2025/04/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO MARTXOA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,7 jaitsi dira 2025eko martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta

2024ko martxoarekin alderatuta, industria-prezioek % 1,7ko igoera izan dute

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,7 jaitsi dira 2025eko martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta. Industria-prezioen azken hamabi hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen martxoko urtetik urterako tasa % 1,7 igo da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2025eko martxoan beren prezioetan aurreko hilabetearekin alderatuta jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 6,0ko jaitsiera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,7ko jaitsiera) izan dira. Aldiz, prezioetan hiletik hilerako igoerarik handienak izan dituzten sektoreak Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 9,6) eta Industria kimikoa (% 0,9) izan dira.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, 2025eko otsailarekin alderatuta Energiaren prezioak % 5,3 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,4, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 0,1eko igoeraren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 0,5eko jaitsieraren ondorioz. Bestalde, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,8 igo dira, eta Bitarteko ondasunen prezioek, berriz, egonkor jarraitu dute.

Urtetik urtera, 2025eko martxoa 2024ko martxoarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 28,8) eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 11,4). Aldiz, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea adarreko prezioek % 13,6ko jaitsiera izan dute urtetik urtera.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2025

Excel csv
 IndizeaAldearen %
  m / m-1m / m-12
Indize orokorra114,2-0,71,7
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak135,2-0,70,4
Manufaktura-industria116,8-0,50,3
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria126,80,22,1
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza110,2-1,12,8
Zurgintza, papera eta arte grafikoak123,0-1,11,8
Kokeak eta petrolioa fintzen115,5-6,0-13,6
Industria kimikoa131,60,95,6
Botiken fabrikazioa109,90,01,7
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak117,20,00,1
Metalurgia eta produktu metalikoak113,30,02,0
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa123,49,611,4
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,90,03,2
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa113,6-0,80,7
Garraiorako materialen fabrikazioa116,20,83,2
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa118,00,62,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna84,5-4,728,8
Ura127,90,64,2
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak122,0-0,42,1
Kontsumoondasun iraunkorrak115,70,13,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak123,7-0,51,8
Ekipo-ondasunak116,00,83,1
Bitarteko ondasunak116,60,01,8
Energia102,1-5,3-1,1

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun-talde handien prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da Ekipo-ondasunen kasuan (% 3,1eko igoera) eta Bitarteko ondasunen kasuan (% 1,8ko igoera). Kontsumo-ondasunen prezioek % 2,1eko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 3,3ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 1,8ko igoeraren ondorioz. Azkenik, Energiaren prezioek % 1,1eko jaitsiera izan dute urtetik urtera.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 86,99ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,7 jaitsi dira 2025eko martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024385_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali