2024/10/25eko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 7,5 egin zuen gora 2022an

Guztizko errenta pertsonalaren % 58,3ren jatorria lan-errentak izan dira, % 28,6rena transferentziak edo gizarte-prestazioak, % 8,8rena kapital-errentak eta % 4,3rena jarduera ekonomikoen errentak

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEn bizi diren 18 urte edo gehiagoko biztanleek 25.061 euroko batez besteko errenta pertsonala lortu dute 2022an, hau da, aurreko urtekoa baino % 7,5 handiagoa (1.748 euro gehiago).

Lurralde-banaketari dagokionez, batez besteko errenta pertsonalik handiena Gipuzkoakoa da (26.639 euro), eta, haren atzetik Bizkaikoa, 24.481 eurorekin, eta Arabakoa, 23.660 eurorekin. 2021. urtearekin alderatuta, berriz ere, Gipuzkoan batez besteko errenta pertsonalak izan duen igoera (% 9,4) Bizkaian eta Araban izan duena baino handiagoa izan da (% 6,7koa eta % 5,8koa, hurrenez hurren).

Hiriburuen kasuan, adierazitako aldeak areagotu egiten dira; izan ere, Donostian bizi diren pertsonen batez besteko errenta (30.809 euro) Euskal AEko batezbestekoa baino 5.748 euro handiagoa da. Bilbon eta Gasteizen bizi diren pertsonen batez besteko errentak, berriz, Euskal AEko batezbestekotik hurbilago daude (25.366 euro eta 24.000 euro, hurrenez hurren).

Euskal AEn bizi diren pertsonen errenta erabilgarria (guztizko errentari errentaren gaineko zerga eta langileen konturako gizarte-kotizazioak kenduta kalkulatzen dena) 20.855 eurokoa izan da 2022an, hau da, guztizko errentaren % 83,2. Errenta erabilgarria 2021ekoa baino 1.489 euro handiagoa izan da (% 7,7 handiagoa). Lurraldeen arabera, Gipuzkoako errenta erabilgarria (22.187), berriz ere, Bizkaikoa eta Arabakoa baino handiagoa izan da (20.355 euro eta 19.709 euro, hurrenez hurren).

Euskal AEn bizi diren pertsonek 2022ko ekitaldian jasotako guztizko errenta pertsonalaren osaerari dagokionez, errenta pertsonalaren % 58,3ren jatorria lana izan da, 14.609 euroko batez bestekoarekin (aurreko urtean baino 986 euro gehiago); eta, gainerakoan, % 28,6rena transferentziak edo gizarte-prestazioak (7.158 euro); % 4,3rena jarduera ekonomikoen errentak (1.087 euro); eta % 8,8rena kapital-higigarriaren zein higiezinaren errentak (2.208 euro).

2022. urtean, guztizko errentak % 7,5 egin du gora, eta zertxobait gehiago errenta erabilgarriak (% 7,7), eta igoera hori errenta-mota guztietara hedatzen da, jardueren errentaren kasuan izan ezik, % 0,1 jaitsi baita. Horrela, kapital-errentek % 20,7ko igoera izan dute eta lan-errentek % 7,2koa.

Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala, errenta motaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera (eurotan). 2022

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 GuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeak
Errenta guztira25.06130.35620.18023.66028.47119.10924.48129.76519.68826.63932.16521.474
Lanaren errenta14.60917.83311.63614.18417.08111.44314.51017.68211.63214.96318.42011.732
Kapital-errenta2.2082.6041.8431.7182.0261.4271.9682.3331.6372.8203.3052.367
Jardueren errenta1.0871.4587459431.2456581.0661.4617091.1851.551843
Transferentziak7.1588.4615.9566.8148.1195.5806.9378.2905.7107.6718.8896.532
Errenta erabilgarria20.85525.03117.00519.70923.41416.20320.35524.46616.62622.18726.67417.992

Data 2024ko Urriaren 25a

Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika

Errentak biztanleen artean izan duen banaketari dagokionez, errenta-motaren bat jaso duten 18 urteko eta gehiagoko pertsonak 1,6 milioi dira, hau da, % 87,2; beraz, adin-talde horietako biztanleen % 12,8k ez dute inolako diru-sarrerarik izan 2022an. Gainera, pertsonen % 59,9k Euskal AEko batezbestekoa baino errenta txikiagoa izan dute –inolako errentarik jaso ez dutenak barnean hartuta–, eta % 9,2k batezbestekoaren bikoitza baino errenta handiagoa izan dute, hau da, 50.122 eurotik gorako errenta.

