HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landa-ostatuetako...

2024/12/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landa-ostatuetako eta apartamentu turistikoetako sarrerak eta gaualdiak % 30 baino gehiago izan dira 2024ko azaroan

Aterpetxe turistikoetan, sarrerak % 29,4 gehitu dira eta gaualdiak % 25,6

2024ko azaroan, Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak % 33,3 gehitu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean, eta gaualdiak % 37,1, Eustaten datuen arabera. Urte arteko hazkunde horiekin, 10.321 bidaiari-sarrera izan dira, eta guztira 23.087 gaualdi izan dira azaroan.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Azaroa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2024/11m/m-12 (%)2024/11m/m-12 (%)2024/112023/112024/11p.p. *2024/11p.p. *
EUSKAL AE10.32133,323.08737,12,242,1818,64,923,05,6
Estatukoak9.08733,920.12035,52,212,19----
Atzerritarrak1.23429,12.96748,52,402,09----
           
Araba/Álava2.48033,05.32239,22,152,0516,54,220,35,0
Estatukoak2.33243,34.93348,42,122,04----
Atzerritarrak148-37,6389-22,02,632,11----
           
Bizkaia3.22782,26.71457,22,082,4119,67,524,57,7
Estatukoak2.94188,86.02456,12,052,48----
Atzerritarrak28634,369067,52,411,93----
           
Gipuzkoa4.61412,311.05126,32,402,1319,33,823,74,5
Estatukoak3.8145,99.16319,62,402,13----
Atzerritarrak80058,11.88873,72,362,15----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abenduaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko azaroarekin alderatuta % 29,1eko hazkundearekin, atzerriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan ekoitzitako sarrera guztien % 12,0 izan ziren 2024ko azaroan. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 12,9 dira, 2023ko azaroarekin alderatuta % 48,5 igo ondoren.

Lurralde historikoen arabera, Araban sarrerak % 33,0 gehitu dira, Bizkaian % 82,2 eta Gipuzkoan % 12,3. Gaualdiek urte arteko % 39,2 egin dute gora Araban, % 57,2 Bizkaian eta % 26,3 Gipuzkoan.

Euskal AEko mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,24 egunekoa izan da 2024ko azaroan, aurreko urteko hil berean izandako 2,18 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Plazen okupazio maila ehuneko 4,9 puntu igo da 2023ko azaroan lortutakoaren aldean, % 18,6an kokatuz. Logelen okupazioak ehuneko 5,6 puntuko urte arteko igoera izan du, eta azken hilabete honetan % 23,0koa izan da.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko azaroan 14.129 sarrera erregistratu dira, eta 51.745 gaualdi izan dira. Datu horiek aurreko urteko azarokoekin alderatuz gero, igoera % 60,6koa izan da sarreren kasuan eta % 30,3koa gaualdien kasuan.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Azaroa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2024/11m/m-12 (%)2024/11m/m-12 (%)2024/112023/112024/11p.p. *2024/11p.p. *
EUSKAL AE14.12960,651.74530,33,664,5132,85,363,27,2
Estatukoak10.56159,835.74334,83,384,01----
Atzerritarrak3.56862,916.00221,24,486,03----
           
Araba/Álava538-15,98.5997,415,9812,5126,92,075,53,8
Estatukoak486-14,15.72514,911,778,80----
Atzerritarrak52-29,62.874-5,030,0030,00----
           
Bizkaia10.08979,323.12264,72,292,5032,39,548,313,5
Estatukoak7.57477,516.23976,02,142,16----
Atzerritarrak2.51585,26.88343,02,743,55----
           
Gipuzkoa3.50238,220.02313,35,726,9736,92,074,34,6
Estatukoak2.50040,913.77912,05,516,93----
Atzerritarrak1.00231,96.24416,46,237,07----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abenduaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 25,3 eta gaualdi guztien % 30,9 atzerriko bisitariei dagokie, azaroan urte arteko % 62,9ko eta % 21,2ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,66 egunekoa izan da 2024ko azaroan, hau da, 2023ko azarokoa (4,51 egun Euskal AE osoan) baino txikiagoa. Araban mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 15,98 egunekoa izan da, Gipuzkoan 5,72 egunekoa eta Bizkaian 2,29 egunekoa.

Plazen okupazio maila % 32,8ra iritsi da Euskal AE osoan azken hilabete honetan, hau da, ehuneko 5,3 puntu gehiago 2023ko azaroan baino. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, berriz, ehuneko 7,2 puntu igo da, eta % 63,2an kokatu da.

Euskal AEko Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko azaroan % 29,4ko urte arteko igoera izan dute sarrerek; 12.900 sarrerek 23.265 ostatu-gau eragin dituzte. Bizkaian 14.254 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 8.300 eta, azkenik, Araban 710 ostatu-gau mota horietan.

Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Azaroa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2024/11m/m-12 (%)2024/11m/m-12 (%)2024/112023/112024/11p.p.
EUSKAL AE12.90029,423.26525,61,801,8625,04,0
Estatukoak6.88030,112.02328,81,751,77--
Atzerritarrak6.02128,711.24222,41,871,96--
         
Araba/Álava53312,4710-2,21,331,5314,2-1,0
Estatukoak50812,0685-2,91,351,55--
Atzerritarrak2521,42521,41,001,00--
         
Bizkaia7.43316,414.25414,91,921,9431,74,8
Estatukoak3.8264,96.7745,51,771,76--
Atzerritarrak3.60731,77.48125,02,072,18--
         
Gipuzkoa4.93458,98.30053,91,681,7419,24,8
Estatukoak2.545114,54.565106,41,791,86--
Atzerritarrak2.38924,53.73617,51,561,66--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abenduaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko Aterpetxe turistikoetako egonaldiaren batez besteko iraupena, 2024ko azaroan, 1,80 egunekoa izan da. Plazakako betetze-maila, azkenik, ehuneko 4,0 puntuz igo ondoren, % 25,0koa izan da.

Informazio-oharra

ETHren erantzun-tasa % 92,6koa izan da landa-ostatuetan, % 80,7koa turismo-apartamentuetan eta % 81,0koa Aterpetxe turistikoetan. Eustatek egindako ahalegina eskertu die inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landa-ostatuetako eta apartamentu turistikoetako sarrerak eta gaualdiak % 30 baino gehiago izan dira 2024ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022825_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali