2024/10/29ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. FAMILIAK. 2024

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleen % 89,9 Internetera konektatu da 2024an, 2023an baino ehuneko 1,6 puntu gehiago

Interneteko erabiltzaileen % 97,7k WhatsApp eta berehalako mezularitzako antzeko aplikazioak erabiltzen ditu

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 1.721.800 izan dira 2024ko bigarren hiruhilekoan Interneta erabili duten 15 urte eta gehiagoko pertsonak; hau da, azken hiru hilabeteetan, etxean, lantokian edo beste nonbait, Internetera konektatu direnak. Kopuru hori adin horretako biztanleen % 89,9 da, eta 2023ko aldi beretik 1,6 puntu igo da.

Aurreko urteetan bezala, 65 urte eta gehiagoko biztanleen artean hazi da gehien Interneteko erabiltzaileen kopurua 2024an: % 65era arte (ehuneko 3,8 puntu gehiago). Hala eta guztiz ere, 55-64 urtekoen taldetik (% 97,9) eta, bereziki, 54 urtetik beherakoen taldetik oso urrun daude zifrak, ia biztanle guztiek erabiltzen baitute Internet.

Gizonen % 91k erabiltzen du Internet, eta emakumeen % 88,8k. Generoen arteko aldea ehuneko 2,2 puntutan dago 2024an, hau da, 2023an baino 0,2 puntu gehiago. Nabarmentzekoa da 11.600 internauta berri daudela 65 urte eta gehiagoko adin-tartean.

Alde horretatik, lurralde historikoetan ez dago alde nabarmenik. Araba da erabiltzaileen ehunekorik handiena duen lurralde historikoa (% 90), eta gehien hazi da 2023. urtearen aldean (ehuneko +2,4 puntu); ondoren, Bizkaia (% 89,9) eta Gipuzkoa (% 89,8) daude.

EAEko hiru hiriburuei dagokienez, egoera aurrekoaren antzekoa da. Gasteiz, gainerakoek baino hazkunde handiagoa izan ondoren (+2,4 ehuneko-puntu), Interneteko erabiltzaileen proportziorik handiena duen hiriburua da (% 90), Bilbo (% 89,7) eta Donostia (% 89,1) baino hamarren batzuk gehiago. Eskualde mailan, ehuneko 3,1 puntuko aldea dago Plentzia-Mungiako balio handienaren (% 91,7) eta Arabako Mendialdeko balio txikienaren (% 88,6) artean.

Interneten erabilera gehiago hazi da pertsona ez-aktiboen eta langabeen artean

Jarduerari dagokionez, ia ikasle guztiek (% 99,9) eta biztanleria okupatuak (% 99,2) erabiltzen dute Internet. Bestalde, biztanleria ez-aktiboa eta langabetua (% 75,3), 2023ren aldean gehien (3,6 puntu) hazi den kolektiboa izan arren, gainerako bietatik oso urrun dago, ehuneko 24 puntu inguruko aldearekin.

Interneten nabigatzeko hizkuntza nagusia gaztelania da (% 97,4), ondoren euskara (% 19,5) eta ingelesa (% 18,5). Interneteko ia erabiltzaile guztiak (% 98,7) etxebizitza partikularretik sartzen dira.

Internet beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta informazioa bilatzeko erabiltzen da gehien

Komunikatzeko eta informazioa eskuratzeko zerbitzuak dira Interneteko erabiltzaile gehienek gehien erabiltzen dituztenak (% 99,5). WhatsAppen eta berehalako mezularitzako antzeko beste aplikazio batzuen erabilera da hedatuena, Interneteko erabiltzaileen % 97,7k erabili baitute. Erabiltzaile gehienek (% 95etik gorako ehunekoekin) erabiltzen dute, ezaugarri sozio-demografikoak (adina, sexua, jarduerarekiko erlazioa) alde batera utzita. Adina kontuan hartuta, 65 urte eta gehiagoko pertsonek erabiltzen dituzte gutxien aplikazio horiek, erabiltzaileen % 95,9k, hau da, adin horretako biztanle guztien % 62,3k (aurreko urtean baino ehuneko 4 puntu gehiago).

Komunikazio- eta informazio-zerbitzu horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: mezu elektronikoak jasotzea edo bidaltzea (% 85,2), ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (% 81,5) eta albisteak, egunkariak edo gaurkotasuneko aldizkariak irakurtzea (% 79).

