2025/07/16ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKEA). 2025/II

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGa % 2,2 eta enplegua % 1,4 hazi dira 2025eko bigarren hiruhilekoan


2025eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,5 hazi da, eta enplegua, berriz, % 0,3


Eustatek Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,2 igo da 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPGaren igoera % 0,5ekoa izan da.


Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, urteko bigarren hiruhilekoan ikusitako urtetik urterako igoera zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritu da nagusiki.



Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 1,4 igo da urtetik urtera, eta, beraz, 13.000 lanpostu baino gehiago sortu dira. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, zenbatetsitako igoera % 0,3koa izan da.


Datorren irailaren 19an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2025eko bigarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontu Ekonomikoetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatu ondoren.




Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGa % 2,2 eta enplegua % 1,4 hazi dira 2025eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/07/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/03
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024785_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali