2025/07/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZAEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko EKAINA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,5 igo dira 2025eko ekainean


Aurreko hilaren aldean, salmentak % 0,5 jaitsi dira


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,5 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilaren aldean, hau da, 2025eko maiatzaren aldean, % 0,5 egin dute behera prezio konstanteetako salmentek, urtaro-eraginak kenduta.




Urte artean, salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduran, % 1,2ko igoerarekin (2025eko ekaina 2024ko ekainaren aldean), eta baita Gainerako produktuetan ere, % 4,9ko igoerarekin.


Aurreko hilarekiko (2025eko ekaina 2025eko maiatzaren aldean), salmentak % 0,8 igo dira Gainerako produktuen sektorean, eta, aldiz, Elikagaien sektorean % 1,2 jaitsi dira.


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2025

Excel csv
  Prezio finkoak
  m / m-12 m / m-1 A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE 2,5 -0,5 0,8
Araba/Álava 2,1 -0,7 -0,1
Bizkaia 3,2 -0,4 1,5
Gipuzkoa 1,4 -0,5 0,0
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak 1,2 -1,2 0,6
Gainerako produktuak 4,9 0,8 1,2
 
Enplegu-indizea      
Euskal AE 0,5 -0,6 1,8

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2025eko Uztailaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan


Bizkaian % 3,2, Araban % 2,1 eta Gipuzkoan % 1,4 handitu dira azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak 2025eko ekainean, aurreko urteko garai beraren aldean.

Aurreko hilarekiko, berriz, salmentak % 0,7 txikitu dira Araban, % 0,5 Gipuzkoan eta % 0,4 Bizkaian.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan okupatutako langileen kopurua % 0,5 handitu da 2024ko ekainaren aldean. Aurreko hilarekiko, ordea, okupatutako langileen indizea % 0,6 txikitu da.


INFORMAZIO-OHARRA


Urtetik urterako aldaketak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serietan oinarrituta.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.



Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,5 igo dira 2025eko ekainean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024825_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali