2024/12/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko AZAROA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 igo dira 2024ko azaroan aurreko hilaren aldean
2023ko azaroarekin alderatuta, industriako prezioek % 0,3 egin dute behera
2024ko azaroan, Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 igo ziren aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Azaroko urte arteko tasa % 0,3 jaitsi da; tasa horrek azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen du.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko azaroan, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,8) eta Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (% 1,7) sektoreek igo dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, hileko prezioetan jaitsierarik handiena izan duten sektoreak Ura (%-2,3) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%-0,7) izan dira
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2024ko urriaren aldean, Energiaren prezioak % 1,5 igo dira eta Kontsumo-ondasunenak % 0,2, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 1,5 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi direlako. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,3 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunenak % 0,2.
Urte artean, 2023ko azarotik 2024ko azarora, prezioen jaitsierarik handienak Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 12,1) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,4) adarretan izan dira. Aitzitik, urte arteko datuei dagokienez, igoera handiena izan duten prezioak Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen sektorean (% 5,6) eta Uraren sektorean (% 6,9) izan dira.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2024
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| Indize orokorra | 111,4 | 0,1 | -0,3 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 128,7 | -0,4 | 3,8 |
| Manufaktura-industria | 114,6 | 0,0 | -0,1 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 122,9 | -0,5 | 2,1 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 111,8 | 0,0 | 5,6 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 123,0 | -0,7 | 2,8 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 114,3 | 1,6 | -12,1 |
| Industria kimikoa | 129,3 | 1,1 | 4,7 |
| Botiken fabrikazioa | 108,1 | 0,0 | 2,7 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 117,9 | 0,1 | 0,4 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 110,3 | -0,2 | -0,4 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 110,9 | -0,3 | 2,6 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 113,1 | -0,4 | 0,1 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 112,6 | -0,2 | 1,0 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 114,2 | -0,5 | 4,6 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 115,9 | 1,7 | 4,6 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 76,1 | 1,8 | -4,4 |
| Ura | 125,7 | -2,3 | 6,9 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 119,1 | 0,2 | 3,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 114,7 | 1,5 | 5,7 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 120,3 | -0,2 | 2,3 |
| Ekipo-ondasunak | 113,4 | -0,2 | 3,3 |
| Bitarteko ondasunak | 114,5 | -0,3 | 0,3 |
| Energia | 97,7 | 1,5 | -9,0 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Abenduaren 20a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian, non % 9,0ko jaitsiera ikusten baita. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,3 igo dira eta Kontsumo-ondasunenak % 3,0, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 2,3 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 5,7. Azkenik, Ekipo-ondasunen prezioek % 3,3ko urte arteko hazkundea izan dute.
INFORMAZIO-OHARRA
Industria-prezioen indizearen erreferentzia-urtea berritu egin da, eta 2021a izango da haren oinarri berria, Eurostaten irizpideei jarraituz. Oinarri-aldaketaren prozesuak metodologia sakonki eguneratzea ekarri du, eta, besteak beste, baliozkotzeko eta egozteko metodoak berrikusi dira eta aztertu beharreko biztanleria doitu da. Horrek guztiak indizearen serieak eguneratzea ekarri du.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 75,55eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62