2025/09/19ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2025/II

(Prentsa-ohar hau berrikusi egin da tauletan erakutsitako 2024ko datu batzuetan antzemandako akatsak zuzentzeko)



Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGa % 2,2 hazi da 2025eko bigarren hiruhilekoan eta 14.000 lanpostu baino gehiago sortu dira


Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,5 igo da, eta enplegua % 0,3


Euskal AEko barne-produktu gordinak (BPGak) % 0,5 egin du gora hiruhileko arteko terminoetan 2025eko bigarren hiruhilekoan, urte arteko % 2,2ko hazkundearen ondoren, Eustatek landutako datuen arabera. Enpleguak, arduraldi osoko lanpostu baliokideen arabera neurtuta, % 0,3 egin du gora urteko bigarren hiruhilekoan, urteko lehen hiruhilekoaren aldean. Horrek esan nahi du, urte arteko terminoetan, % 1,4ko hazkundea izan dela, hau da, guztira, aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino 14.035 lanpostu garbi gehiago sortu dira.



Urteko bigarren hiruhilekoko estimazio horiek egiteko unean eskura zegoen informazio koiuntural ekonomiko guztia jasotzen dute, eta Eustaten uztailaren 16ko Hiru hilean behingo kontuen aurrerapenean lortutako BPGaren eta enpleguaren estimazioak berresten dituzte, bai hiruhileko arteko hazkundeari dagokionez, bai urte arteko hazkundeari dagokionez. Gainera, 2023ko eta 2024ko hiruhileko guztiak berrestimatu dira, Eustaten Kontu ekonomikoetan egindako urteko agregatuen balio berriekiko koherentzia bermatzeko.


2025eko bigarren hiruhilekoan, euroguneko ekonomiarako (% 1,5) eta Europar Batasun osorako (% 1,6) egindako azken estimazioaren gainetik dago Euskal AEko BPGaren urte arteko hazkunde estimatua (% 2,2). Uztailaren 29ko Espainiako hiru hilean behingo kontabilitate nazionalaren aurrerapenean, bestalde, Estatu osorako urte arteko % 2,8ko hazkundea estimatu zen.


Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da urte arteko datuei dagokienez (2025eko bigarren hiruhilekoa, 2024ko bigarren hiruhilekoarekiko) sektore ekonomiko guztietan, lehen sektorean izan ezik.


BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/II

Excel csv
  2023 2024 2024 2025
      II III IV I II
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza 12,2 4,3 4,5 3,4 3,4 0,6 -0,4
Industria eta energia 2,2 2,0 2,6 1,8 0,7 0,4 0,1
Manufaktura-industria 1,8 1,7 2,3 1,3 0,3 0,2 0,0
Eraikuntza 4,2 2,0 2,0 1,4 1,3 1,7 3,1
Zerbitzuak 3,3 2,9 3,1 2,7 2,5 2,7 2,8
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa 3,8 2,0 1,9 1,2 1,7 2,9 3,3
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak 1,2 2,9 3,3 2,9 2,2 2,0 2,1
-Gainerako zerbitzuak 4,2 3,5 3,8 3,6 3,2 2,8 2,7
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan 3,2 2,6 2,9 2,4 2,0 2,1 2,1
-Produktuen gaineko zerga garbiak 1,7 1,6 1,4 1,4 1,9 2,3 2,4
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan 3,0 2,5 2,8 2,3 2,0 2,1 2,2

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Irailaren 19a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak


Izan ere, lehen sektoreak balio erantsia % 0,4 jaitsi du termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, baina aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,2 igo da.


Industriaren sektorean, balio erantsia % 0,1 igo da urte arteko terminoetan, baina manufaktura-industria aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren maila berean mantendu da. 2025eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, bai industria osoa, bai manufaktura-industria % 0,3 murriztu dira.


Eraikuntzaren sektoreak balio erantsiaren urte arteko % 3,1eko igoera izan du 2025eko bigarren hiruhilekoan, termino errealetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 1,3ko gora egin ondoren.


Zerbitzuen sektorearen jarduera globala % 2,8 zabaldu da 2024ko hiruhileko berarekin alderatuta, hau da, balio erantsia % 0,7 igo da urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.


Zerbitzuen portaera positiboa izan da azken hiruhilekoan, bereizitako hiru adarretan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarraren balio erantsia % 3,3 igo da aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoarekiko % 0,6 igo ondoren. Urte arteko hazkundea esanguratsua izan da, halaber, Gainerako zerbitzuak adarrean —higiezin-jarduerak, profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, baita finantza- eta aseguru-jarduerak ere biltzen ditu—, urte arteko % 2,7ko hazkunde-tasarekin. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,8koa izan da.


Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak adarrean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,7 aurrera egin ondoren, balio erantsiaren hazkundea % 2,1ekoa izan da 2024ko bigarren hiruhilekoarekiko.


BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/II

Excel csv
  2024 2025
  II III IV I II
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza 1,2 0,2 0,4 -1,1 0,2
Industria eta energia 0,1 0,3 -0,0 0,0 -0,3
Manufaktura-industria -0,2 0,1 0,1 0,1 -0,3
Eraikuntza 0,0 0,4 0,5 0,8 1,3
Zerbitzuak 0,7 0,4 0,6 1,0 0,7
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa 0,2 0,5 0,8 1,4 0,6
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak 0,6 0,3 0,2 0,9 0,7
-Gainerako zerbitzuak 0,9 0,5 0,6 0,8 0,8
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan 0,5 0,4 0,4 0,8 0,5
-Produktuen gaineko zerga garbiak 0,4 0,6 0,7 0,6 0,5
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan 0,5 0,4 0,4 0,7 0,5

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Irailaren 19a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak


Agregatu sektorialen urte arteko joerak % 2,1eko urte arteko hazkundea eragin du Euskal AEko balio erantsian 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan ikusitakoaren % 0,5 gainetik.