Mediana (hau da, biztanleria bi zati berdinetan banatzen duen errenta zein den ezartzen duen adierazlea) 20.043 eurokoa izan da. Beraz, 2022. urtean, Euskal AEko adin nagusiko biztanleen erdiek urteko 20.043 eurotik gorako batez besteko errenta pertsonala dute, eta gainerako erdiek, berriz, zenbateko hori baino errenta txikiagoa.

Batez besteko errenta pertsonala desberdina da adinaren eta generoaren arabera. Adinari dagokionez, errenta handiagoa da adinean gora egin ahala, 55-59 urtekoen taldera iritsi arte, eta hortik aurrera, behera egiten du biztanleria aktiboaren adin-tarteetatik urrundu ahala.

Gizonen eta emakumeen errentaren banaketan aldeak agertzen dira. Euskal AEko gizonek 30.356 euroko batez besteko errenta lortu dute, eta emakumeek, berriz, 20.180 eurokoa batez beste. Hau da, gizonen errenta pertsonala 10.176 euro handiagoa izan da. Alderik handiena 70-74 urtekoen adin-tartean erregistratu da. Kasu horretan, gizonen batez besteko errenta emakumeena baino 16.296 euro handiagoa izan da. Alde hori 2022an aurreko urtean baino 922 euro handiagoa da.

18-24 urteko gazteen batez besteko errenta pertsonala 5.062 eurora iritsi da, eta % 12,7ko igoera izan du 2022an, aurreko urtekoarekin alderatuta. Adin-tarte horretan, gizonen batez besteko errenta 5.675 eurora iritsi da eta emakumeen batez besteko errenta 4.405 eurokoa izan da, eta, beraz, % 14,1eko igoera izan du. Era berean, 25-29 urteko gazteen batez besteko errenta pertsonala 17.183 eurora iritsi da, eta gora egin du 2021. urtearekin alderatuta, baina neurri txikiagoan (% 6,9ko igoera). Igoera hori handiagoa izan da gizonen kasuan emakumeen kasuan baino (% 7,1 eta % 6,8, hurrenez hurren).

graf0022326_01_e.png

Euskal AEko familien erdiaren batez besteko familia-errenta 40.032 eurokoa izan da 2022. urtean

Euskal AEko batez besteko familia-errenta 50.367 eurokoa izan da 2022. urtean. Guztizko familia-errenta kalkulatzeko, familiako kideen errenta pertsonalak gehitu dira, adingabeenak barne. Euskal AEko familia guztien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala halako bi izan dira gutxi gorabehera. Batez besteko errenta erabilgarria (zergen eta transferentzien ondoren) 41.897 eurokoa izan da 2022. urtean (errenta osoaren % 83,2), eta % 7,3ko igoera izan du 2021. urtearekin alderatuta.

Kasu honetan ere, Gipuzkoa izan da familia-errentarik handieneko lurraldea, 53.652 eurorekin, eta haren atzetik Bizkaia kokatu da 49.438 eurorekin eta ondoren Araba 46.542 eurorekin. Hiriburuei dagokienez, Donostiak izan du familia-errentarik handiena (60.010 euro), eta haren atzetik Bilbo kokatu da 50.389 eurorekin eta ondoren Gasteiz 46.906 eurorekin.

Eskualdeen araberako banaketari dagokionez ere aldeak daude Euskal AE osatzen duten hogei eskualdeen artean. Batezbestekoa baino familia-errenta handiagoak izan dituzten eskualdeak bederatzi izan dira, eta honako hauek nabarmendu dira: Plentzia-Mungia Bizkaian (59.929 euro), Gorbeialdea Araban (57.486 euro) eta Urola Kosta Gipuzkoan (55.899 euro). Gainerako hamaika eskualdeek, berriz, batezbestekoa baino familia-errenta txikiagoak izan dituzte, eta honako hauek izan dira errentarik txikikoenak Debabarrena Gipuzkoan (48.521 euro), Enkartazioak Bizkaian (43.119 euro) eta Arabako Errioxa Araban (35.685 euro). Hain zuzen ere, azken eskualde horrek izan du Euskal AEko familia-errentarik txikiena.