Entretenimendurako eta sormenerako zerbitzuak erabiltzaileen % 88,3k erabiltzen ditu, batez ere gazteenek: 15 eta 24 urte bitarteko ia biztanle guztiek erabiltzen dituzte horrelako zerbitzuak, bereziki musika entzutekoak (% 91,4). Hazkunderik handiena eskaripeko filmak edo bideoak ikustean eman da (ehuneko +7,2 puntu) 2024an 2023an baino. Aitzitik, gehien murriztu den zerbitzua Web orri batean eduki propioak jartzea da, partekatua izan dadin; izan ere, Web orri horretan erabiltzaileen % 17,7 dago (-7,8 puntu).

Internet erabiltzen duten biztanleen % 61,9k administrazio elektronikoa erabili du, eta administrazioek emandako zerbitzuen artean, administrazio-izapideak telematikoki egitea da ohikoena (betetako inprimakiak bidalita) (% 58). Kalkuluen arabera, 1.276.400 pertsonak erabili dute banka elektronikoa (erabiltzaileen % 74,1ek, +2,8 puntu), 2023an baino 85.000 pertsona gehiagok.

977.000 pertsonak baino gehiagok erosi dituzte ondasunak eta zerbitzuak Internet bidez azken hiru hilabeteetan, hau da, 15 urte eta gehiagoko euskal biztanleriaren % 51k (ehuneko 2,6 puntu gehiago 2023an baino); zifra hori Internet erabiltzen duen biztanleriaren % 56,8 da. Internet bidez kontsumitzen duten ia pertsona guztiek erosi dute produktu fisikoren bat (% 92), hala nola arropa, oinetakoak edo osagarriak (% 66,2) edo etxerako ondasunak (% 34,2). Erdiek zerbitzuren bat erosi dute (% 49,2), hala nola kultura-ekitaldietarako sarrerak (% 29), ostatuak (% 28,4) edo garraio-zerbitzuak (% 23,4). Formatu fisikoan edo deskargatzeko moduan, Internet bidez kontsumitzen duten biztanleen % 16,5ek liburuak, aldizkariak edo egunkariak erosi ditu.

Aldea dago gizonek eta emakumeek Sarean erabiltzen dituzten zerbitzuetan

Internetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, emakumeen % 60,9k osasunarekin lotutako zerbitzuak erabiltzen ditu, hala nola osasunari buruzko informazioa bilatzea (Internet erabiltzen duten gizonek baino 10,6 puntu gehiago); emakumeen % 56,8k bidaiekin eta ostatuarekin lotutako zerbitzuak erabiltzen dituzte (+7,5 puntu gehiago) eta emakumeen % 59,6k sare sozialetan parte hartzen dute (gizonek baino ehuneko 6,4 puntu gehiago). Bestalde, gizonen % 69,2k partekatzeko bideo-edukiak ikusten dituzte (emakume erabiltzaileek baino +6,2 puntu gehiago), gizonen % 32k jokoak jokatzen edo deskargatzen dituzte (+5,5 puntu gehiago) eta % 80,7k albisteak, egunkariak edo gaurkotasuneko aldizkariak irakurtzen dituzte (emakumeek baino +3,3 puntu gehiago).

Merkataritza elektronikoan ere aldeak daude sexuaren arabera: emakumeen % 73,7k arropa, oinetakoak eta osagarriak erosten ditu (gizonak baino ehuneko 15,4 puntu gehiago), emakumeen % 26,8k norberaren zaintzarako eta higienerako produktuak erosten ditu (ehuneko 9,4 puntu gehiago) eta % 30,9k kultura-ekitaldietarako sarrerak erosten ditu (+3,8 puntu). Gizonen artean, berriz, % 21ek ekipamendu elektronikoa erosten dute (emakumeek baino 11,9 puntu gehiago), % 12,6k ibilgailuak eta ordezko piezak (+9,6 puntu) eta kirol-materiala (arropa eta oinetakoak izan ezik) gizonen % 18,7k (+8,9 puntu).

Azken hiru hilabeteetan ordenagailua erabiltzeari dagokionez, biztanleriaren proportzioa % 70,1 da. Alde horretatik, gizonen % 72,8k erabiltzen du ordenagailua, eta emakumeen % 67,5ek. Beraz, generoen arteko aldea ehuneko 5,3 puntukoa da, 2023an baino ehuneko 0,4 puntu txikiagoa.

Familien ezaugarriek eragina dute etxeetako IKT ekipamenduetan

2024ko bigarren hiruhilekoan, 841.300 familiak dute Interneterako sarbidea beren etxebizitzetan (% 91,2), 2023an baino 21.600 familia gehiagok (+1 puntu). Biztanleriari dagokionez, 15 urte eta gehiagoko pertsonen % 94,7k (1.814.000) etxetik sar daiteke Sarean.

Bestalde, Euskal AEko etxeen % 77,1ek ordenagailua du, hau da, biztanleen % 83,9k ordenagailua du etxean (+1,3 puntu 2023tik). Etxekoen unitateen % 98,2an telefono mugikorra dago, eta 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 99,1ek sakelako telefonoa du (+0,5 puntu 2023tik).

Etxeetako ikus-entzunezko ekipamenduari dagokionez, % 59k ordainpeko telebista du (+2,8 puntu), hau da, aurreko urtean baino 33.800 familia gehiago. Biztanleriari dagokionez, biztanleriaren % 64,7k du zerbitzu hori etxean (55.300 pertsona gehiagok).

Familia-moten arteko aldeak murriztu arren, horiek esanguratsuak izaten jarraitzen dute. Alderik handienak seme-alabak dituzten familien eta gainerakoen artean gertatzen dira, batez ere bakarrik dauden pertsonek osatutako familien artean. Hala, seme-alabak dituzten familien % 99,6k Interneterako sarbidea dute etxebizitzan, bakarrik dauden pertsonek osatutako familien aldean ia 18,2 puntu gehiago (% 81,4).

Bestalde, seme-alabak dituzten familien % 94,3k ordenagailu motaren bat du etxean, 36,7 puntuko aldea bakarrik bizi diren familiekiko (% 57,6). Azkenik, telefono mugikorrak presentzia zabalduagoa du eta alde txikiagoak ditu; seme-alabak dituzten ia familia guztiek daukate (% 100), ondoren bikoteen % 99,4k eta bakarrik dauden pertsonen % 95ek.

Euskal AEko biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak. 2024

Excel csv
 2024 urtea2023. urteari buruzko aldakuntza
 Mila%Mila*P.P.
ETXEEN HORNIKUNTZAK    
FAMILIAK922,1100,0  
Ordenagailu pertsonala711,477,123,71,4
Telefono mugikorra905,798,219,10,6
Internet841,391,221,61,0
Semeekin/alabekin406,599,62,70,1
Bikote bakarrekoak186,189,37,81,5
Bakarrik bizi diren pertsonak248,781,411,12,1
15 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLEAK1.915,9100,0  
Ordenagailu pertsonala1.608,183,945,61,3
Internet1.814,094,736,50,8
Ordainpeko telebista1.239,064,755,32,2
DVD304,015,90,00,0
Telefono mugikorra1.899,199,132,90,5
INTERNET ERABILTZEN DUTEN BIZTANLEAK1.721,889,950,51,6
Gizonak837,991,024,21,7
Emakumeak883,988,826,31,5
     
Araba / Álava256,790,09,12,4
Bizkaia902,889,923,61,2
Gipuzkoa562,389,817,71,8
     
15-24 urte220,399,910,00,0
25-34 urte209,499,91,80,4
35-44 urte272,999,6-7,60,4
45-54 urte353,299,37,50,6
55-64 urte325,397,914,91,8
65 urte eta gehiago340,765,023,83,8
     
Ikasten230,699,915,30,0
Lanean924,599,28,20,1
Langabezian edo jarduera-ezean566,775,327,03,6
     
Etxetik sartzen dira1.700,198,750,40,0
Lantokitik sartzen dira677,939,44,8-0,9
Ikastetxetik sartzen dira209,512,217,50,7
   108,43,6
Euskaraz nabigatzen dute335,319,50,0-0,6
Gastelaniaz nabigatzen dute1.676,497,456,20,5
Ingeleseraz nabigatzen dute319,418,564,13,2
     
Internet bidez erosi duzu977,556,860,51,9

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleen % 89,9 Internetera konektatu da 2024an, 2023an baino ehuneko 1,6 puntu gehiago

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2024/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022367_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali