2025/04/30eko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko MARTXOA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,6 jaitsi dira 2025eko martxoan
Aurreko hilaren aldean salmentak % 0,3 murriztu dira
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,6 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilaren aldean, hau da, 2025eko otsailaren aldean, % 0,3 jaitsi dira prezio konstanteetako salmentak, urtaro-eraginak kenduta.
Urte artean, salmenten bilakaera negatiboa izan da Elikaduran % 0,7 jaitsita (2025eko martxoa 2024ko martxoaren aldean) eta Gainerako produktuetan ere % 0,3 jaitsi da.
Hil artean (2025eko martxoa eta 2025eko otsailaren aldean) salmentak % 0,7 jaitsi dira Gainerako produktuen sektorean eta % 0,1 Elikaduraren sektorean.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2025
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -0,6 | -0,3 | -1,0 |
| Araba/Álava | -1,1 | 0,3 | -1,9 |
| Bizkaia | 0,2 | -0,4 | -0,3 |
| Gipuzkoa | -1,7 | -0,5 | -1,8 |
| | | | |
| Indize orokorra sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -0,7 | -0,1 | -1,2 |
| Gainerako produktuak | -0,3 | -0,7 | -0,5 |
| | | | |
| Enplegu-indizea | | | |
| Euskal AE | 1,4 | 0,1 | 1,4 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2025eko Apirilaren 30a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2025eko martxoan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,2 igo dira Bizkaian urte artean; Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 1,1 eta % 1,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Hil artean, aldiz, salmentak % 0,3 igo dira Araban, eta % 0,4 jaitsi dira Bizkaian eta % 0,5 Gipuzkoan.
Azkenik, Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan okupatutako langileak % 1,4 igo dira 2024ko martxoarekin alderatuta. Hil artean, indizea % 0,1 igo da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urtetik urterako aldaketak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serietan oinarrituta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 90,91ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62