Eskariaren aldetik ere, hazkunde orokortuak izan dira. Etxeetako azken kontsumoko gastuak eta EZIAGE – etxeen zerbitzurako irabazi asmorik gabeko erakundeek (kontsumo pribatua) % 2,9ko urte arteko hazkundea izan dute, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9 igo ondoren.


Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua (kontsumo publikoa) % 0,2 igo da 2024ko hiruhileko berarekin alderatuta, eta, hain zuzen ere, aurreko hiruhilekorako estimatutakoaren % 0,8 azpitik kokatu da.


BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/II

Excel csv
  2023 2024 2024 2025
      II III IV I II
Gastua azken kontsumoan 1,9 2,8 2,8 2,3 2,4 2,4 2,3
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua 2,0 2,5 2,5 1,9 2,2 2,6 2,9
Herri administrazioen azken kontsumo gastua 1,9 3,5 3,7 3,9 3,1 1,9 0,2
Kapitalaren osaketa gordina 2,4 2,7 2,9 2,5 2,2 2,3 3,5
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan 1,3 2,4 1,8 3,1 3,6 3,0 4,0
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina 3,2 2,9 3,6 2,1 1,3 1,8 3,2
Barne-eskaria 2,1 2,8 2,8 2,4 2,4 2,4 2,6
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak -1,1 0,1 1,3 2,6 0,6 2,0 0,8
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak -2,2 0,4 1,4 2,6 1,1 2,4 1,4
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan 3,0 2,5 2,8 2,3 2,0 2,1 2,2

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Irailaren 19a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak


Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak azken kontsumoko gastuaren urte arteko % 2,3ko hazkundea ekarri du, eta urteko lehen hiruhilekoaren aldean, % 0,5eko hazkundea.


Kapital-eraketa gordinean (inbertsioa), urte arteko hedapena % 3,5ekoa izan da, aurreko hiruhilekoarekiko % 2,1eko hazkundea izan ondoren. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 4,0 igo da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hau da, % 2,3 igo da hiruhileko artean.


Eraikuntzaren bilakaerari lotuago dagoen kapital-eraketa gordinaren gainerakoan, urte arteko hazkundea % 3,2an kokatu da, aurreko hiruhilekoarekiko % 1,9ko igoera zenbatetsi ondoren.


Barne-eskariak (azken kontsumoko gastuak eta kapital-eraketa gordinak osatzen dute) % 2,6ko urte arteko hazkundea izan du urteko bigarren hiruhilekoan. Hazkunde hori BPGrako estimatutakoaren gainetik dagoenez (% 2,2), kanpo-sektorearen ekarpena negatiboa izan da urteko lehen hiruhilekoan. Izan ere, ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 0,8 igo dira urte arteko terminoetan, inportazioak baino gutxiago, inportazioak % 1,4 handiagoak izan baitira aurreko urteko bigarren hiruhilekoan ikusitakoak baino. Kanpoko saldoak, beraz, eragin negatiboa izan du Euskal AEko ekonomia osoaren urte arteko bilakaeran 2025eko bigarren hiruhilekoan.


BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/II

Excel csv
  2024 2025
  II III IV I II
Gastua azken kontsumoan 0,6 0,6 0,7 0,6 0,5
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua 0,5 0,6 0,9 0,6 0,9
Herri administrazioen azken kontsumo gastua 0,9 0,6 0,0 0,3 -0,8
Kapitalaren osaketa gordina 0,9 0,4 0,3 0,7 2,1
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan 1,2 0,9 0,4 0,4 2,3
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina 0,6 0,1 0,2 0,9 1,9
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak 3,8 0,3 -2,8 0,7 2,6
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak 4,1 0,5 -2,6 0,5 3,1
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan 0,5 0,4 0,4 0,7 0,5

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Irailaren 19a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak


Enplegu-mailei dagokienez (arduraldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), enplegu osoa % 1,4 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoarekiko % 0,3 igo ondoren.


Lehen sektoreak % 0,1eko jaitsiera izan du enpleguan 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta hiruhileko arteko terminoetan ere % 0,1eko jaitsiera izan du. Industrian, lanpostuen urte arteko sorrera % 0,2koa izan da, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,2 enplegu gutxiago sortu da. Eraikuntzan, enpleguaren bilakaera positiboa izan da, bai urte artean (% 1,9ko igoera), bai hiruhileko artean (% 0,5eko igoera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua % 1,8 igo da urte arteko terminoetan, hiruhileko arteko terminoetan % 0,4 igo ondoren.


BPGak lurralde historikoen arabera izandako bilakaerari dagokionez, 2025eko bigarren hiruhilekoan Arabak % 2,0ko urte arteko hazkundea izan du, Bizkaiak % 2,2koa eta Gipuzkoak % 2,3koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Araban % 0,6 hazi da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 0,5.


Kontu ekonomikoak. 2023rako behin betiko datuen zabalkundeak eta Eustaten Urteko kontu ekonomikoen 2024ko aurrerapenak ekarri dute Euskal AEko BPGaren estimazioak hiru hamarren hobetzea urtero, eta azken hazkunde-estimazioak % 3,0koak izan dira 2023rako, eta % 2,5ekoak 2024rako, bolumen kateatuan.




Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGa % 2,2 hazi da 2025eko bigarren hiruhilekoan eta 14.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/09/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/03
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024948_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali