HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak % 2,1 gehitu...

2025/02/10eko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2024/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak % 2,1 gehitu ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Igoera uztailean kontzentratu zen, eta % 15,8koa izan zen

2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.239 pertsona hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 2,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Heriotzak % 15,8 gehitu ziren uztailean eta % 2,1 eta % 6 jaitsi ziren abuztuan eta irailean, hurrenez hurren, 2023ko hilabete berberen aldean.

graf0023260_01_e.png

Lurralde historikoen arabera, heriotzak ugaritu egin ziren Araban eta Bizkaian, baina jaitsi Gipuzkoan. Araban 709 heriotza izan ziren, hau da, % 8,6ko gehikuntza, eta Bizkaian 2.832, 2023ko aldi berean baino % 3 gehiago. Gipuzkoan 1.698 pertsona hil ziren, hau da, hiruhileko honetan % 1,7 gutxiago. Sexuen arabera, 2.631 emakume eta 2.608 gizon hil ziren: % 3,9ko igoera emakumeentzat eta % 0,4koa gizonentzat.

Hirugarren hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 6 urtebetetik beherako (% 0,1) eta 90 mendeurreneko (% 1,7) izan ziren.

Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2024/III

Excel csv
 2024/III2024/II2023/III
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK5.239100,05.367100,0-2,45.130100,02,1
         
Egoitza duen lurraldea        
Araba / Álava70913,577114,4-8,065312,78,6
Bizkaia2.83254,12.86453,4-1,12.74953,63,0
Gipuzkoa1.69832,41.73232,3-2,01.72833,7-1,7
         
Adina        
1 urtetik beherakoak60,180,1-25,090,2-33,3
1-19 urte70,160,116,750,140,0
20-39 urte400,8350,714,3370,78,1
40-59 urte3005,73045,7-1,33096,0-2,9
60-79 urte1.53829,41.51028,11,91.50829,42,0
80-99 urte3.25862,23.40463,4-4,33.17161,82,7
100 urte edo gehiago901,71001,9-10,0911,8-1,1
         
Gizonak2.608100,02.637100,0-1,12.598100,00,4
1 urtetik beherakoak30,160,2-50,020,150,0
1-19 urte40,240,20,030,233,3
20-39 urte240,9261,0-7,7261,0-7,7
40-59 urte1947,41917,21,62067,9-5,8
60-79 urte1.02339,296336,56,299338,23,0
80-99 urte1.34551,61.43054,2-5,91.36052,3-1,1
100 urte edo gehiago150,6170,7-11,880,387,5
         
Emakumeak2.631100,02.730100,0-3,62.532100,03,9
1 urtetik beherakoak30,120,150,070,3-57,1
1-19 urte30,120,150,020,150,0
20-39 urte160,690,377,8110,445,5
40-59 urte1064,01134,1-6,21034,12,9
60-79 urte51519,654720,0-5,951520,30,0
80-99 urte1.91372,71.97472,3-3,11.81171,55,6
100 urte edo gehiago752,9833,1-9,6833,3-9,6
         
HERIOTZA-HILABETEA        
Uztaila1.85235,3   1.59931,215,8
Abuztua1.73333,1   1.77134,5-2,1
Iraila1.65431,6   1.76034,3-6,0
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2025eko Otsailaren 10a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Tumoreek eta zirkulazio-sistemako gaixotasunek heriotzen % 53 eragin zituzten

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.509 eta 1.267 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 53 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistemako gaixotasunak izan ziren, 372 heriotzarekin (% 7,1). COVID-19 izan zen kausa nagusia 78 heriotzatan (% 1,5).

Heriotza-kausen ordena sexuaren arabera aldatzen da; gizonen artean, tumoreak zirkulazio-sistemako gaixotasunak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren kausa nagusia, eta tumoreak bigarren.

Heriotzak heriotza-arrazoiaren eta sexuaren arabera (1). 2024/III

Excel csv
 2024/III2024/II2023/III
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK5.239100,05.367100,0-2,45.130100,02,1
         
Heriotza-kausa        
Guztira        
Neoplasiak1.50928,81.61330,1-6,41.53329,9-1,6
Zirkulazio sistema1.26724,21.31924,6-3,91.21423,74,4
Arnas sistema3727,13937,3-5,33055,922,0
Nerbio sistema3176,03616,7-12,23456,7-8,1
Txegoste sistema2655,12494,66,42354,612,8
Gainerako kausak1.50928,81.43226,75,41.49829,20,7
COVID-19 baieztatuta781,5641,221,91222,4-36,1
COVID-19 probablea00,000,00,000,00,0
Bestelakoak1.43127,31.36825,54,61.37626,84,0
         
Gizonak        
Neoplasiak88433,995336,1-7,292335,5-4,2
Zirkulazio sistema62423,962423,70,059222,85,4
Arnas sistema1857,12057,8-9,81706,58,8
Nerbio sistema1184,51586,0-25,31405,4-15,7
Txegoste sistema1274,91134,312,41375,3-7,3
Gainerako kausak67025,758422,114,763624,55,3
COVID-19 baieztatuta441,7311,141,9602,3-26,7
COVID-19 probablea00,000,00,000,00,0
Bestelakoak62624,055321,013,257622,28,7
         
Emakumeak        
Neoplasiak62523,866024,2-5,361024,12,5
Zirkulazio sistema64324,469525,5-7,562224,63,4
Arnas sistema1877,11886,9-0,51355,338,5
Nerbio sistema1997,62037,4-2,02058,1-2,9
Txegoste sistema1385,21365,01,5983,940,8
Gainerako kausak83931,984831,1-1,186234,0-2,7
COVID-19 baieztatuta341,3331,23,0622,4-45,2
COVID-19 probablea00,000,00,000,00,0
Bestelakoak80530,681529,9-1,280031,60,6
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2025eko Otsailaren 10a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan

Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen 2024ko hirugarren hiruhilekoan, heriotzak jaiotza kopurua baino 1.962 gehiago izan baitziren. Hiru lurraldeetan galdu dira biztanleak arrazoi horrengatik: Bizkaian 1.149 pertsona, Gipuzkoan 634 eta Araban 179.

COVID-19ak 78 heriotza eragin zituen guztira, 2023ko hiruhileko berean baino 44 gutxiago Heriotza horiek baieztatutako COVID-19agatik izan ziren; gainera, beste 19 heriotza izan ziren, eta COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe.

Lurraldeka, zifrarik altuena Bizkaiari dagokio (48 heriotza), gero Gipuzkoari (20) eta, azkenik, Arabari (10). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, COVID-19ak eragindako 20 heriotzarekin; ondoren, Gasteiz, 9rekin, eta Donostia, 5ekin.

Gizonen heriotzen kopurua (44) emakumeena (34) baino handiagoa izan zen, eta, adinaren arabera, 80 urtetik gorako pertsonena izan zen eragin handiena izan zuen taldea.

Heriotza gehienak EAEko ospitaleetan gertatu ziren (% 91, % 82 2023ko hirugarren hiruhilekoan), ondoren etxebizitzetan (% 6,4, % 8,2 2023ko hirugarren hiruhilekoan) eta egoitza soziosanitarioetan (% 2,6, % 9,8 2023ko hirugarren hiruhilekoan).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak % 2,1 gehitu ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2025/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0023260_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar