2025/07/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025eko EKAINA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi dira 2025eko ekainean aurreko hilaren aldean
2024ko ekainaren aldean, industria-prezioek % 0,3ko igoera izan dute
Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,1 egin dute behera 2025eko ekainean, aurreko hilaren aldean. Ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza biltzen duena) % 0,3 igo da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2025eko ekainean, Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,6) eta Erauzketa-industria (% 2,1) sektoreek izan dituztela jaitsierarik handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituzten sektoreak Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 4,9) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,7) izan dira.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko maiatzaren aldean, Ekipamenduko ondasunen eta Bitarteko ondasunen prezioak % 0,9 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunen prezioak, aldiz, % 0,9 igo dira, Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 0,7 jaitsi eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 1,3 igo direlako. Energiaren prezioa % 3,4 igo da.
Urte artean, 2025eko ekaina 2024ko ekainarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 12,0) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,2). Aldiz, Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea adarreko prezioek % 10,4ko urte arteko jaitsiera izan dute, eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarrekoek % 1,5ekoa.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2025
| |
Indizea |
Aldearen % |
| |
|
m / m-1 |
m / m-12 |
| Indize orokorra |
112,1 |
-0,1 |
0,3 |
| |
| SEKTORE-BANAKETA |
|
|
|
| Ateratze-industriak |
143,0 |
-2,1 |
2,7 |
| Manufaktura-industria |
116,4 |
-0,3 |
0,4 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria |
126,9 |
-0,7 |
2,9 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza |
111,0 |
-0,8 |
-0,1 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
126,7 |
0,8 |
2,7 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
111,5 |
2,9 |
-10,4 |
| Industria kimikoa |
126,9 |
-0,1 |
1,7 |
| Botiken fabrikazioa |
119,2 |
0,0 |
10,2 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak |
116,1 |
-1,0 |
-0,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak |
113,7 |
-1,4 |
1,6 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa |
123,5 |
-2,6 |
12,0 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
124,2 |
4,9 |
9,3 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa |
115,1 |
-0,5 |
2,3 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa |
113,0 |
-1,0 |
-0,4 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa |
117,7 |
0,0 |
0,7 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
63,8 |
4,7 |
-1,5 |
| Ura |
130,1 |
-0,6 |
4,1 |
| |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA |
|
|
|
| Kontsumo-ondasunak |
125,3 |
0,9 |
5,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak |
114,2 |
-0,7 |
1,0 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak |
128,2 |
1,3 |
6,2 |
| Ekipo-ondasunak |
114,9 |
-0,9 |
1,8 |
| Bitarteko ondasunak |
116,7 |
-0,9 |
1,2 |
| Energia |
90,9 |
3,4 |
-7,4 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Uztailaren 23a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntza gero eta handiagoa izan da Kontsumo-ondasunetan. Kasu horretan, % 5,2ko igoera izan da, Kontsumo iraunkorreko ondasunen igoera % 1,0ekoa izan delako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunena % 6,2koa. 2024ko ekainarekin alderatuta, prezioak % 1,8 igo dira Ekipo-ondasunetan. Bitarteko ondasunetan, bestalde, prezioak % 1,2 igo dira urte artean. Azkenik, Energiaren prezioek % 7,4ko urte arteko jaitsiera izan dute.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,71ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62