2025/09/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO ABUZTUA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 igo dira 2025eko abuztuan, aurreko hilaren aldean


2024ko abuztuaren aldean, industria-prezioek % 0,6ko igoera izan dute


Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,9 egin dute gora 2025eko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,6 igo da.


Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2025eko abuztuan Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 2,8) eta Ura (% 1,7) sektoreek izan dituztela jaitsiera handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituzten sektoreak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 19,1) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,0) izan dira.



Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko uztailaren aldean, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,7 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunen prezioak, % 0,3 igo dira, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunenak % 0,4 igo eta Kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 0,2 jaitsi direlako. Ekipamenduko ondasunetan prezioak % 1,9 igo dira, eta Energian % 4,1.


Urte artean, 2025eko abuztua 2024ko abuztuarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 14,7) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,2). Aitzitik, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea adarreko prezioek % 5,5eko urte arteko jaitsiera izan dute, eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez metaliko batzuk adarrekoek zein Metalurgia eta produktu metalikoak adarrekoek % 0,8 egin dute behera.


Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2025

Excel csv
  Indizea Aldearen %
    m / m-1 m / m-12
Indize orokorra 113,1 0,9 0,6
 
SEKTORE-BANAKETA      
Ateratze-industriak 136,1 2,1 2,2
Manufaktura-industria 116,2 -0,0 0,6
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria 127,9 0,2 2,9
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza 112,2 1,1 0,5
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 124,0 0,3 0,6
Kokeak eta petrolioa fintzen 110,2 -2,8 -5,5
Industria kimikoa 127,9 -0,3 0,4
Botiken fabrikazioa 119,2 -0,0 10,2
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak 116,2 -0,0 -0,8
Metalurgia eta produktu metalikoak 112,1 -1,1 -0,8
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa 127,5 2,7 14,7
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 122,6 -0,4 7,6
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa 114,6 0,9 1,4
Garraiorako materialen fabrikazioa 116,1 3,0 3,1
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa 117,0 -0,2 1,3
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 78,6 19,1 -0,2
Ura 130,1 -1,7 3,5
 
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA      
Kontsumo-ondasunak 125,1 0,3 4,5
Kontsumoondasun iraunkorrak 114,1 -0,2 1,1
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak 128,1 0,4 5,3
Ekipo-ondasunak 116,5 1,9 3,5
Bitarteko ondasunak 115,5 -0,7 -0,5
Energia 96,7 4,1 -3,3

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea


Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntza gero eta handiagoa izan da Kontsumo-ondasunetan. Kasu horretan, % 4,5eko igoera izan da, Kontsumo iraunkorreko ondasunen igoera % 1,1ekoa izan delako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunena % 5,3koa. 2024ko abuztuarekin alderatuta, prezioak % 3,5 igo dira Ekipamenduko ondasunetan. Bitarteko ondasunetan, aldiz, prezioek % 0,5 egin dute behera urte arteko terminoetan, eta, azkenik, Energian % 3,3ko urte arteko jaitsiera izan dute.



INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 88,48ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62   
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 igo dira 2025eko abuztuan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024954_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali