2025/02/27ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,5 jaitsi ziren 2025eko urtarrilean

Aurreko hilaren aldean, salmentak % 0,4 gehitu ziren

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,5 murriztu dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilabetearen, hau da, 2024ko abenduaren aldean, prezio konstanteetako salmentak % 0,4 igo dira, urtaro-eraginak kenduta.

Elikaduraren sektoreko salmentak % 0,9 hobetu dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, berriz, salmentak % 0,5 jaitsi dira aurreko hilaren aldean. Urte artean, 2025eko urtarrila 2024ko urtarrilaren aldean, salmenten bilakaera negatiboa izan da bai Elikaduran (% 0,4ko jaitsiera), bai Gainerako produktuetan (% 0,6ko jaitsiera).

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2025

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,50,4-0,5
Araba/Álava-1,5-0,7-1,5
Bizkaia-0,30,6-0,3
Gipuzkoa-0,40,7-0,4
    
Indize orokorra sektorearen arabera   
Janariak-0,40,9-0,4
Gainerako produktuak-0,6-0,5-0,6
    
Enplegu-indizea   
Euskal AE1,5-0,21,5

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2025eko Otsailaren 27a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan

Lurralde historikoka, 2025eko urtarrilean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 1,5 egin dute behera Araban, % 0,4 Gipuzkoan eta % 0,3 Bizkaian.

Hil artean, Araban % 0,7 murriztu dira salmentak; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 0,7 eta % 0,6 hazi dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuak % 1,5 gehitu dira, 2024ko urtarrilaren aldean. Hil artean, indizeak % 0,2ko jaitsiera izan du.

INFORMAZIO-OHARRA

Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan hobekuntza bat sartu da ekoitzitako gainerako produktuetan eta elikagaietan egindako salmenten benetako bolumenera koiunturazko egokitzapen handiagoa ahalbidetzen duen guztizko salmenten deflaktorearen estimazioan; horren ondorioz, guztizko salmenten serie gordina berriz zenbatetsi da prezio konstanteetan.

Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,5 jaitsi ziren 2025eko urtarrilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0023366_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali