2024/11/26ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2024/II
Euskal AEko ezkontzak 2.356 izan ziren 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 2,7 gehiago
2019arekin alderatuta, % 8 igo dira
Eustaten datuen arabera, 2024ko bigarren hiruhilekoan 2.356 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 2,7 gehiago (2.293). Ezkontza guztietatik 2.266 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren (% 96,2) eta beste 90 sexu bereko pertsonen artekoak (% 3,8), 49 emakumeen artekoak eta 41 gizonen artekoak.
Ohikoa denez, bigarren hiruhilekoan loturen kopuruak nabarmen egin du gora lehen hiruhilekoaren aldean. Bestalde, ekainean hiruhilekoko loturen % 44,7 egin ziren. Hiruhileko honetako datuak eta pandemiaren aurreko hiruhileko berekoak alderatuz gero, % 8ko igo dira.
Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzak gehitu egin ziren Araban (340) eta Bizkaian (1.131); Gipuzkoan, berriz, jaitsi egin ziren (758). Bestalde, 127 ezkontza inskribatu ziren Euskal AEtik kanpo.
2024ko udaberriko hilabeteetan, ezkontza zibilak % 93 izan ziren, % 89,2 sexu desberdinekoak, eta % 3,8 sexu berekoen ezkontza guztiak, nahitaez zibilak. Ehuneko hori 2023ko hiruhileko berean izandakoa baino 1,9 puntu handiagoa izan zen.
2024ko bigarren hiruhilekoko 2.356 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.221 gizon eta 2.233 emakume ezkondu ziren. 1.839 senarrentzat (% 82,8) lehen ezkontza izan zen; 15 alargun eta 367 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeei dagokienez, 1.875 emakume ezkongabe (% 84), 11 alargun eta 347 dibortziatu izan ziren.
Senarren % 92k eta emazteen % 86,8k 30 urte edo gehiago zituzten
Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 92k eta emazteen % 86,8k 30 urte edo gehiago zituzten. 2023ko aldi berean, proportzioa % 91,4 izan zen gizonentzat eta % 86,7 emakumeentzat.
2024ko apirilean, maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren, ezkonberrien % 14,7 eta % 19,3 atzerritarrak ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ehuneko hori ehuneko 2,7 puntu igo da gizonen artean eta 3,7 emakumeen artean.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2024/II
| | 2024/II | 2024/I | 2023/II |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
| Ezkontzak | 2.356 | 100,0 | 1.064 | 100,0 | 121,4 | 2.293 | 100,0 | 2,7 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 340 | 14,4 | 140 | 13,2 | 142,9 | 280 | 12,2 | 21,4 |
| Bizkaia | 1.131 | 48,0 | 520 | 48,9 | 117,5 | 1.062 | 46,3 | 6,5 |
| Gipuzkoa | 758 | 32,2 | 355 | 33,4 | 113,5 | 775 | 33,8 | -2,2 |
| Euskal AEtik kanpo | 127 | 5,4 | 49 | 4,6 | 159,2 | 176 | 7,7 | -27,8 |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 2.266 | 96,2 | 1.026 | 96,4 | 120,9 | 2.211 | 96,4 | 2,5 |
| Kanonikoak | 165 | 7,0 | 24 | 2,3 | 587,5 | 204 | 8,9 | -19,1 |
| Zibilak | 2.101 | 89,2 | 1.002 | 94,2 | 109,7 | 2.007 | 87,5 | 4,7 |
| Sexu bereko pertsonen artean | 90 | 3,8 | 38 | 3,6 | 136,8 | 82 | 3,6 | 9,8 |
| Gizon artean | 41 | 1,7 | 20 | 1,9 | 105,0 | 33 | 1,4 | 24,2 |
| Emakume artean | 49 | 2,1 | 18 | 1,7 | 172,2 | 49 | 2,1 | 0,0 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 2.221 | 100,0 | 1.013 | 100,0 | 119,2 | 2.088 | 100,0 | 6,4 |
| Ezkongabea | 1.839 | 82,8 | 805 | 79,5 | 128,4 | 1.794 | 85,9 | 2,5 |
| Alargunak | 15 | 0,7 | 19 | 1,9 | -21,1 | 18 | 0,9 | -16,7 |
| Dibortzuatuak | 367 | 16,5 | 189 | 18,7 | 94,2 | 276 | 13,2 | 33,0 |
| < 30 urte | 177 | 8,0 | 97 | 9,6 | 82,5 | 179 | 8,6 | -1,1 |
| 30 - 39 urte | 886 | 39,9 | 369 | 36,4 | 140,1 | 882 | 42,2 | 0,5 |
| = 40 urte | 1.158 | 52,1 | 547 | 54,0 | 111,7 | 1.027 | 49,2 | 12,8 |
| Espainiarrak | 1.895 | 85,3 | 762 | 75,2 | 148,7 | 1.837 | 88,0 | 3,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 326 | 14,7 | 251 | 24,8 | 29,9 | 251 | 12,0 | 29,9 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 2.233 | 100,0 | 1.011 | 100,0 | 120,9 | 2.118 | 100,0 | 5,4 |
| Ezkongabea | 1.875 | 84,0 | 797 | 78,8 | 135,3 | 1.801 | 85,0 | 4,1 |
| Alargunak | 11 | 0,5 | 13 | 1,3 | -15,4 | 6 | 0,3 | 83,3 |
| Dibortzuatuak | 347 | 15,5 | 201 | 19,9 | 72,6 | 311 | 14,7 | 11,6 |
| < 30 urte | 294 | 13,2 | 141 | 13,9 | 108,5 | 281 | 13,3 | 4,6 |
| 30 - 39 urte | 977 | 43,8 | 421 | 41,6 | 132,1 | 962 | 45,4 | 1,6 |
| = 40 urte | 962 | 43,1 | 449 | 44,4 | 114,3 | 875 | 41,3 | 9,9 |
| Espainiarrak | 1.801 | 80,7 | 692 | 68,4 | 160,3 | 1.788 | 84,4 | 0,7 |
| Atzerriko nazionalitatea | 432 | 19,3 | 319 | 31,6 | 35,4 | 330 | 15,6 | 30,9 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Apirila | 528 | 22,4 | | | | 451 | 19,7 | 17,1 |
| Maiatza | 774 | 32,9 | | | | 779 | 34,0 | -0,6 |
| Ekaina | 1.054 | 44,7 | | | | 1.063 | 46,4 | -0,8 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2024ko Azaroaren 26a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62