2025/01/28ko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA AZALER HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko ABENDUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,3 hazi dira 2024. urtean
Elikagaietan salmentak % 0,6 igo dira, eta gainerako produktuetan % 0,3 egin dute behera
2024. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,3ko hazkunde metatua izan dute, Eustatek landutako datuen arabera. Elikagaien sektorearen kasuan, salmentak % 0,6 igo dira aurreko urtearen aldean, eta gainerako produktuen sektorean, berriz, % 0,3 jaitsi dira.
Urtean zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban salmentak % 0,4 gehitu dira 2023. urtearen aldean, eta % 0,3 Gipuzkoan eta Bizkaian.
Sektoreko landunen indizeak % 1,6ko hazkunde metatua izan du 2024an.
2024ko abenduan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,7 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta dagozkion egutegi-ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilabetearekin, 2024ko azaroarekin, alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 1,6 murriztu dira, dagozkien urtaro-ondorioak atera ondoren.
Elikaduraren sektoreko salmentak % 2,2 jaitsi dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, % 0,4ko jaitsiera aurreko hilaren aldean. Urte artean, 2024ko abenduan eta 2023ko abenduan, salmenten bilakaera negatiboa izan da bai Elikaduran (% 1,1eko jaitsiera), bai Gainerako produktuetan (% 0,1eko jaitsiera).
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abendua 2024 (P)
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -0,7 | -1,6 | 0,3 |
| Araba/Álava | 0,5 | 0,2 | 0,4 |
| Bizkaia | -1,2 | -2,2 | 0,3 |
| Gipuzkoa | -0,5 | -1,3 | 0,3 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -1,1 | -2,2 | 0,6 |
| Gainerako produktuak | -0,1 | -0,4 | -0,3 |
| | | | |
| ENPLEGU-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 2,1 | 0,2 | 1,6 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2025eko Urtarrilaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2024ko abenduan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,5 gehitu ziren Araban, urte arteko terminoetan. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 1,2 eta % 0,5 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Antzera, hil arteko baliotan, Araban salmentak % 0,2 igo dira, baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,2 eta % 1,3 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuak, azkenik, % 2,1 gehitu dira 2023ko abenduaren aldean. Hil artean, indizeak % 0,2ko igoera izan du.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serieetan oinarrituta.
Eustatek eskerrak eman dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 100,00 estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62