2025/05/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko apirila
2025eko apirilean, sarrerak % 26,2 igo dira Euskal AEko landa-ostatuetan, % 64,4 apartamentu turistikoetan eta % 5,4 aterpetxe turistikoetan
2025eko apirilera arte metatutako balantzeak balio positiboak ditu hiru establezimendu motetan, bai sarreretan, baita ostatu-gauetan ere
Euskal AEko landa-ostatuetan sarreren kopurua, aurreko urteko hil beraren aldean, % 26,2 hazi da 2025eko apirilean, eta ostatu-gauak % 32,1. Urtetik urterako igoera horiekin, apirilean 15.495 sarrera eta 34.457ostatu-gau erregistratu dira. Kontuan izan behar da aurtengo apirilean Aste Santuko egunak sartu direla.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Apirila 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2025/04 | m/m-12 (%) | 2025/04 | m/m-12 (%) | 2025/04 | 2024/04 | 2025/04 | p.p. * | 2025/04 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 15.495 | 26,2 | 34.457 | 32,1 | 2,22 | 2,12 | 27,2 | 7,2 | 30,9 | 6,8 |
| Estatukoak | 11.586 | 24,9 | 26.430 | 38,2 | 2,28 | 2,06 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.909 | 30,0 | 8.027 | 15,6 | 2,05 | 2,31 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 3.376 | 34,0 | 7.458 | 55,2 | 2,21 | 1,91 | 24,4 | 9,8 | 28,8 | 11,5 |
| Estatukoak | 2.890 | 30,0 | 6.419 | 49,1 | 2,22 | 1,94 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 486 | 63,6 | 1.039 | 107,0 | 2,14 | 1,69 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 4.367 | 45,0 | 9.478 | 43,6 | 2,17 | 2,19 | 25,6 | 7,5 | 28,0 | 6,6 |
| Estatukoak | 3.025 | 36,8 | 7.285 | 58,0 | 2,41 | 2,08 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.342 | 67,8 | 2.193 | 10,3 | 1,63 | 2,49 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 7.752 | 14,9 | 17.521 | 19,4 | 2,26 | 2,17 | 29,5 | 5,7 | 34,0 | 4,6 |
| Estatukoak | 5.671 | 17,2 | 12.726 | 24,6 | 2,24 | 2,11 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.081 | 9,0 | 4.795 | 7,6 | 2,30 | 2,33 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko apirilaren aldean % 30,0 hazi ondoren, Euskal AEko landa-ostatuetan 2025eko apirilean izandako sarrera guztien % 25,2 atzerritik etorritakoenak izan dira. Ostatu-gauen kasuan, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 23,3 izan dira, 2024ko apirilaren aldean % 15,6 igota.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko apirileko sarreren urtetik urterako igoerak % 45,0ra iritsi dira Bizkaian, % 34,0ra Araban eta % 14,9ra Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokienez, % 55,2 gehitu dira Araban, % 43,6 Bizkaian eta % 19,4 Gipuzkoan.
Euskal AEko mota horretako establezimenduen batez besteko egonaldia 2,22 egunekoa izan da apirilean, 2024ko hil berean izandako 2,12 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.
Plazen araberako eta logelen araberako okupazio-mailek urtetik urtera ehuneko 7,2 eta 6,8 puntuko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren: plazen araberako okupazio-maila % 27,2 izan da eta logelen araberakoa % 30,9.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko apirilean 27.141 sarrera eta 70.740 ostatu-gau erregistratu dira. Aurreko urteko apirilarekin alderatuta, sarrerak % 64,4 igo dira eta ostatu-gauak % 31,2.
Apartamentu turistiko deitzen zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Apirila 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2025/04 | m/m-12 (%) | 2025/04 | m/m-12 (%) | 2025/04 | 2024/04 | 2025/04 | p.p. * | 2025/04 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 27.141 | 64,4 | 70.740 | 31,2 | 2,61 | 3,27 | 41,0 | 4,2 | 70,2 | 5,4 |
| Estatukoak | 17.307 | 70,0 | 44.185 | 37,6 | 2,55 | 3,15 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 9.833 | 55,5 | 26.556 | 21,7 | 2,70 | 3,45 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.062 | 32,5 | 9.470 | 17,4 | 8,92 | 10,07 | 28,6 | 2,7 | 59,8 | -13,0 |
| Estatukoak | 942 | 35,1 | 6.371 | 17,4 | 6,76 | 7,78 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 119 | 15,5 | 3.099 | 17,4 | 25,99 | 25,55 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 19.728 | 67,5 | 36.755 | 49,2 | 1,86 | 2,09 | 44,8 | 7,0 | 69,2 | 19,4 |
| Estatukoak | 12.641 | 74,9 | 22.443 | 64,1 | 1,78 | 1,89 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 7.088 | 55,7 | 14.312 | 30,5 | 2,02 | 2,41 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 6.351 | 61,8 | 24.515 | 15,6 | 3,86 | 5,41 | 42,7 | 0,4 | 75,4 | -1,1 |
| Estatukoak | 3.724 | 65,2 | 15.371 | 18,2 | 4,13 | 5,76 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.627 | 57,4 | 9.145 | 11,3 | 3,48 | 4,92 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 36,2 eta ostatu-gau guztien % 37,5 atzerritik etorritako bisitariei dagozkie, 2025eko apirilean urtetik urterako % 55,5eko eta % 21,7ko igoerak erregistratu ondoren, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2,61 egunekoa izan da 2025eko apirilean, 2024ko apirilekoa baino laburragoa (3,27 egunekoa izan zen Euskal AE osoan). Araban, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 8,92 egunekoa izan da, Gipuzkoan 3,86 egunekoa eta Bizkaian 1,86 egunekoa.
Plazen okupazio-maila % 41,0ra iritsi da Euskal AEn; 2024ko apirilean izandakoa ehuneko 4,2 puntutan gainditu du. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila ehuneko 5,4 puntu igo da, eta % 70,2ra iritsi da.
Euskal AEko aterpetxe-turistikoei dagokienez, 2025eko apirilean urtetik urtera % 5,4ko igoera izan dute sarrerek; guztira 24.771 izan dira eta 42.222 ostatu-gau. Bizkaian 24.293 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 16.530 eta, azkenik, Araban 1.399 ostatu-gau.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Apirila 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-maila plazaka (%) |
| | 2025/04 | m/m-12 (%) | 2025/04 | m/m-12 (%) | 2025/04 | 2024/04 | 2025/04 | p.p. |
| EUSKAL AE | 24.771 | 5,4 | 42.222 | 2,4 | 1,70 | 1,75 | 40,6 | 0,3 |
| Estatukoak | 10.337 | 4,5 | 17.941 | 4,9 | 1,74 | 1,73 | - | - |
| Atzerritarrak | 14.434 | 6,0 | 24.281 | 0,7 | 1,68 | 1,77 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 736 | 53,8 | 1.399 | 58,2 | 1,90 | 1,85 | 32,2 | 13,7 |
| Estatukoak | 644 | 49,8 | 1.278 | 74,8 | 1,99 | 1,70 | - | - |
| Atzerritarrak | 93 | 90,0 | 120 | -21,1 | 1,30 | 3,13 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 13.400 | -5,8 | 24.293 | -7,2 | 1,81 | 1,84 | 45,7 | -3,8 |
| Estatukoak | 5.429 | -12,6 | 9.859 | -12,2 | 1,82 | 1,81 | - | - |
| Atzerritarrak | 7.971 | -0,5 | 14.434 | -3,4 | 1,81 | 1,86 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 10.634 | 20,7 | 16.530 | 16,7 | 1,55 | 1,61 | 35,5 | 3,9 |
| Estatukoak | 4.264 | 31,1 | 6.804 | 32,2 | 1,60 | 1,58 | - | - |
| Atzerritarrak | 6.370 | 14,7 | 9.726 | 7,8 | 1,53 | 1,62 | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko apirilean ostatu mota horretako egonaldiaren batez besteko iraupena 1,70 egunekoa izan da Euskal AE osoan, plazen araberako okupazio-maila, urtetik urtera, ehuneko 0,3 puntu igota eta % 40,6ra iritsita.
2025eko Aste Santua
Landa-ostatuetan, aurtengo Aste Santuan (lau gau, ostegunetik igandera), 2024ko martxoan izan zen Aste Santuaren aldean, Euskal AE osoko sarrerak % 16,4 igo dira; ostatu-gauak, berriz, % 9,8 jaitsi dira.
Lurralde historikoei dagokienez, joera ezberdina izan da. Araban igo egin dira sarrerak eta ostatu-gauak, % 79,7 eta % 10,3, hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, 2024ko Aste Santuaren aldean, sarrerak % 19,0 jaitsi dira eta ostatu-gauak % 23,8; azkenik, Bizkaian sarrerak % 47,2 igo dira eta ostatu-gauak % 1,2 jaitsi.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Okupazio-mailak |
| | | | plazen arabera | gelaka |
| | 2025 | 2025/2024 (%) | 2025 | 2025/2024 (%) | 2025 | p.p. | 2025 | p.p. |
| EUSKAL AE | 3.491 | 16,4 | 10.408 | -9,8 | 58,6 | -4,2 | 62,0 | -6,7 |
| Estatukoak | 2.650 | -3,1 | 8.650 | -19,1 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 841 | 217,4 | 1.758 | 106,3 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | |
| ARABA/ALAVA | 886 | 79,7 | 2.850 | 10,3 | 67,3 | 9,4 | 71,1 | 3,3 |
| BIZKAIA | 1.276 | 47,2 | 3.194 | -1,2 | 61,3 | 0,4 | 62,0 | -3,6 |
| GIPUZKOA | 1.329 | -19,0 | 4.364 | -23,8 | 52,6 | -14,0 | 57,5 | -13,7 |
(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).
e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan
Data 2025eko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko Aste Santuan, plazen araberako okupazio-maila % 58,6koa izan da Euskal AEn, eta logelen araberakoa % 62,0koa. Zifra horiek aurreko urtekoak baino ehuneko 4,2 puntu txikiagoak dira plazen arabera neurtuta, eta 6,7 puntu txikiagoak logelen arabera.
Apartamentu turistikoen kasuan, 2024ko Aste Santuaren aldean, urtetik urterako igoera % 50,4koa izan da sarreretan eta % 24,4koa ostatu-gauetan.
2024ko Aste Santuaren aldean, sarrerak % 62,9 igo dira Bizkaian, % 42,2 Araban eta % 26,0 Gipuzkoan. Ostatu-gauei dagokionez, % 39,9ko igoera izan da Bizkaian, % 19,6koa Araban eta % 7,5ekoa Gipuzkoan.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Okupazio-mailak |
| | | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2025 | 2025/2024 (%) | 2025 | 2025/2024 (%) | 2025 | p.p. | 2025 | p.p. |
| EUSKAL AE | 4.640 | 50,4 | 13.121 | 24,4 | 56,8 | 2,6 | 83,8 | 4,7 |
| Estatukoak | 3.216 | 38,3 | 9.158 | 15,2 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.425 | 87,5 | 3.963 | 52,4 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | |
| ARABA/ALAVA | 254 | 42,2 | 1.817 | 19,6 | 40,8 | 4,0 | 74,4 | -15,1 |
| BIZKAIA | 3.198 | 62,9 | 6.890 | 39,9 | 62,9 | 5,7 | 83,4 | 18,0 |
| GIPUZKOA | 1.189 | 26,0 | 4.413 | 7,5 | 57,3 | -3,6 | 88,1 | -0,5 |
(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).
e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan
Data 2025eko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Okupazio-maila % 56,8 izan da plazen arabera neurtuta eta % 83,8 apartamentuen arabera. 2024ko Aste Santuaren aldean, balio horiek ehuneko 2,6 puntu handiagoak dira plazen kasuan, eta 4,7 puntu handiagoak apartamentuetan kasuan.
Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2025eko Aste Santuan jasotako sarrerak aurreko urteko Aste Santuan jasotakoak baino % 38,1 gehiago izan dira; ostatu-gauak, berriz, % 25,5. Araban sarrerak % 103,0 gehitu dira, Bizkaian eta Gipuzkoan % 36,3. Ostatu-gauak % 65,2, % 24,6 eta % 23,6 igo dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Betetze-maila plazaka |
| | 2025 | 2025/2024 (%) | 2025 | 2025/2024 (%) | 2025 | p.p. |
| EUSKAL AE | 4.744 | 38,1 | 8.241 | 25,5 | 58,7 | 10,5 |
| Estatukoak | 2.309 | 31,4 | 4.390 | 26,1 | - | - |
| Atzerritarrak | 2.435 | 45,1 | 3.850 | 24,8 | - | - |
| | | | | | | |
| ARABA/ALAVA | 190 | 103,0 | 338 | 65,2 | 58,3 | 26,3 |
| BIZKAIA | 2.846 | 36,3 | 4.889 | 24,6 | 68,0 | 13,2 |
| GIPUZKOA | 1.708 | 36,3 | 3.014 | 23,6 | 48,1 | 6,2 |
(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).
e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan
Data 2025eko Maiatzaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Azkenik, plazen araberako okupazio-maila % 58,7koa izan da 2025eko Aste Santuan erkidego osoan (aurreko urtean baino 10,5 puntu gehiago); okupazioa % 68,0 izan da Bizkaian (13,3 puntu gehiago), % 58,3 Araban (26,3 puntu gehiago) eta, azkenik, % 48,1 Gipuzkoan (2024an baino 6,2 puntu gehiago).
Metatutako datuak (2025eko urtarrila-apirila)
2025ean, orain arte, 35.221 sarrera metatu dira Euskal AEko landa-ostatuetan, eta 77.673 ostatu-gau egon dira; hau da, 2024ko aldi berean baino % 3,3 eta % 0,1 gehiago, hurrenez hurren. Batez besteko egonaldia 2,21 egunekoa izan da, eta aurreko urtekoa 2,27 egunekoa izan zen. Okupazio-mailari dagokionez, plazen araberakoa % 17,8ra iritsi da eta 2024ko aldi berean % 17,3 izan zen, gelaka neurtzean, berriz, 2024ko % 20,6 gainditzen du eta % 21,7ra iritsi da 2025eko lehen lau hilabeteetan.
Apartamentu turistikoei dagokienez, apirileko metatuan 67.202 sarrera erregistratu dira eta 216.712 ostatu-gau. 2024ko lehen lau hilabeteekin alderatuta, % 34,3ko igoera izan da sarreretan eta % 16,8koa ostatu-gauetan. Batez besteko egonaldia 3,22 egunekoa izan da 2025eko lehen lauhilekoan, 2024ko aldi berean, aldiz, 3,71 izan zen. Plazen araberako okupazio-maila % 33,6koa izan da, eta logelen araberakoa, berriz, % 61,7koa, beraz, 2024ko aldi berean lortutakoak baino % 2,3 eta % 1,6 handiagoak, hurrenez hurren.
Aterpetxe-turistikoei dagokienez, 2025ean igarotako hilabeteetan 58.701 sarrera eta 103.598 ostatu-gau metatu dira , 2024ko aldi berean baino % 5,8 eta % 0,8 gehiago. Batez besteko egonaldia 1,76 egunekoa izan da, aurreko urteko 1,85 egunekoa baino baxuagoa. Plazen araberako okupazio-maila % 28,4koa izan da, 2024ko lehen lau hilabeteetan lortutako % 28,0 baino 0,4 puntu handiagoa.
Informazio-oharra
ETH inkestaren erantzun-tasa % 91,3koa izan da landa-ostatuetan, % 83,4koa apartamentu turistikoetan eta % 85,0koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62