2025/03/25eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025eko URTARRILA
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,8 egin dute gora 2025eko urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta
2024ko urtarrilaren aldean, industria-prezioek % 1,9 egin dute gora
2025eko urtarrilean, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,8 egin dute gora aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urtarrileko urte arteko tasa, hau da, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen duena, % 1,9 igo da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2025eko urtarrilean, Kokeak eta petrolio-fintzea (% 5,1), Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 4,6) eta Ateratze-industriak (% 3,8) sektoreetan izan direla prezio-igoerarik handienak, aurreko hilarekin alderatuta. Aitzitik, hilabete arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Kautxua eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak (% 1,2) eta Industria kimikoa (% 0,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenaren arabera, 2024ko abenduaren aldean, Energiaren prezioa % 3,7 igo da. Ekipo-ondasunen prezioa % 1,7 igo da, eta Bitarteko ondasunen prezioa % 1,5. Kontsumo-ondasunen prezioek % 0,3 egin dute gora, Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek % 0,3 egin baitute gora.
Urte arteko datuei erreparatuta, hau da, 2025eko eta 2024ko urtarrileko datuei erreparatuta, prezioen igoerarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektorean (% 13,6ko igoera) eta Ura sektorean (% 6,2ko igoera) izan dira. Aitzitik, urte arteko prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Kokeak eta petrolioa fintzea (% 2,8) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,9) izan dira.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2025
| | Indizea | Aldearen % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| Indize orokorra | 114,4 | 1,8 | 1,9 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 131,3 | 3,8 | 4,2 |
| Manufaktura-industria | 116,5 | 1,8 | 1,1 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 123,7 | 0,0 | 1,0 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 110,2 | -0,3 | 2,9 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 123,6 | 1,2 | 2,7 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 121,5 | 5,1 | -2,8 |
| Industria kimikoa | 130,1 | -0,7 | 4,7 |
| Botiken fabrikazioa | 109,8 | 1,6 | 1,6 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 116,2 | -1,2 | -1,7 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 111,4 | 2,4 | 1,4 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 111,9 | 0,9 | 2,9 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 118,5 | 4,6 | 5,0 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 115,3 | 1,6 | -1,9 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 116,1 | 1,5 | 4,3 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 117,1 | 0,9 | 3,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 90,5 | 1,7 | 13,6 |
| Ura | 126,4 | 0,6 | 6,2 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 120,0 | 0,3 | 1,9 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 115,3 | 0,3 | 4,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 121,3 | 0,3 | 1,3 |
| Ekipo-ondasunak | 115,4 | 1,7 | 2,1 |
| Bitarteko ondasunak | 115,4 | 1,5 | 1,3 |
| Energia | 107,9 | 3,7 | 3,0 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Otsailaren 25a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza, kasu guztietan, gero eta handiagoa izan da. Energiaren prezioak % 3,0 igo dira, eta Ekipo-ondasunen prezioak % 2,1. Kontsumo-ondasunek % 1,9ko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (% 4,1ko igoera) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (% 1,3ko igoera) izan duten igoera dela eta. Azkenik, Bitarteko ondasunen prezioek urte-arteko tasan % 1,3ko igoera izan dute.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 75,71ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62