2025/03/27ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-UBI. IV/2024

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 1,7 egin dute gora aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEn

Inportazioen prezioak % 2,0 jaitsi dira

2024ko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 1,7 egin dute gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. Alderatzea 2023ko hiruhileko berarekin egiten badugu, prezioak % 2,3 igo dira.

Inportazioek, berriz, kontrako eredua jarraitzen dute; izan ere, prezioak % 2,0 jaitsi dira 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 0,5 urte batetik bestera.

Esportazio “energetikoen” prezioek % 1,4 egin dute gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta “ez-energetikoenek” % 1,8. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun “energetikoen” prezioak % 7,1 igo dira, eta “ez-energetikoenak” % 2,1.

Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak atzera egin du, bai urte arteko tasan –% 9,0, bai aurreko hiruhilekoaren aldean –% 9,3. Ondasun “ez-energetikoak”, aldiz, % 3,3 hazi dira urte arteko tasan eta % 1,7 aurreko hiruhilekoaren aldean.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2024/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra1,72,3-2,0-0,5
     
Energiazko gaiak1,47,1-9,3-9,0
Energiazkoak ez diren gaiak1,82,11,73,3
Kontsumo-ondasunak1,41,40,88,6
Kapital-ondasunak3,24,73,82,0
Bitarteko ondasunak1,21,6-2,8-1,7

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2025eko Martxoaren 27a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, eta 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, Kapital-ondasunen (% 3,2), Kontsumo-ondasunen (% 1,4) eta Bitarteko ondasunen (% 1,2) hazkundea nabarmentzen da. Aurreko urtearen aldean joerak mantendu egin dira eta Kapital-ondasunak % 4,7 igo dira, Bitarteko ondasunak % 1,6 eta Kontsumo-ondasunak % 1,4.

Azterketa inportazioetara bideratuz, Kontsumo-ondasunen eta Kapital-ondasunen hazkundea ikusten da, bai urte arteko alderaketan, bai hiruhileko artekoan; handiagoa da Kontsumo-ondasunena (% 8,6) lehenengo kasuan, eta Kapital-ondasunena (% 3,8) bigarrenean; Bitarteko ondasunek, berriz, bietan egin dute atzera (–% 1,7 eta –% 2,8).

Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakutsi dute 2024ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, nahiz eta urtetik urterako alderaketan baino txikiagoa izan. Eurogunean, igoera % 2,4koa da, EBn % 2,5ekoa eta ELGAn % 2,2koa; munduko gainerako lekuetan, berriz, prezioek % 0,9 egin dute behera.

Aurreko urtearekin alderatuta, Eurogunean % 4,4 igo dira, EBn % 3,3, ELGAn % 1,6 eta Munduko gainerako lekuetan % 6,8.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2024/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra1,72,3-2,0-0,5
     
Euro eremua2,44,4-3,11,2
EB-282,53,3-2,70,1
ELGE2,21,6-1,9-0,7
Munduko besteak-0,96,8-2,5-1,1

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2025eko Martxoaren 27a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioei dagokienez, arlo ekonomiko guztietan atzerakadak izan dira aurreko hiruhilekoaren aldean; horien artean, Eurogunea nabarmendu da (–% 3,1). Urte arteko alderaketan, Euroguneko prezioek ere gora egin dute, kasu honetan % 1,2. Munduko gainerako lekuetan aurkakoa gertatu da, % 1,1 jaitsi baita; beste bi eremuak, berriz, egonkor daudela dirudi.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 1,7 egin dute gora aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0023596_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali