2025/05/27ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko APIRILA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira 2025eko apirilean

Aurreko hilaren aldean salmentak % 0,8 hobetu dira

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilaren aldean, hau da, 2025eko martxoaren aldean, % 0,8 igo dira prezio konstanteetako salmentak, urtaro-eraginak kenduta.


Urte artean, salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduran % 0,7ko igoerarekin(2025eko apirila 2024ko apirilaren aldean) eta baita Gainerako produktuetan ere % 2,1eko igota.

Hil artean (2025eko apirila 2025eko martxoaren aldean), salmentak % 0,5 igo dira Elikaduraren sektorean eta % 1,4 Gainerako produktuen sektorean.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Apirila 2025

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,10,80,0
Araba/Álava-1,9-0,9-1,1
Bizkaia2,41,00,5
Gipuzkoa0,21,3-0,5
    
Indize orokorra sektorearen arabera   
Janariak0,70,50,0
Gainerako produktuak2,11,4-0,1
    
Enplegu-indizea   
Euskal AE2,40,41,7

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2025eko Maiatzaren 27a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan

2025eko apirilean azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,4 igo dira Bizkaian urte artean, % 0,2 Gipuzkoan eta Araban, berriz, % 1,9 jaitsi dira.

Hil artean, salmentak % 1,3 igo dira Gipuzkoan eta % 1,0 Bizkaian; Araban, aldiz, % 0,9 murriztu dira.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan okupatutako langileak % 2,4 igo dira 2024ko apirilaren aldean. Hil artean, okupatutako langileen indizeak % 0,4 egin du gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Urtetik urterako aldaketak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serietan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024469_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali