2024/11/28eko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 igo dira 2024ko urrian

Aurreko hilaren aldean, salmentak % 0,6 jaitsi dira

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko urrian, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzenduta, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean.

Urriko salmentak, aurreko hilarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta dagozkion urtaro-eraginak atera ondoren, % 0,6 jaitsi dira.

Salmentak egonkor mantendu dira hiletik hilerako balioetan Elikaduran, eta Gainerako produktuetan, berriz, % 1,7 jaitsi dira. Urtetik urterako balioetan, 2023ko urritik 2024ko urrira, salmenten bilakaera positiboa izan da bi sektoreetan: % 2,7 igo dira Elikaduran eta % 1,1 Gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urria 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE2,2-0,60,3
Araba/Álava1,6-0,10,3
Bizkaia3,0-0,50,3
Gipuzkoa1,0-0,90,4
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak2,70,00,6
Gainerako produktuak1,1-1,7-0,3
    
ENPLEGU-INDIZEA   
Euskal AE2,10,71,6

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan

2024ko urrian, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, urtetik urterako balioetan, % 3,0 igo dira Bizkaian, % 1,6 Araban eta % 1,0 Gipuzkoan.

Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, salmentek % 0,9 egin dute behera Gipuzkoan, % 0,5 Bizkaian eta % 0,1 Araban.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua % 2,1 igo da 2023ko urriarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, langileen indizea % 0,7 igo da.

2024ko lehenengo hamar hilabeteetan metatutako aldian, salmentek % 0,3 egin dute gora Euskal AE osoan. Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan % 0,4 igo dira, eta Bizkaian eta Araban berriz, bietan, % 0,3.

Sektoreen arabera, Elikaduran urte hasieratik salmenten metatuak % 0,6ko igoera izan du, eta Gainerako produktuetan, berriz, salmentek % 0,3ko jaitsiera izan dute.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak, egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtaroen eraginik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 igo dira 2024ko urrian

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022714_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali