2024/12/27ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. 2024/III
Euskal AEn esportazioen prezioak % 0,8 igo ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan
Inportazioen prezioak % 1,3 igo ziren
Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 0,8 igo dira 2023ko hiruhileko beraren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, % 0,9 egin dute behera.
Inportazioek joera bera dute, prezioak % 1,3 igo baitira urte artean, baina aldaketa positiboa izan dute, % 0,9koa, 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Esportazio "energetikoen" prezioak % 4,2 igo ziren aurreko urtearen aldean, eta "ez-energetikoenak" % 0,5. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun "energetikoen" prezioak % 2,9 jaitsi dira eta "ez-energetikoenak" % 0,9.
Inportazioen kasuan, produktu "energetikoen" prezioen indizeak behera egin du bai urte arteko tasan (% 0,9 gutxiago), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (% 2,3 gutxiago). Ondasun "ez-energetikoak", aldiz, % 1,9 hazi ziren urte arteko tasan eta % 2,3 hiruhileko arteko alderaketan.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2024/III
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | -0,9 | 0,8 | 0,9 | 1,3 |
| | | | | |
| Energiazko gaiak | -2,9 | 4,2 | -2,3 | -0,9 |
| Energiazkoak ez diren gaiak | -0,9 | 0,5 | 2,3 | 1,9 |
| Kontsumo-ondasunak | 1,3 | -0,4 | 3,4 | 11,9 |
| Kapital-ondasunak | -0,2 | 4,9 | 2,9 | 4,0 |
| Bitarteko ondasunak | -1,7 | 0,0 | 0,4 | -0,1 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2024ko Abenduaren 27a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmentzekoa da aurreko urtearen aldean Kapital-ondasunen esportazioen prezioek izan duten hazkundea (% 4,9); Bitarteko ondasunenak ez dira aldatu (% 0,0) eta Kontsumo-ondasunenak % 0,4 jaitsi dira. 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, joerak alderantzikatu egin dira: Kontsumo-ondasunen prezioak igo egin dira (% 1,3), baina Kapital-ondasunenak (%-0,2) eta Bitarteko ondasunenak jaitsi egin dira (%-1,7).
Inportazioetara bideratuz, ikusten da hazkunde orokorra izan dela hiruhilekoen arteko konparazioan: Kontsumo-ondasunen (% 3,4), Kapital-ondasunen (% 2,9) eta Bitarteko ondasunen (% 0,4) prezioak hazi egin dira. Urte arteko kontrastean ere, Kontsumo-ondasunen prezioak % 11,9 eta Kapital-ondasunenak % 4,0 igo baitira, baina Bitarteko ondasunenak izan ezik, horien prezioak % 0,1 jaitsi baitira.
Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute aurreko urtearen aldean. Eurogunean % 1,0 igo dira, EBn % 0,2 eta Munduko gainerakoan % 7,3; aldiz, ELGAn % 0,2 jaitsi dira.
2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, joera dezente moteldu da Eurogunean, % 0,2ko hazkundearekin; gainerako eremuetan, berriz, % 1,0ko beherapenak izan dira ELGAn, % 0,2koa Munduko gainerakoan eta % 0,1ekoa EBn.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2024/III
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | -0,9 | 0,8 | 0,9 | 1,3 |
| | | | | |
| Euro eremua | 0,2 | 1,0 | 2,3 | 4,5 |
| EB-28 | -0,1 | 0,2 | 2,5 | 4,4 |
| ELGE | -1,0 | -0,2 | 1,5 | 2,6 |
| Munduko besteak | -0,2 | 7,3 | -0,7 | -1,6 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2024ko Abenduaren 27a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Inportazioei dagokienez, hiru Eremu Ekonomikotan eman dira hazkundeak bai urte arteko prezioetan bai hiruhileko artekoetan, eta EB eta Eurogunea nabarmentzen dira. Aldiz, munduko gainerako lurraldeetako inportazioen prezioen joera alderantzizkoa da: urte artean % 1,6 jaitsi dira, eta hiruhileko artean % 0,7.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62