2024/11/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 jaitsi dira 2024ko urrian aurreko hilaren aldean

2023ko urriarekin alderatuta, industriako prezioek % 6,3ko beherakada izan dute

2024ko urrian Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 jaitsi ziren aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urriko urte arteko tasak % 6,3ko atzerakada izan du; horrek azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen du.

Azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2024ko urrian, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-% 3,1) eta Botiken fabrikazioa (-% 2,4) sektoreek izan dituztela jaitsierarik handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, hileko prezioetan igoerarik handiena izan duten sektoreak hauek izan dira: Kokeak eta petrolioa fintzea (% 2,7) eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 0,9).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2024ko irailaren aldean, Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,8 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,9 jaitsi direlako, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak konstante mantendu direlako. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,5 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunenak eta Energiarenak % 0,4.

Urte arteko terminoetan, 2024ko urria 2023ko urriarekin alderatuta, prezioen jaitsierarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 29,6) eta Kokeak eta petrolioa fintzea (% 21,4) adarretan izan dira. Aitzitik, urte arteko datuetan igoera handiena izan duten prezioak Erauzketa-industriak adarrean daude, % 6,4rekin. Ura eta Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk, konponketa eta instalazioa, prezioek % 3,2 egin dute gora 2023ko urriaren aldean.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2024

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA122,8-0,5-6,3
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak135,10,06,4
Manufaktura-industria127,7-0,2-2,5
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria131,6-0,8-0,2
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza113,2-0,2-2,4
Zurgintza, papera eta arte grafikoak143,5-0,32,5
Kokeak eta petrolioa fintzen120,52,7-21,4
Industria kimikoa145,5-0,80,1
Botiken fabrikazioa127,0-2,4-2,6
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak120,00,0-1,5
Metalurgia eta produktu metalikoak139,1-0,6-0,3
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa122,90,92,1
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa120,20,13,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,60,01,3
Garraiorako materialen fabrikazioa116,1-1,12,5
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa121,3-0,63,2
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna92,5-3,1-29,6
Ura137,30,83,2
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak129,4-0,8-0,2
Kontsumoondasun iraunkorrak122,10,03,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak130,6-0,9-0,7
Ekipo-ondasunak120,8-0,42,2
Bitarteko ondasunak134,3-0,50,0
Energia102,1-0,4-28,2

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2024ko Azaroaren 21a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 28,2ko jaitsiera) eta Kontsumo-ondasunetan (% 0,2ko jaitsiera). Prezioak % 0,7 jaitsi dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorretan eta % 3,2 igo Kontsumo-ondasun iraunkorretan. Bitarteko ondasunen prezioak aurreko urteko hilabete berean mantendu ziren. Azkenik, Ekipo-ondasunen prezioek % 2,2ko urte arteko hazkundea izan dute.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 93,10eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 jaitsi dira 2024ko urrian aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022676_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali