2025/07/23ko prentsa-oharra
IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTAT. – I+G. 2024.aurrerapena
Euskal AEko barne I+Gko gastua % 5,0 hazi zen 2024an
Langileak, dedikazio osoko baliokidetzan, % 4,6 hazi ziren
Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueren gastua % 5,0 handitu zen Euskal AEn 2024an, Eustatek landutako behin-behineko emaitzen arabera. Dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lan egiten zuten langileen kopurua % 4,6 handitu zen.
Egikaritze-sektoreka, enpresek % 4,2 igo zuten barne-gastua eta % 4,9 I+Gko jardueretarako langileen kopurua. Goi-mailako irakaskuntzan gastua % 6,5 hazi zen eta I+Gko langileen kopurua % 2,0. Azkenik, Administrazio Publikoaren sektorean, gastua % 9,6 handitu zen eta I+Gn lan egiten zuten langileen kopurua % 11,1.
Alderatzeko dagoen azken datuan, 2023koan, Euskal AEko BPGrekiko barneko I+Gn gastua % 2,16ra iritsi zen, Espainiakoa % 1,49koa izan zen bitartean.
I+Gko gastuaren eta dedikazio osoko langileen aldaketa, egikaritze-sektorearen arabera. Euskal AE. Aurrerapena. 2024
| |
2024/2023 (Gehikuntza %) |
| |
I+Gko gastua |
DOB Langileak |
| Guztira |
5,0 |
4,6 |
| |
| Enpresak eta IAGEP |
4,2 |
4,9 |
| Herri-administrazioa |
9,6 |
11,1 |
| Goi-mailako irakaskuntza |
6,5 |
2,0 |
Data 2025eko Uztailaren 23a
Iturria: Eustat Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika
Metodologiari buruzko oharra: Eustatek I+Gko gastuek eta langileek 2024an izan zuten bilakaerari buruzko Datuen Aurrerapena egin du. Horretarako, aurreko urtean lortutako gastu osoaren % 87,4 suposatu zuten enpresak, goi-mailako irakaskuntza eta administrazio publikoa hartu dira kontuan, eta aurtengo azaroan behin betiko aurkeztuko diren emaitzen aurrerapena 2025eko uztailera aurreratzeko aukera eman dute.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62