2025/03/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO OTSAILA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi dira 2025eko otsailean, aurreko hilarekin alderatuta

2024ko otsailaren aldean, industria-prezioek % 1,0 egin dute gora

2025eko otsailean, Euskal AEko industria-prezioek % 0,3 egin dute behera aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Otsaileko urte arteko tasa, hau da, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen duena, % 1,0 igo da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2025eko otsailean ondoko sektoreek jaitsi zituztela gehien prezioak aurreko hilarekin alderatuta: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,5), Makinen eta ekipoen fabrikazioa (% 1,3) eta Garraiorako materialaren fabrikazioa (% 1,0). Bestalde, prezioen hil arteko igoerarik handiena izan duten sektoreak honakoak izan dira: Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 1,5) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,4).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenaren arabera, 2025eko urtarrilaren aldean, Energiaren prezioak % 1,4 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunen prezioak % 0,8. Kontsumo-ondasunetan prezioak % 1,3 igo dira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 1,7 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 0,4 jaitsi direlako. Bitarteko ondasunen prezioak, azkenik, % 0,2 igo dira.

Urte arteko datuei erreparatuta, hau da, 2025eko eta 2024ko otsaileko datuei erreparatuta, prezioen igoerarik handienak Ura (% 5,5) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,9) adarretan izan dira. Aitzitik, urte arteko prezioek behera egin dute honako adar hauetan: Koke-lantegiak eta petrolio-fintzeak (% 8,8) eta Kautxua, plastikoa eta bestelako produktu mineral ez-metalikoak (% 0,4).

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2025

Excel csv
 IndizeaAldearen %
  m / m-1m / m-12
Indize orokorra114,9-0,31,0
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak136,21,33,4
Manufaktura-industria117,3-0,10,8
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria126,51,53,3
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza111,61,44,3
Zurgintza, papera eta arte grafikoak124,2-0,14,2
Kokeak eta petrolioa fintzen122,8-0,8-8,8
Industria kimikoa130,50,03,2
Botiken fabrikazioa109,80,01,6
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak117,20,4-0,4
Metalurgia eta produktu metalikoak113,20,42,4
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa112,60,64,0
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa117,00,04,4
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa114,4-1,30,3
Garraiorako materialen fabrikazioa115,3-1,02,2
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa116,8-0,51,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna88,2-2,54,9
Ura127,20,65,5
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak122,41,33,7
Kontsumoondasun iraunkorrak115,6-0,43,7
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak124,21,73,6
Ekipo-ondasunak115,0-0,81,9
Bitarteko ondasunak116,40,22,0
Energia107,6-1,4-3,9

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Martxoaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza goranzkoa izan da Kontsumo-ondasunetan (% 3,7) arrazoi hauengatik: Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek % 3,7 eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 3,6 egin dutelako gora. Bitarteko ondasunen prezioak % 2,0 igo dira eta Ekipo-ondasunenak % 1,9. Azkenik, Energiaren prezioak % 3,9 jaitsiera izan du urte batetik bestera.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,01eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/03/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0023567_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali