2025/05/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025eko APIRILA

Ohar hau berrikusi egin da, prozesu-errore baten ondorioz, 2025eko apirileko indizearen kalkuluetan

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira 2025eko apirilean, aurreko hilaren aldean

2024ko apirilaren aldean, industria-prezioek % 1,2 egin dute gora

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,8 egin dute behera 2025eko apirilean, aurreko hilabetearen aldean. Industria-prezioen azken hamabi hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen apirileko urtetik urterako tasa % 1,2 igo da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2025eko apirilean aurreko hilabetearekin alderatuta prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Koke-lantegiak eta petrolio fintzea (% 5,3ko jaitsiera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,9ko jaitsiera) izan dira. Aldiz, prezioetan hiletik hilerako igoerarik handienak izan dituzten sektoreak honakoak izan dira: Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 1,8) eta Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,9).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2025eko martxoaren aldean, Energiaren prezioak % 3,8 jaitsi dira, Ekipo-ondasunenak % 0,4 eta Bitarteko ondasunenak % 0,2. Kontsumo-ondasunetan, prezioak % 0,2 igo dira, batez ere, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,7 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak ez direlako aldatu.

Urtetik urtera, 2025eko apirila 2024ko apirilarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan egon dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 45,5) eta Informatiko, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 15,4). Bestalde, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea adarreko prezioak % 18,5 jaitsi dira urte batetik bestera.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2025

Excel csv
 IndizeaAldearen %
  m / m-1m / m-12
Indize orokorra113,5-0,81,2
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak134,6-0,5-0,3
Manufaktura-industria115,8-0,8-0,9
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria126,6-0,21,2
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza110,50,8-0,4
Zurgintza, papera eta arte grafikoak121,6-0,80,9
Kokeak eta petrolioa fintzen109,4-5,3-18,5
Industria kimikoa127,4-1,30,9
Botiken fabrikazioa110,00,01,7
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak117,0-0,1-0,8
Metalurgia eta produktu metalikoak113,40,11,7
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa125,61,815,4
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa116,4-0,42,7
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa116,01,93,1
Garraiorako materialen fabrikazioa113,7-2,20,7
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa117,90,60,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna87,6-1,945,5
Ura130,11,72,9
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak122,10,20,9
Kontsumoondasun iraunkorrak115,10,71,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak124,00,00,9
Ekipo-ondasunak115,6-0,42,8
Bitarteko ondasunak116,1-0,21,0
Energia100,3-3,8-1,0

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Maiatzaren 22a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Helburu ekonomikoaren araberako sailkatutako ondasun-talde handien prezioen urtetik urterako aldakuntza positiboa izan da Ekipo-ondasunetan (% 2,8) eta Bitarteko ondasunetan (% 1,0). Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,9 igo ziren, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 1,2 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 0,9. Azkenik, Energiaren prezioak % 1,0 jaitsi dira urte batetik bestera.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 88,48ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024448_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali