2024/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 jaitsi dira 2024ko irailean, aurreko hilaren aldean

2023ko irailaren aldean, industria-prezioek % 6,5eko jaitsiera izan dute

Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 jaitsi dira 2024ko irailean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 6,5 jaitsi da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2024ko irailean aurreko hilaren aldean beherakadarik handienak izan dituzten sektoreak dira Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa, eta lehenengoak % 5,4ko jaitsiera izan du eta bigarrenak % 1,2koa. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoerarik handiena izan duten sektoreak dira Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (% 1,3) eta Kautxu produktuen, plastikoaren eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 0,7).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, eta 2024ko abuztuaren aldean, Energiaren prezioak % 3,4 jaitsi dira; Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,3 jaitsi dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,3 jaitsi direlako, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak aldatu ez izanaren ondorioz. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,1 igo dira, eta Ekipamenduko ondasunenak ere ez dira aldatu.

Urte arteko datuetan, 2024ko irailean, 2023ko irailaren aldean, prezio-jaitsierarik handienak honako adar hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 26,5eko jaitsiera) eta Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak (% 26,1ekoa). Aitzitik, urte artean igoerarik handiena izan duten prezioak Erauzketa-industriak (% 7,6), eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,6) adarretakoak izan dira.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2024

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA123,4-0,5-6,5
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak135,1-0,37,6
Manufaktura-industria128,0-0,6-3,4
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria132,7-0,20,7
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza113,9-0,81,1
Zurgintza, papera eta arte grafikoak143,91,3-2,6
Kokeak eta petrolioa fintzen117,4-5,4-26,1
Industria kimikoa146,8-0,40,9
Botiken fabrikazioa130,10,1-3,3
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,10,7-1,7
Metalurgia eta produktu metalikoak140,0-0,2-0,3
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa121,9-1,20,0
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa120,10,03,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,80,01,0
Garraiorako materialen fabrikazioa117,40,43,6
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa122,1-0,40,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna95,5-0,2-26,5
Ura136,20,33,0
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak130,5-0,30,7
Kontsumoondasun iraunkorrak122,10,03,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak131,8-0,30,3
Ekipo-ondasunak121,40,01,9
Bitarteko ondasunak134,90,1-0,4
Energia102,5-3,4-30,2

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Urriaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian, % 30,2ko jaitsiera izan baita, eta Bitarteko ondasunetan, kasu honetan jaitsiera % 0,4koa izan da. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,7 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 3,2 igo direlako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 0,3. Azkenik, Ekipamenduko ondasunen prezioak % 1,9 igo dira urte artean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 93,10eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 jaitsi dira 2024ko irailean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022319_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali