2024/12/26ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,8 igo dira 2024ko azaroan

Aurreko hilabetearen alderatuta, salmentak % 0,6 jaitsi dira

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko azaroan, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzenduta, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,8 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean.

Azaroko salmentak, aurreko hilarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta dagozkion urtaro-eraginak atera ondoren, % 0,6 jaitsi dira.

Salmentak % 0,7 jaitsi dira hiletik hilerako balioetan Elikaduran. Gainerako produktuen sektorean, berriz, aurreko hilabetearekin alderatuta, jaitsiera % 0,5ekoa izan da. Urtetik urterako balioetan, 2023ko azarotik 2024ko azarora, salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduran, eta % 2,8 igo dira. Gainerako produktuen sektorean, aldiz, salmentak % 0,2 jaitsi dira aurreko urteko hil berarekin alderatuta.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,8-0,60,5
Araba/Álava1,1-0,10,4
Bizkaia2,8-0,60,5
Gipuzkoa0,2-0,80,4
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak2,8-0,70,8
Gainerako produktuak-0,2-0,5-0,3
    
ENPLEGU-INDIZEA   
Euskal AE1,40,31,6

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Abenduaren 26a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Lurralde historikoen arabera, 2024ko azaroan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, urtetik urterako balioetan, % 2,8 igo dira Bizkaian, % 1,1 Araban eta % 0,2 Gipuzkoan.

Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, salmentek % 0,8 egin dute behera Gipuzkoan, % 0,6 Bizkaian eta % 0,1 Araban.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua % 1,4 igo da 2023ko azaroarekin alderatuta. Hilen arteko balioan, langileen indizea % 0,3 igo da.

2024ko lehenengo hamaika hilabeteetan metatutako aldian, salmentek % 0,5 egin dute gora Euskal AE osoan. Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan eta Araban % 0,4 igo dira eta Bizkaian, berriz % 0,5.

Sektoreen arabera, Elikaduran urte hasieratik salmenten metatuak % 0,8ko igoera izan du, eta Gainerako produktuetan, berriz, % 0,3ko jaitsiera.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak, egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtaroen eraginik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,8 igo dira 2024ko azaroan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022828_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali