztailean, 2023ko uztailaren aldean, prezio-jaitsierarik handienak honako arlo hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 31,6) eta Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 1,6). Aitzitik, urte artean igoerarik handiena izan duten prezioak honakoak izan dira: Erauzketa-industriak (% 10,7), eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 5,4).
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2024
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 123,9 | 0,8 | -3,9 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 135,2 | -3,0 | 10,7 |
| Manufaktura-industria | 130,2 | 0,7 | 0,4 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 133,5 | 1,1 | -0,4 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 114,4 | 0,9 | 5,4 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 142,1 | 0,4 | -0,8 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 132,8 | 0,7 | -1,6 |
| Industria kimikoa | 145,2 | -0,4 | -1,0 |
| Botiken fabrikazioa | 133,6 | 1,4 | 2,8 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 120,5 | 0,1 | -0,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 141,7 | 1,4 | 0,1 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 124,4 | 1,8 | 2,5 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 120,1 | 0,0 | 2,9 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 116,6 | -0,1 | 0,8 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 116,5 | 0,2 | 4,0 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 122,3 | 0,0 | 1,6 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 85,7 | 1,8 | -31,6 |
| Ura | 136,6 | 0,8 | 3,0 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 131,4 | 0,9 | 0,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 121,9 | 0,0 | 3,4 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 133,0 | 1,0 | -0,2 |
| Ekipo-ondasunak | 121,0 | 0,2 | 2,5 |
| Bitarteko ondasunak | 135,8 | 0,9 | -0,1 |
| Energia | 104,8 | 1,3 | -20,4 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2021eko Abenduaren 20a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 20,4) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,1) emandako jaitsierarekin. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,2 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 3,4 igo direlako, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 0,2 jaitsi direla kontuan hartuz. Azkenik, Ekipamenduko ondasunen prezioak % 2,5 igo dira urte artean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 86,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62