2025/01/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2024ko ABENDUA
2024ko abenduan Euskal AEko industria-prezioak % 1,2 igo ziren, aurreko hilaren aldean
2023ko abenduaren aldean, industriako prezioek % 1,6 egin dute gora
2024ko abenduan, Euskal AEko industria-prezioak % 1,2 igo ziren 2024ko azaroaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Abenduko urte arteko tasak (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza) % 1,6ko igoera izan du.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko abenduan, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,8) eta Industria kimikoa (% 1,5) sektoreek igo dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, hileko arteko jaitsierarik handienak izan zituzten sektoreak Erauzketa industriak (% 1,7) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 0,4) izan ziren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2024ko azaroaren aldean, Energiaren prezioak % 6,7 igo dira. Bitarteko ondasunen prezioak % 0,1 igo dira, eta baita Kontsumo-ondasunenak ere. Azken kasu horretan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 1,2 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi. Ekipoko ondasunen prezioak, azkenik, ez dira aldatu aurreko hilabetearen aldean.
Urte artean, 2024ko abendua 2023ko abenduarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 19,3) eta Ura (% 6,9) adarretan izan dira. Aitzitik, urte arteko prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten adarrak Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 6,1) eta Erauzketa industriak (% 0,5) izan dira.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2024
| | Indizea | Aldearen % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| Indize orokorra | 112,7 | 1,2 | 1,6 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 126,6 | -1,7 | -0,5 |
| Manufaktura-industria | 114,8 | 0,2 | 0,5 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 123,5 | 0,0 | 2,5 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 111,4 | -0,3 | 4,0 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 122,6 | -0,4 | 3,1 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 115,9 | 1,4 | -6,1 |
| Industria kimikoa | 131,3 | 1,5 | 5,8 |
| Botiken fabrikazioa | 108,1 | 0,0 | 2,7 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 118,4 | 0,4 | 0,7 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 110,0 | -0,2 | -0,4 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 111,0 | -0,2 | 3,1 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 113,2 | 0,3 | -0,2 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 112,7 | 0,4 | 1,4 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 114,1 | -0,1 | 2,6 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 116,1 | 0,6 | 5,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 88,9 | 16,8 | 19,3 |
| Ura | 125,7 | 0,0 | 6,9 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 119,5 | 0,1 | 3,5 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 114,9 | 1,2 | 5,8 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 120,8 | -0,2 | 3,0 |
| Ekipo-ondasunak | 113,1 | 0,0 | 2,2 |
| Bitarteko ondasunak | 114,7 | 0,1 | 0,5 |
| Energia | 104,2 | 6,7 | 2,5 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza, kasu guztietan, gero eta handiagoa izan da. Kontsumo-ondasunek % 3,5eko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 5,8koa eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 3,0koa. Energiaren prezioak % 2,5 igo dira eta Ekipoko ondasunenak % 2,2. Azkenik, Bitarteko ondasunen prezioek % 0,5eko urte arteko igoera izan dute.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,54ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62