Bestalde, familia-errentetan aldeak agertu dira hartzaile nagusiaren sexuaren arabera. Hartzaile nagusia gizona den kasuan, familien batez besteko diru-sarrerak 55.346 eurora iritsi dira, eta gehienak errenta-maila ertain edo handietan kokatu dira. Hartzaile nagusia emakumea den kasuan, berriz, batez besteko familia-errenta 43.314 eurokoa izan da, eta beheko mailetan kokatu da. Familia horien % 6,6 9.001-12.000 euroko mailan kokatu dira.

Familien % 63,6 inguruk Euskal AEko batezbestekoa (50.367) baino errenta txikiagoa jasotzen dute, edo ez dute errentarik jasotzen. Hain zuzen ere, familien % 2,1ek ez dute diru-sarrerarik izan 2022an. Aitzitik, familien % 8,1ek batez besteko errentaren bikoitzaren inguruko errentak jaso dituzte (>100.734 euro).

Familia-errenta handiagoa da familia-etxean diru-sarrera ekarpenik handiena egiten duen pertsonaren adinean gora egin ahala, 55-59 urtekoen adin-tartera iritsi arte. Adin horretan lortzen da batez besteko errentarik handiena (62.659 eurokoa). Maximo hori gizonen kasuan eta emakumeen kasuan ikus daiteke (66.978 euro eta 56.055 euro). Euskal AEko batezbestekoa baino errenta handiagoa duten familietan, hartzaile nagusiak 40-64 urte ditu.

Errenta pertsonala eta familiarra: emaitza nagusiak Euskal AEn. 2022

Excel csv
 2022 urtea2021. urteari buruzko aldakuntza
 EuroGuztizkoaren gainean ( %)Euro(%) ##
18 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIAREN ERRENTA PERTSONALA 25.061 100 1.748 7,5
errenta-mota    
Lan-errenta14.609 58,3 986 7,2
Kapitalaren errenta2.208 8,8 378 20,7
Jardueren errenta1.087 4,3 -1 -0,1
Transferentziak7.158 28,6 386 5,7
Errenta erabilgarria20.855 83,2 1.489 7,7
Lurralde historikoa    
Araba / Álava23.66094,4 1.287 5,8
Bizkaia24.48197,7 1.537 6,7
Gipuzkoa26.639106,3 2.298 9,4
Hiriburuak    
Bilbao25.366101,2 1.774 7,5
Donostia / San Sebastian30.809122,9 3.251 11,8
Vitoria-Gasteiz24.00095,8 1.385 6,1
Sexua    
Gizonak30.356121,1 1.996 7,0
Emakumeak20.18080,5 1.521 8,2
Adina    
18-34 urte13.64754,5 813 6,3
35-49 urte28.672114,4 1.699 6,3
50-64 urte31.262124,7 2.045 7,0
65-79 urte25.146100,3 2.367 10,4
80 urte eta gehiago20.49281,8 2.088 11,3
Pertzentilak    
257.78031,0 1.082 16,2
5020.04380,0 1.336 7,1
7535.123140,2 2.128 6,4
9561.436245,1 3.211 5,5
     
FAMILI ERRENTA50.367100,0 3.362 7,2
Lurralde historikoa    
Araba / Álava46.54292,4 2.485 5,6
Bizkaia49.43898,2 2.904 6,2
Gipuzkoa53.652106,5 4.5089,2
Hiriburuak    
Bilbao50.389100,0 3.368 7,2
Donostia / San Sebastian62.010123,1 6.446 11,6
Vitoria-Gasteiz46.90693,1 2.6746,0
Hartzaile nagusiaren sexua    
Gizonak55.346109,9 3.798 7,4
Emakumeak43.31486,0 2.849 7,0
Familia tamaina    
pertsona 128.77357,1 1.919 7,1
2 pertsona47.07193,5 3.542 8,1
3-5 pertsona69.274137,5 4.756 7,4
6-9 pertsona74.757148,4 3.396 4,8
10 pertsona eta gehiago95.625189,9 373 0,4
Pertzentilak    
2522.66445,0 1.547 7,3
5040.03279,5 2.496 6,6
7563.436125,9 3.716 6,2
95118.250234,8 6.645 6,0

(*)p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2024ko Urriaren 25a

Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika

Informazio gehiago nahi izanez gero: Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 7,5 egin zuen gora 2022an

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2024/10/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022326_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali